Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/01 01:58:50.443 GMT+2

Nire udako oporrak

Udako opor luze hauek, ez dira izan nire bizitzako "turistikoenak" egia esan. Europan zehar ibilia naiz, baina jai egun hauek espainiar estatu barruan igaro ditut. Hala ere, nire ustetan, bai espainian, oso herri eta hiri interesgarriak daudela pentsatzen dut, kultura eta paisai aldetik benetan aberatsak.

 

Nire oporrak espainiako iparraldean hasi zen, Asturiasen zehazki. Aurretik ere ibilia nintzen Asturiasen, eta berriz ere aho zabalik utzi nau. Egia esan, eskualde honek denetik du, baita niri gehien gustatzen zaidan klimatologia hotz eta euritsua ere. Lurrelde hontan, Picos de Europa barnean dagoen Potes herri enblematikoan egon nintzen. Herri txiki honek bere esentzia mantentzen du mendi-herri bezala. Hala ere, urte batzuk lehenago joan nintzenean baino turistikoagoa ikusi nuen herria. Hurrengo geldialdia Ribadesella izeneko kostaldeko herrian egin nuen. Herri hontan 4 egun igaro nituen. Bertatik, txirrindularitzari esker ezagutzen den AnglirĂș mendate famatura joan nintzen, baita Covadongako laku ezagunetara ere.

 

Egun hauetatik aparte, ez naiz oso hurrutira joan. Udako oporrak nire herrian igaro ditut nireen inguruan. Izan ere gustora egoten da norbere herrian eta kostaldeko herri bat bada, ba hobeto oraindik. Izan ere, hori da Ondarru, mendi urdin eta itsaso berdez inguratutako herria.


Ondarroa map

Nork: josubadiola.2008/09/01 01:58:50.443 GMT+2
Etiketak: ribadesella ondarroa asturias euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.