ARIZMENDI IKASTOLAKO UDALEKUAK (OTSAGI)

Gaur goizean goiz irten gara gure herrietatik Otsagira bidean eguraldia lagun genuelarik. Arazoak izan ditugu ume guztien maletak sartu ahal izateko; etxetik bidaldu guran ibili zarie gurasuok, ala? Hamarretakoa egiteko eta haizea pixka bat hartzeko, Foz de Arbaion-en geratu gara. Bertako paisaje eta hegaztiak ikusteko aukera izan dugu; izugarrizko arrano, gypaetus barbatus, gysfulvus eta okil beltzen presentziaz gozatu dugu.   


Bi egun falta zaizkigu Otsagiko kanpinera joateko. Astelehenean gertu izango gara autobus geltokietan, goizeko 8:45tan  gure aste majikoari hasiera emateko prest. Dagoeneko irrikitan gaude ekintzei hasiera emateko, eskalada, olinpiadak, bandera jokua, rapela, errekan bainua... 64 ordu, 23 minutu eta 5 segundu FALTA DIRA.                    ONGI IBILI ASTEBUKAERAN                  ASTELEHENEAN IZANGO GARA