BIGARRENEZ, LEMOA TUDEI ALDIZKARIKO ARTIKULU BAT DAKARKIGU BLOG HONETARA, KASU HONETAN LATIk IDATZIA, PRIMERAKOA BENETAN. GAINERA PRIMIZIA DA! HURRENGO ZENBAKIA LEMOAKO JAIETAN ARGITARATUKO DELAKO. IRAKURRI ETA HAUSNARTU...
DAMU NAIZ
Aspaldian Lemoa Tudei Arratiako noizbehinkaririk irakurrienean ezin idatzita ibili naiz, beste komunikabide batzuk nire denbora eta interesa jan baitituzte. Damu naiz, badakit sekula egin behar ez nuen gauza bat egin dudala eta damu naiz, nola utzi daiteke alde batera mass medien mundu ziragarrian sartzeko aukera eman dizun argitalpena, gizakiok dugun akats nagusietako bat da hori, hasieran inor ez garenean beraien ateak zabaldu eta laguntza eskaintzen digutenei beranduago bizkar ematea, milaka dira adibideak baina norberak memoria pixka bat eginez gero ikusiko du nola noiz edo noiz gauza bera egin duen.
Horrelako kasuak ilustratzeko beti eman ohi da pertsona ezagunen profilen berri, pertsona arruntak ezagunen akats berberak izaten ditugula jakin dezagun eta hartara geure buruekin hobe senti gaitezen, ildo honetatik zenbait adibide jarriko ditut. Garbiena eta berriena izan daiteke J.J. burukide ohiarena, denok jakingo duzue garai batean Euskadik galdu zuen prestigio handiko kimiko bat zela J.J. eta politika munduko sirena hotsek burua berotu ondoren sartu zela mundu horretan, hartatik urte batzuk pasa ondoren, politika mundua utzi eta Amerikak egitera joan zen, bertako izen handiko unibertsitate batean sei hilabeteko ikerketa beka bat jaso ondoren, gauzak zer diren, zientzialari handienek urteak ematen dituzte ikertzen azkenean emaitzaren bat atera aurretik baina J.J.-k horiek baino bizkorragoa izaki nahikoak izan ditu sei hilabete ikerketa hori egiteko eta berriz ere Euskadira bueltan etortzeko, ez da argi gleditu ikerketa horren helburua zein izan den baina hori gutxienekoa da noski. Etxera itzultzeko hautua eginda argitzeko zegoen zein esparrutan jarraituko zuen bere ibilbide profesionala, politika arloan edo besteren baten. Eta puntu honetara iritsita badirudi J.J.-k nik artikulu honen hasieran egin bezala bere damua agertu duela eta hasiera batean kimiko bikain eta gazte bat zenak politika mundua ezagutzean alde batera utzi zuena berreskuratu nahi duela eta honenbestez Petronor Euskadiko Repsol-en filialeko lehendakari izatea erabaki duela, honek kimikarekin duen erlazioa ukaezina da, Muskizeko beraien plantan aireratzen dituzten ke horiek kimikoak besterik ezin baitaitezke izan baina oraindik argitzeke dagoena zera da, ia lanpostu horretatik politika munduarekin harremanik izango duen edo ez. Irakurle buruargi edo buruilunak erraz erantzungo dio galdera horri baina beste gauza bat izango da J.J. berak dioena.
Beste egun baterako utziko ditugu beste adibide batzuk eta nik momentuz behintzat gure LT maiteari berriz bizkar ez ematea espero dut baina hori ezin da inoiz ziurtatu, batez ere, J.J.-ren kasua adibide, milioiak mahai gainean pilatzen direnean, futbol jokalariek dioten bezala, estoy dispuesto a escuchar ofertas.
Optimus Alive deitzen zan jaialdia, eta momentu batzutan zentru komerzial erraldoi bat ematen zauen arren, Los Angeleseko mutikoen itzulera ikusteak merezi izan zauen... akojonantea, brutala, itzela.... ze ondo...
Ta bueno, bertan egon ez zintzien guztientzako bideo hau ipini dogu porkamiserian, zuek be gozatuteko (eta inbidi apur bet emoteko bebai, je, je...)
Hasselford; Kit gidatu zuen pilotu ausarta, kaliforniako hondartzetako sokorrista prestua, hamaika telefilmetako heroi dizdiratsua,... edo mozkor mozkor eginda hanburgesa bat jan nahi duen gizajoa, bere alabak grabatzen duen bitartean. Horrelakoa da bizitza...
Aurrekoan EITBri plumerue askotxu ikusten jakola komentau zan porkamiseria blogean. Baia bueno, badau salbetan dan zeozer be; esate baterako NOAOA (ex wazemank). Pilo bat bideo dekiez sarean, baia bat hartzearren hauxe hartuot;
Ez da izin lehenengoz, eta seguramente azkena be ezta izingo. ETIBk akostunbraute dekozku manipulaziño eta intoxikaziñora (Calleja martxeu zan, baia bere espiritue ez). PNVk ondo estute deko ente "publikoa"... Nazkagarriak!!
Azkenengoa Oreretako "enboskada"... baia mesedez, leloak garela pentsetan deu Afrikak ala? Bere sobreaktuaziñoak apur bet kantseute dekoztie ya... EITB=PNV
Lehengo egunean barriro be ostu zaurien Lemoako estankuen... beste askotan lez gure herrien ezalei lapurrek nahiko trankil ibilten direla. Eskerrak poliziz inguratute bizi garen, baia klaro... horrik beste gauze batzutan ipinten deurie gogo gehau.
Bueno ba, honegaz lotute, 14 jaunak bideo hau gomendatu dozten Porkamiseriarako. Behintzet ia gure herrien dabizen lapurrek be hain graziosoak diren...
Gogoan dekot bisoi europarra ezagutu nauen egune. Gure errekei buruz ari ginan berbaz, eta agintari batzuk bazterrak zementoz betetako daukien joeraz (harrobi eta zementeretan akziñoak eukingo dauriez?). Holan, errekak geunkozan lekuetan kanalak daukoguz orain. Berdearen lekuan grisa. Bizitza egoan lekuan… (hemetik jarraitzea mingarriegia izan leike). Aurrerabidearen izenean ei da dana. Ez, parkatu! “Inundabilidadea kentzea” dala esaten deuskue horretan dabizenak, “danontzako ona” dalakoan. Aurrerabidea, garapena, progresoa… Baina guk ez dekogu akziñorik zementeretan, eta harrobietan bez, eta erreka-bazter berdeak maite doguz. Aldrebesekoak ete gara?
Bisoi europarra gure erreketan bizi dan ugaztun txikia da, espezie babestua. Gure erreka bazterrak jagoteko “erabilgarria” izaten da askotan. Hau da, bisoi europarraren “komunitate egonkorra” topauez gero, “babeserako plana” egin behar da, eta erreka kanala ez bihurtzeko aukerak handitu egiten dira. Beraz, biba bisoi europarra!
Inperioaren kontrako burrukaren ikonoa be izan leike. Bisoi amerikarragaz lehian bizi da europarra, baina txikiagoa eta ahulagoa izanda, desagertzeko arriskuan dago, anaia amerikarrak (“Big brother”) bere bizimodua oztopatzen daualako. Ez jatsue historia ezaguna egiten? “Small is beautifull” esan beharko dogu barriro, eta bisoi europarraren presentzia defendatu. Zapaldu gure gaituenan aurrean gogor oihukatu. Txikitasunaren apologista bilakatu. Euskaldunok gure izaeraren ikur izango dan animaliaren bila ei gabiz, ardi-latxa, basurdea… Zergaitik ez bisoi europarra? Kukuxumusukoak enteretan badira, seguru aberastu egiten direala! Gaztetxeko hurrungo kamisetan: bisoi europarra!