Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/05 19:14:22.039 GMT+2

HAZI

Aldatzen doaz garaiak; teknologiaren aurrerakuntzak gero eta bizkorrago ari dira eboluzionatzen, eta gu, giltzarrapo horretan ere aldatuz goaz.

 
Egunkarien paperezko edizioak behera doaz. Zergatik da txarra?

Kazetaritzan jarduteko teknikak aldatuz doaz. Zergatik da txarra?

Teknologia berriez baliatzen gara informazio aberasgarriagoa eskaintzeko. Zergatik da txarra?

 
Nik ez dut uste txarra denik. Agian prestakuntza maila handiagoa eskatzen da, baina ez dut uste kalitatezko paperezko edizioak desagertuko direnik. Beharbada informazio aberatsa eskaintzeko ordua da. Telebistak bideo eta audioa besterik ez du zabaltzen, Internetek, ordea, testu, link, audio, bideo eta bestelakoak eskaintzen ditu.


HAZI bideoa ikusi ostean ez dut uste alarmismoan erori behar dugunik. Batzuetan hobeagoa da kafe bat hartzen, lasai, egunkari edo aldizkariak irakurtzea, besteetan gure bizitza erritmo geldiezin eta azkarrean nahiago dugu webguneez hornitzea informazioa eskuratzeko.


Ez dut prentsa idatzia irakurtzeko ohitura sakonik, bai ordea egunkari digitalak irakurtzeko. Denbora falta, azkar ibiltzeak eta Internet bidez edozein ordenagailutik mundu garaikideko informazioa lortzea ona da. Kafetegitik ezin dut Madrileko prentsa irakurri, ez eta Paris edo Sevillako egunkariak. Internetetik bai, eta informazioa kontrastatzeko aukera zabalagoa da blog pertsonalekin.

 
Nire aburuz aberasgarria da, nahiz eta batzuetan agobiante xamar.

Nork: Poeta_Medianoche.2008/06/05 19:14:22.039 GMT+2
Etiketak: hazi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.