OTSAGI OINEZ 2008

Gaurko eguraldi kaxkarra aurreikusita zegoela eta, monitore talde "prestatu eta jatorrak" ekintzei alternatiba itxuroso bat prestatu die: Otsagi Oinez 2008.

Goizero bezela, entzierroarekin hasi dugu eguna eta gaur ere arazorik gabe joan da dena.

Mendi buelta, eskalada, rapela eta tirolina urrengo urterarte alde batera utzi eta herriko frontoira joan gara. Bertan, gune desberdinak antolatu ditugu eta rotatzen joan gara ekintza guztiak probatuz: eskulanak (pulserak eta koilarrak), panderoarekin hastapenak, malabareak, bertso tailerra, antzerki tailerra eta kirol pixka bat. Umeak oso gustora ibili dira eta baita monitoreak ere!

 

Arratsaldean, kanpinean bazkaldu ostean, goizeko tailerrekin jarraitu dugu. Paga eman diegu eta guztion artean merendolatxo bat egin dugu.

Afaldu ondoren, gaubela egin dugu: goizean prestatutako bertsoak abestu dituzte eta onenak saria jaso du eta bi taldek prestatutako gaubelez gozatu dugu. Ostean, lotara joan gara guztiok, jada nahiko nekatuta gaude eta!

Bertso eskolako txapelketako txapeldunak Ane eta Maddi.


Utzi iruzkina: