BAGOAZ ETXERA

Bueno, badirudi etxera bueltatzeko eguna iritsi dela!

Gosari alaia izan da gaurkoa ere, kantatu eta kantatu aritu gara guztiok eztarriak nahiko urratuta ditugun arren. Ondoren, maletak egin ditugu eta eguzkiak gogor jotzen duela aprobetxatuz, errekara joan gara pixkat freskatzeko. Bazkal ordurako bueltatu gara kanpinera eta bazkal ostean, monitoreok prestatutako argazki montaje bat ikusi dugu; momentu on guztiak gogora ekartzeko.

Ondoren, taldeko argazkia atera eta autobusera joan gara. Oraingoan ere lanak izan ditugu maleta guztiak ondo sartzeko! Umeak agurtu eta bidaiari ekin diogu. Hurrengo urtean bueltatuko gara aurten bezain ondo edo ahal bada, hobeto pasatzera!

Gurasook pozik egongo zarete zuen salsera eta salseroak berreskuratu dituzuelako, baina monitore eta espezialista guztiak triste samar gaude... udalekuen hutsunea sentituko dugu bihartik aurrera! Talde bikaina izan da; primeran pasatu dugu guztiok elkarrekin eta oso txintxo ibili dira! Eskerrik asko guztioi! Besarkada eta muxu bana!

2009-07-09 13:06 #1


Utzi iruzkina: