Otsagira heldu gara!!!

Bidai luze eta bizi baten ostean, zorabiatu batzuk barne, azkenean gure helmugara iritsi gara, Osateko kanpinean giroa jartzeko asmoarekin.

Iritsi bezain laister, gelak eta taldeak banatu eta garbantzo platerkada galanta jan dugu, berotan sartzeko.

Olimpiadak gertu ditugula eta, talde bakoitzaren ekipazioa prestatzeari ekin diogu. Batzuk, kamisetak tintatzeaz gain, eskuak, hankak eta abar luze bat ere koloreztatu dute.

Behin kamisetak eskegita, errekarako bidea hartu dugu txokolatezko ogitartekoa eskuan. Errekan ausartenak bi aldiz pentsatu gabe salto egin dute eta besteok azken eguzki izpiak aprobetxatu ditugu.

Ondoren, ezagutza joku batzuk egin eta kanpinerako bidea hartu dugu berriz ere. (REUTERS agentziak ez digu argazkirik saldu nahi izan).

Eguna biribiltzeko, gaubelari ekin diogu: aurtengo Otsagiko abestia ikasi eta abestu bi gitarrista paregabeen laguntzarekin, dantza apur bat egin eta ,azkenik, zoroen pare monitore galduaren bila aritu gara.

 

 

 

Gaueko hamabiak dira eta egun nekagarri baten ostean denak lo daude, isiltasuna bueltatu da Osateko kanpinera.

 

 


Utzi iruzkina: