Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/01 02:34:56.551 GMT+2

Komunikatzaile indartsuak

Patxi Trapero blogari euskaldun xelebreak, komunikatzaileoi, gure lanean onak izateko puntu klabe batzuk ematen dizkigu bere blogean. Urte askotako lizentziatura bat eskuetan edukitzea nahikoa ez dela dio, ezta hizlari ona izatea ere. Gauza asko lagungarriak direla dio. Horien artean itxura ona izatea besteak beste. Egitan behar dena, bere ustetan, pasioa da, informatzeko bizitasuna. 



Bere ustetan, Estitxu Fernandez EITB-ko aurkezleak, ezaugarri hauek betetzen ditu. Fernandez, adibide on bezala aurkezten du, izan ere, berarentzat nafarra informatzaile on bat izateaz gain, bere aldetik dena jartzen duela aipatzen du. Fernandezen aldeko kritika egiteaz gain, Traperok,  Fernandezek telebistan duen saioa maizago erretransmititu beharko litzatekeela dio. Laburtuz, Traperoren komunikatzaileekiko eman nahi digun klabeak, beharbada Estitxu Fernandezen saioarekin batera transkribitu beharko genukeela ematen du.

Nork: josubadiola.2008/09/01 02:34:56.551 GMT+2
Etiketak: trapero patxi eitb estitxu fernandez | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/01 02:27:56.257 GMT+2

Etsaiak gure artean?

EHIGEk, Euskal Eskola Publikoko Guraso Elkarteen Konfederazioak, Euskaltel Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak “Familia, telebista eta Internet” izeneko CDa eta gida aurkeztu dute. Gida honen helburua, informazio eta komunikazioaren teknologien aurrean erabilera segurua egitea izango litzateke. Gida honek, Interneten gauza onak eta txarrak adierazten ditu.

IKTeroen blogean, argi geratzen da gida hau eurentzat hutsaren hurrengoa iruditzen zaiela. Oso kritiko agertzen dira, izan ere gida hau osatu duten elkarteek, zalantzan jartzen dute adibidez adingabekoen Interneten erabilera. Hau arrazoi batzuk emanda lortzen dute: Adingabekoek Interneten mugitzen diren ume pornografiarekin topo egin dezaketela diote, baita Internetek drogak kontsumitzera eraman ahal dezaketela,  eta 12 urteko neskato bat delakoan, ordenagailuaren beste aldean 40 urteko pederasta bat egon daitekela diote.

IKTeroen gomendioa, gida honi jaramonik ez egitea. Izan ere, umeen zainketa obsesibo bat ekarri ahal dezake eta paranoiko bihurtu ahal gaitezkeela ere komentatzen dute.

Nork: josubadiola.2008/09/01 02:27:56.257 GMT+2
Etiketak: eskola publikoa euskal ikt | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/01 01:58:50.443 GMT+2

Nire udako oporrak

Udako opor luze hauek, ez dira izan nire bizitzako "turistikoenak" egia esan. Europan zehar ibilia naiz, baina jai egun hauek espainiar estatu barruan igaro ditut. Hala ere, nire ustetan, bai espainian, oso herri eta hiri interesgarriak daudela pentsatzen dut, kultura eta paisai aldetik benetan aberatsak.

 

Nire oporrak espainiako iparraldean hasi zen, Asturiasen zehazki. Aurretik ere ibilia nintzen Asturiasen, eta berriz ere aho zabalik utzi nau. Egia esan, eskualde honek denetik du, baita niri gehien gustatzen zaidan klimatologia hotz eta euritsua ere. Lurrelde hontan, Picos de Europa barnean dagoen Potes herri enblematikoan egon nintzen. Herri txiki honek bere esentzia mantentzen du mendi-herri bezala. Hala ere, urte batzuk lehenago joan nintzenean baino turistikoagoa ikusi nuen herria. Hurrengo geldialdia Ribadesella izeneko kostaldeko herrian egin nuen. Herri hontan 4 egun igaro nituen. Bertatik, txirrindularitzari esker ezagutzen den Anglirú mendate famatura joan nintzen, baita Covadongako laku ezagunetara ere.

 

Egun hauetatik aparte, ez naiz oso hurrutira joan. Udako oporrak nire herrian igaro ditut nireen inguruan. Izan ere gustora egoten da norbere herrian eta kostaldeko herri bat bada, ba hobeto oraindik. Izan ere, hori da Ondarru, mendi urdin eta itsaso berdez inguratutako herria.


Ondarroa map

Nork: josubadiola.2008/09/01 01:58:50.443 GMT+2
Etiketak: ribadesella ondarroa asturias euskadi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/01 01:47:21.917 GMT+2

Maria Escario: Adierazpen arrazistak?

Nahaste batzuei esker, konflikto diplomatiko batetan bihurtu zen Maria Escario Televisión Española-ko aurkezlearen komentario bat. Izan ere, Escariok, Selekzio espainiarrak Eurokopa irabazi eta gero Madrilen egin zen ospakizunetan, telebistan txarto ulertu ziren hitz batzuk esan zituen. Bere ahotik, “por cierto, ¿habeis hechado algo en falta en los bolsillos?” irten eta gero, kolonbiar, ekuatoriar eta beste herrialde latinoamerikandarretako pertsonak espainiaren garaipena zelebratzen hari zirela, txarto interpretatu zuten bere hitzak. 


Pertsona hauek, kriminal, trafikatzaile eta lapurrekin erlazionatu nahi izan zuela pentsatu zuten batzuk, baina Escario-k, bere hitzak telebistan entzun eta gero oso txarto sentitu zela dio eta bere helburua hori ez zela komunikatu zuen. Adierazpen hauek, tonu xenofoboa izan ditzakete, momentuarekin batera. Gaitera, berak adierazi nahi izan zuena, bere lankideak egun bat arinago jasan zuen egoera bat azaltzea izan zen eta ez eman zuena. Kazetari espainiarrak, Colombia eta Ecuador-ko enbaxadei gutun bat bidali die, bertan xenofoboa eman dezakeen komentario bategatik parkamena eskatzen.

Nork: josubadiola.2008/09/01 01:47:21.917 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/31 23:55:36.567 GMT+2

The Evolution of Mobile Phones

Asko aldatu dira gauzak 1985-etik. Izan ere, urte horten, kaleratu zen lehenengo telefono mugikorra. Ikaragarria izan da mugikorrek izan duten eboluzioa. Pisua, tamaina,kolorea… dena aldatu da. Honekin batera, gure eguneroko komunikazioak aldaketa nabarmena izan du, eta komunikazioaren kontzeptua erradikalki aldatu da. Esfortzu asko aurrezten dira orain mugikorrei esker, lehen oso beharrezkoak ziren gauzak, gaur obsoletu eta anakroniko bilakatu direnak. Komunikazioa, asko hobetu da.

 

 

Batzuentzat negozio bilakatu da, besteontzat eguneroko ogi. Oso normala da, biztanleriaren ehuneko handi batek mugidor bat izatea poltsikoan, baita bi ere. Datuen arabera, Estatu Batuetan biztanleriaren %40-a da mugidor baten jabe. Erresuma Batuan aldiz, %80-a. Honek, nabarmenki erakusten du telefono mugidor bat edukitzeko beharra, konstanteki komunikatzeko beharra eta era erraz batetan komunikatzeko disponibilitatea. SMS (Short Message Service) bidezko komunikazioa, gure eguneroko komunikazio trenza batetan bihurtu da. Sistema hau, ez da hazten gelditu. Adibide bezala datu batzuk. 2000.urtean 17 bilioi SMS bidaltzen ziren mundu osoan, 2001ean 250 bilioi, 2004an 500 bilioi eta 1.9 trilioi 2007an. Gainera, gaur egungo mugikorrek, komunikatzeko zein beste gauza asko egiteko balio dute: Musika erreproduzitzeko, Internetera konektatzeko, Telebista ikusteko… Apple markaren I-Phone telefonoa dugu horren adibide garbiena. Laburtuz, esan genezakeena zera da, ezinbestekoa dela gaur egun mugikorra izatea.

 

http://es.youtube.com/watch?v=Ik5e4yJs60k

Nork: josubadiola.2008/08/31 23:55:36.567 GMT+2
Etiketak: mobile phones apple iphone | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/31 23:08:49.733 GMT+2

Lost in Bilbao

Lost in Bilbao, astean behin grabatzen den programa da. Hurrengo asteetako Bilboko hirian ematen diren ultur ekintzen berri ematen du. Musika, antzerkia, dantza, zinea, artea, diseinua... Kulturaren alde guztiak saiatzen dira batzen, beti bilbotarrekin eta bere hiriarekin zerikusia ahal izan badute. Saio hau, sarean aurki dezakegu bakarrik, lostinbilbao.tv webgunean. Youtube-ko klip honetan, programa hau gauzatzen duten kideei eginiko elkarrizketa ikus genezake.

 

Bertan, Ruben Sanchez, saioko zuzendariak, hasiera batetan Lost in Bilbao helburu finkorik gabe jaio zen proiektu bat bezala hasi zela dio. Jendea hau ikusirik, erantzuten hasi zen, Bilboko kulturan oinarritutako programa baten proiektua, jendeari gustatzen hasi zitzaiola esaten du Sanchez-ek, ikusleak ordenagailuaren pantailaren aurrean itsatsita utzi arte. Sanchez-en hitzetan, programa hau enpresentzat interesgarria izan daitekeela ere badio. Izan ere, babesletza baten truke, lostinbilbao-k enpresa horren promozioa egin ahal dezake. 

Nork: josubadiola.2008/08/31 23:08:49.733 GMT+2
Etiketak: bilbo telebista gaztea kultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/31 23:07:06.194 GMT+2

John McCain: The Analog candidate.

John McCain, alderdi errepublikarreko Amerikako Estatu Batuetarako presidentziarako kandidatua, gaizki konpontzen da teknologiarekin. Izan ere, bere hitzetan “ez du espero bere blog pertsonalik idaztea”. Honek, 72 urte dituen politikari arizonatarra kritikatzeko balio izan dio Alderdi demokratari. “Zer egingo du bulego obalean?” galdetzen dute demokratek. Gaur egun, mundu guztiak etxean ordenagailu bat duen garai hauetan, munduko gizon boteretsuena izan daitekeenak ez daki E-mail ziztrin bat ere bidaltzen. Elkarrizketa baten esan zuen moduan, “Neanderthal” bezala jotzen du bere burua.

 

 

 

 

Demokratek, Abraham Lincoln-ekin alderatu izan nahi izan dute. Izan ere, McCain-ek egingo ez zeun bezala, Lincoln-ek oso garrantzi handia eman zion bere garaiko teknologiari., AEB-etako Gerra Zibila telegrafoari esker irabazi baitzuen zati handi batetan. Beste alde batetik ere, honek, McCain zaharkituta dagoen itxura eman dezake, Alderdi errepublikar erreakzionarioa bezala, bere alderdia azkenean.

Nork: josubadiola.2008/08/31 23:07:06.194 GMT+2
Etiketak: john republican mccain | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/31 22:49:47.780 GMT+2

MAC-eroa izatea bale, baina eroa...

Iban Arantzabal Debagoienatarraren blogean ongi erreflexatzen da MAC-eroaren irudia. Era batera edo bestera, bera ere MAC-ero bat da. Izan ere, beti izan du Apple fabrikatzaile estatubatuarraren ordenagailuekiko debilitatea. Honegandik aparte, Ibanek, I-Phone iraultzailea eskuratu du. Aparailu honekin izan duen esperientzia bere blogean irakur genezakegu.

