Betitik izan da egun hau gehien gustatu zaidanetako bat. Hemen ez daukagu ospatzeko ohitura handiegirik, baina irakurle amorratuak garenok eskertzen dugu gure liburu kuttunei eskaintzen zaien errekonozimendu hau.
Liburuak medikamentuak bailiran hartu beharko genituzke. Bere propietateak dituzte, par egiten laguntzen digute, baita negar egiten ere, ditugun arazoak ahazten, iraganeko memoriaren hutsuneak betetzen… Baina batez ereamets egiten laguntzendigute, besteen bizitzak bizi, herrialde, kultura edo mundu guztiz desberdinak ezagutaraziz. Amodio istorio apasionatuak, tristeak, alaiak… mota guztietakoak, munduaren eta batez ere imajinazioaren aniztasuna islatzen dutenak.
Beraz, gaur aukerarik badaukazue edo beste edozein egunetan, lagun, bikote edo familiako edozeinentzat aurkitu liburu apropos bat eta bihotzez erregalatu. Opari horrekin amets egiteko eskatzen diozulako pertsona horri.
1. ARRAZIONALITATEAK pertsonari EGIAZKOA eta ONA ulertzea ahalbideratzen dio; bere ULERMENAREN ahalmen bat da. 2. ASKATASUNAK pertsonari ONGIA burutzeko ahalmena ematen dio; bere BORONDATEAREN ahalmen bat da.
ANIMALIAK batik bat, SENAK mugitzen ditu.
Luma gabe, gaixo jaio zen pinguino hau, bere familiak animalia senari jarraiki, abandonatu egin zuen, desberdina zelako. Lumak, pinguinoen biziraupenean eta boterean, arrakasta faktore dira. Zerk uste duzue bueltatu duela pinguino hau berriro ere bere familiartera, tristeziatik POZtasunera? Pertsonok bi ahalmen baditugu...erabil ditzagun mundu polittago bat eraikitzeko! Nire erantzuna? BAI! Masai
Askok esaten dute Hospitaletako bisita, haur jaio berri bat bisitatzeko bakarrik denean dela errentagarria. Ni ez nago ados, bizidunak garen einean gaixotasunen bat pairatzeko ahalmena eta posibilitateak ditugu, ez beti, baina bai sarritan, eta bertan sendabidean jartzen gaituzte edo jartzen dute urkoa, familia, laguna. Nik gainera ezer larririk izan gabe, dugun ondasunaz jabetzeko bertan egonaldi labur bat egitea POSITIBOA dela irizten dut. Osasunaren garrantziaren parean maitasunaren garrantziak duen pisuaz ohartzen baitzara, eta bizitzaren arrakastaren hirukote famatuaren ranking-ean ikuspegi aldaketa eragin;
1. Maitasuna
2. Osasuna
3. Dirua
Oraingoan ere tokatu zait bata- arrosa, -txuria, -berdea, -urdina...janzten dutenen lantokia bisitatzea eta nire parera, oinazeak jotako aittona maitagarri bat ekarri dute. Bere zainetatik lasaigarri ugarik bidaiatzen zuten bitartean, bera bisitatzera etxeko ugarik egin diote buelta.
Familia apala diruz, begi bistakoa, eta aittonari gaua pasatzeko uko egin nahi ez, eta izugarrizko eztabaida eta haserrea piztu dutenak.
Aittonari sendagaiek mina oraindik apaldu gabe, familiakoak eztabaidarekin jarraitzera pittin bat baztertu direnean, aittonak bota didan irrifarre harroak, niretzako ranking-eko ordena oraindik eta argiago utzi du. Ez al da haserrealdi positibo bat?
"Zuk duzun onena eman arren, helbururik lortzen ez duzunean, nahi duzuna bai, baina behar duzuna lortzen ez duzunean, gehiegizko nekeak lo hartzen uzten ez dizunean, geldirik, buelta erdia emateko pentsatzen, malkoek zure aurpegia zeharkatzen dutenean, ordezka ezin daitekeen zerbait galtzen duzunean, norbaitenganako maitasun guztia pikutara joaten denean, ba al da okerragorik? ....... ARGIEK ETXERA BIDERATUKO ZAITUZTE, ZURE HEZURRTEAN PIZTUKO DIRA ETA NI, ZU KONPONTZEN SAIATUKO NAIZ!
Bisurte 366 egun dituen urtea, 365 izan beharrean.
366. egun hau urteen luzera errealarekin dagoen desfasea zuzentzeko ezartzen da, izan ere eguzki-urteak
365 egun eta 6 orduko luzera dauka gutxi gora behera. Honela, 4ren
multiploak diren urteetan egun bat gehiago ezarriz luzera honetara
gerturatzea lortzen da.
Baina goazen garrantzizkora, 2012-ak egun bat gehiago duela gozatzeko eta POZIK BIZItzen ahalegintzeko!!!
Nirea, EUSKARA. Baina ez AMA hizkuntza bakarrik, AITA hizkuntza eta FAMILIA hizkuntza ere bai. Gura nuke, LAN hizkuntza eta LAGUN hizkuntza izatea, azken finean nire HERRIKO hizkuntza izatea. Honen guztiaren alde jende askok egin du lan eta badugu ekimen oso polit bat, hizkuntza ikasteaz gain jende interesgarria ezagutuz momentu paregabeak igarotzeko aukera ematen diguna:
Aukerak baditugu hauek probestea eta partekatzea gure borondatearen esku dago! Masai
Ekimen polita eta oso interesgarria!
Euskal Herrian kasuistika ugari dago euskararen inguruan, nire kasuan, euskara aitaren hizkuntza izan da, baina ez amarena, baina amak nik Ikastolan ikas nezan gogor argudiatu zuen, berak izan ez zuen aukera nik izateko eta horrelaxe, famili barruan izandako "borrokatze" horri esker, euskara AMA HIZKUNTZA dut!
Pertsona bakoitzak zabaltzen du hizkuntza bizitzako nahi dituen arlo guztietara, azkenean borondate kontu bat delako. Borondate kontua, alegia, hizkuntza maitatzeko gaitasuna eta ez horrenbeste aurrekontu kontua. Azken egunotan, asko hitz egin da Patxi Lopez-en euskara ikastaroen kostuaz. Mintzalagun programak 75 € kostatzen zaizkio ikasle bati. Ekimena, polita izateaz gain, merkea, krisialdiaren aurrean beste aukera bat!!
Gaur irratian 10 urterekin Leuzemia gaitza jasan zuen neska baten testigantza entzun dut. Orain, 14 urte ditu eta 2 urte luzez jasandako kimioterapiak, minak eta ahulezi garaiak iraganeko esperientzia bat bezala, besterik gabe, oroitzen ditu; bere burua indartsuago bilaka arazi diona, gauzen garrantzia baloratzen irakatsi diona, betirako mantenduko dituen lagunak ezagutzen lagundu diona eta MAITASUNAk eta IRRIBARRE batek duen indarrean sinestarazi diona. Haurrak helduak hezten ditugula argi dago, baina beraien begirada gutariko askok ikasi beharko genuke. