Dorian talde katalanaren azken single-a.
Disfrutau!
Nork: perexila.2007/01/25 11:23:29.081 GMT+1
Etiketak:
dorian
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
El Paiseko "Los nuevos reyes de Internet" testuaren arabera, boterea erabiltzaileak dute, euren eskuetan geratzen da Internet. Komunitatearen indarra nagusitzen da egun, indarra hartzen ari gara erabiltzeok, gu gara Interneteko errege eta erreginak.
Gaur eguneko sareko errege-erreginak gazteak gara. Gazteongan dago etorkizuna (gazte batzuengan bakarrik, Mendebaldeko gazteengan alegia!) Sareko aplikazio arrakastatsuenen jabe gazte talde txikiak dira, Web Site arrakastatsuenen jabeak eurak dira…Gazte horien ametsak errealitate bihurtzen dira askotan, ideia txiki batetik inperio bat sortu dezakete; eta hala gertatu izan zen My Spaces bezalako web gunearekin besteak beste. Ideia sinple eta arin bat izan zen hasieran, eta orain, ostera, gazte zein helduen artean erabiltzen den webgune erabilietakoena da; hasierako ideia inperio bihurtu da! Horrelako adibide asko aurki ditzakegu sarean: YouTube, Google…
Etorkizuna Internet dela diote, beraz gazteak ere etorkizun horretako parte garrantzitsu izango dira. Hala ere, anbizioak askotan itsutu egiten du...batez ere jende gazteari.
Nork: perexila.2007/01/24 13:50:13.280 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Iban Arantzabal izan zen lehenengoa…HUHEZIn, 2006ko azaroaren 8an eman zigun hitzaldiaren hitz klabea izan zen Firefox. Eztabaida gaia izan zen. Unibertsitatean Explorer erabiltzen dugu; baina Iban Arantzabalek Firefox erabiltzeko gomendatu zigun behin eta berriz; izan ere, doanekoa da eta euskaraz erabili daitekeen softwarea da.
Horrela ezagutu nuen nik Firefox-a. Ordenagailua daukadanetik Internet Explorer erabili dut beti; bai etxean, bai unibertsitatean eta baita beste ordenagailu guztietan ere. Ez dut sekula Firefox-a erabili, eta ordua iritsi zaidala uzte dut; batez ere Joxe Arantzabalen Faroa Blogean dauden testigantzak irakurri ondoren. Horiek izan dira nire ekintzaren bultzatzaile! Konbentzitu egin naute, Explorerra Firexofagatik aldatuko dut. Testigantza horien ustez, niretzako berria den software hau azkarragoa da, seguruagoa, euskarazkoa eta malguagoa. Hori gutxi balitz, fitxa sistemak eta CSSak lantzeko aplikazioak ditu. Diseinua gustatzen zait eta software honek Explorerrek ez dituen aplikazio batzuk ditu hori lantzeko, gainera 8 hiztegi eduki daitezke eskura; berehala aurkitu dezakezu bilatzen duzun hitz horren definizioa eta sinonimoa…Zenbat gauza ezta?
Konbentzitu egin naute; nik ere saltoa emango dut: orain arteko IExplorerra Firefoxagatik aldatu egingo dut…
Nire esperientziaren berri izango duzue.
Nork: perexila.2007/01/24 13:27:15.088 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Luistxo Fernandez "maisua" izan genuen gurean Abenduaren 20an. Luistxo hitzaldi interesgarri bat ematera etorri zen HUHEZIra.
Hitzaldiaren hasieran, Aurki bilatzailearen jatorria azaldu zuen, gaur egun bere enpresa osatzen duten talde batek sortutako proiektu bat.Lan horrek bilakaera izugarria izan du urteetan zehar, gaur eguneko euskal bilatzailerik garrantzitsuena bihurtu arte. Euskal "Google-a" dela esan daiteke.
Baina maisu honen lana haratago doa, Tagzania ere sortu du (bere lehenengo proiektuko taldekideekin). Oso zerbitzu ona da Tagzania, Web Site horretan munduko edozein txokotako mapa aurkitu daiteke. Gomendatzen dudan web orrialdea da...Bertan Pariseko Torre Eiffel dorrean egon daitekeen edonorren txapela ikus daiteke ia-ia!...
Mundu hau gogoko du Luistxok, Internet mundua gogoko du, eta maisu honek bere lanean jartzen duen pasioagatik daukagu euskaldunok daukaguna. Luistxo bezalako jendea da behar dena orain.
ZORIONAK eta eskerrik asko horrelako zerbitzuak euskaldunen eta munduaren eskura jartzeagatik Luistxo!
Nork: perexila.2007/01/23 19:22:24.440 GMT+1
Etiketak:
luistxo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Azken denboraldi honetan ezin ditut mp3ko kaskuak kendu, The Kooks taldearen Ooh la abestia engantxatu egin nau...
And ooh la, she was such a good girl to me
And ooh la, the world just chewed her up, and spat her out
And ooh la, she was such a good girl to me
And ooh la, the world just chewed her up, and spat her out...
....nire buruan bueltaka...
Orain ere nire blogean!
Nork: perexila.2007/01/12 12:39:23.788 GMT+1
Etiketak:
the
kooks
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Nork: perexila.2007/01/12 12:31:23.225 GMT+1
Etiketak:
paris
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Jaio orduko, hil
Lo hartu orduko, esnatu
Eguzkia irten orduko, euria goitik behera
Azterketetarako ikasi orduko, dena ahaztu
Telefonoa erosi orduko, zahartu.
EA, HONEK ZENBAT IRAUTEN DUEN MODAN!
Nork: perexila.2007/01/10 19:01:12.967 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
BERRIAk bere lehen estilo liburua argitaratu du. Eta guk HUHEZIko ikasleok zortea izan genuen, arazoaren 10ean izan genuelako Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna gurean, BERRIAko estilo liburura primizian aurkezten. Egunkari bakoitzak dauka bere estilo liburua, baita BERRIAk ere. Hiru urteko lanaren emaitza dugu liburu hau.
Estilo liburuak, liburu aspergarriak dira, liburukoteak, behin eta berriro errepikatzen direnak…Baina BERRIAko estilo liburua ez da horrelakoa. Berezia da, zeharo desberdina. Irakurleari laguntzea du helburu eta azken horri lana errazteko liburua hainbat ataletan dago banatuta: Deontologia, informazioa eta interpretazioa, idazkuntza, ortotipografia (zenbakiak nola idatzi behar diren), onomastika (izen berezien idazkera) eta bukatzeko hiztegia.
Horrelako tresnak beharrezkoak dira, euskarak lan munduan du etorkizuna, eta estilo liburu hau da tresnarik egokiena bide hori egiten hasteko.
Nork: perexila.2007/01/05 13:52:20.724 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Postontzia ireki eta : “ Miren, tiene usted 10 correo eletrónicos no deseados”. Gero eta gehiago dira nire helbide elektronikoa inbaditzen duten mezuak. Inbasioa gero eta handiagoa da, gero eta mezu gehiago jasotzen ditut. Baina kontua da…nola daukate enpresa, erakunde eta beste guzti horiek nire helbide elektronikoa? Sekula entzun ez ditudan erakundeek bidaltzen dizkidate mezu horiek. Nondik atera ote dute nire helbidea?
Jakin badakigu Internet “espiaz” beteriko mundua dela eta beraz badakigu nondik lortzen dituzte enpresa eta erakunde “mamu” horiek gure helbide elektronikoak...
Nik ere, Aritz Gorrotxategik Diario Vascon argitaratutako artikuluan esan zuen bezala, espiak saihesteko kirurgia bat egin beharko dut…
Nork: perexila.2007/01/05 13:24:35.051 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Urte barri on!
2007an sartu gara. Beste urte bat. 365 egun disfrutatzeko, sufritzeko, emozionatzeko, sentitzeko...BIZITZEKO alegia!
2+7=9, zoriontasunaren zenbakia. Hori entzun nuen telebistan. Topikoa izango da agian... Baina garai hau topikoz beterik dago beraz beste topiko bat ez da lekuz kanpo geratzen ezta?
2006a perexilez beteriko urtea izan zen, espero dut 2007. urte hau ere perexilez beterik egotea.
Zapore honeko urtea izango da, duda barik, URTE BARRI ON.
Nork: perexila.2007/01/02 14:29:07.542 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)