Tramankulua, lagun batek ekarri zion Estatu Batuetatik, eta espainiar estatuan Telefonica telefonia enpresa espainiarrarekin kontratatu ahal dezakegula komentatzen digu. Bere esanetan, Talafonica-rekin bakarrik eskuratu ahal izatea txarra da, eta Apple etxearekin kontratu esklusibo hori egiteak erabiltzaileen kalterako dela dio. Hau del aeta, Arantzabal-ek, hainbat argibide ematen ditu bere blogean I-phone-a liberatzeko. Laburtuz, Apple markaren jarraitzaile baten auznarketa pertsonal eta interesgarria dela esan genezake.

Nork: josubadiola.2008/08/31 22:49:47.780 GMT+2
Etiketak: iban apple arantzabal iphone | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/31 22:30:23.102 GMT+2

Human Lobotomy- Second Draft

Youtube-ko klip hontan, gizakiak historian zehar komunikatzeko asmatu dituen tresnei buruz hitz egiten da. kronología bat segituz, historia azaltzen hasten da. Gizakia, lehenengoz papelean inprimatutako hitzen bidez komunikatzen hasi zen, imprenta asmatuz. Ondoren, irratiak horrenbeste egin zuen, mundua aldatuz eta mundu guztiari komunikatzeko eta interraktuatzeko aukera emanez. Gelditzen ez den mundu honetan, gaur egun gehiago garatu da komunikazioaren mundua, hau dena Internet-ek osatzen duen sare globalari esker.

 

 

 

 

 

 

Telefonia konpainiek, zuntz optiko bidez kontrolatu nahi dute jendearen arteko komunikazio sistema, George Orwell-en 1984 liburuan bezala “anai handi” batek moduan. Hau, Internet-eko enpresa eta multinazionaletako jendeak ere egin nahi du. Azken batean, honen helburua, Internet-en neutralitate bat bilatzera joan behar dela adierazteaa da, et asare sistema global liberalizatu bat hedatzea eta garatzea proposatzea da. Hau, telefonia konpainiek egin nahi duten guztiz kontrakoa da. Izan ere, komunikazio multinazional handiek, eta batez ere estatubatuarrek, sare guztia kontrolatu nahi dute, euren bezeroak kontrolatuz besteak beste. Intimididatea gordetzea eta kontrolatua ez izatea, hori nahi izan dute bideo honen egileek zabaldu eta hedatu.

 

http://es.youtube.com/watch?v=JP_3WnJ42kw

Nork: josubadiola.2008/08/31 22:30:23.102 GMT+2
Etiketak: comunication telephone human | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/08/31 19:23:19.127 GMT+2

Mugarria Sustatuko estatistiketan: Firefox eta Euskara nagusi.

 

Sustatu euskerazko portalean, zazpi urte eta gero, erabilpen estatistiketan lehenengo aldiz orain gailendu da bai Firefox nabigatzailearen erabilpena, baita euskara hizkuntza bezala nabigatzaileen konfigurazioak egiteko orduan. Sustatuk, bere orrian jarri du berria. Bertan, grafikoen bitartez azaltzen digute operazioa. Euren esanetan, euskaldun askok gaztelaniazko konfigurazioarekin nabigatzen dute, eta horrela ikusten dute portaleko portada. Euskararen presentzia, nabigatzaile libre baten eskutik dator, Firefox kasu hontan.

 

 

Momentu hauetan, nagusi dira euskarazko konfigurazioak eta oso pozik agertzen dira Sustatun datu hauekin. Honekin batera, Firefox nabigatzailearen erabilpena sustatzen dute, honen erabilpenak euskara, gure hizkuntza aeta komunikazio trenza gehiago erabiltzeko eta presentzia gehiago eduki ahal izateko. Sustatu-ren orrian bertan, Firefox euskaraz konfiguratu ahal izateko pausoak datoz, norbaitek konfigurazio hauek egin nahi baditu. Egia esan, portal honek euskararen aldeko apustu gogorra egin eta gero , irabazten irten du, honen erabilpenak sustatzeko herremintak eta tresnak eskura jarriz.

Nork: josubadiola.2008/08/31 19:23:19.127 GMT+2
Etiketak: firefox sustatu euskara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)