2. EGUNA EKINTZEKIN

Ostirala da jada! 8,20tan Otsagiko zezenik handienak irten dira entzierroari hasiera ematen. Zauriturik gabe bukatu dugu gaurko entzierroa kanpineko plazan.

Eskalatzen eta rapelatzen joan den taldea oso gustora aritu da paretan gora eta behera. Eguzkiak gogor jo du goiz osoan zehar eta lepoak gorrituta bueltatu gara kanpinera bazkaltzera.

Arratsaldean ere rapelatzen aritu gara eta oso pozik bueltatu gara guztiok.

Mendi buelta egitera joan den taldea ere oso ondo ibili da hostoak jasotzen gero murala egiteko. Ibilibide polita egin dugu eta erritmo oso onean! Bazkal ondoren errekara jeitsi gara pixkat deskantsatzera.

Hirugarren taldea tirolina egiten aritu da eta amaitutakoan, errekara joan gara bainu azkar bat hartzera eta bertan zeuden taldeekin elkartzera.

7ak aldera ekaitza hasi da eta korrikaldi galanta egin behar izan dugu kanpinera iristeko! Heldu garenean, dutxa bero bat hartu eta afaltzera joan gara. Afarian zehar, giro alaia nabaria izan da; kantuan aritu gara geratu gabe!

Gau partean, gaubela inprobisatu bat egin behar izan dugu jantokian; kanpoan giro eskasa baitzegoen. Animoak pixkat jasotzeko, piropoen kaxa atera eta belarriak alaitu dizkiogu bata besteari!

Ohera joan aurretik, imintziotara jolastu gara eta argi geratu da umeek oso ondo ezagutzen dituztela euren monitoreak!

Aurtengo Otsagiko abestiarekin bukatu dugu gaubela eta lotara joan gara guztiok! Bihar arte!

Ana eta Joseba

Ana eta Joseba 2008-07-13 21:57 #1

Kaixo Manex

Ya queda poco. Manñana nos vemos. Muchos besos.

Ana eta Joseba

Joxe eta Josebe

Joxe eta Josebe 2008-07-13 22:43 #2

Kaixo guztioi,
Egun hauetan ezin izan dugu zuen blogarekin harremanetan jarri, azken gaua izan arren muzu bat:

Mila ezker guztioi!
Argazkietan ikusitakoarekin zalantzarik gabe oso ondo pasatu duzue.

(This is for my girls) You are absolutely great!  We must gossip about these days.

Love.
Mum

Erik

Erik 2008-07-14 12:06 #3

Egunon Otsagi!! Atxabaltan hordu batzuk bakarrik.... eta ez dakizue zelan botatzen zaituztet danoi. Bueno aprobetxatu falta den gutxi hori eta ondo izan!

Utzi iruzkina: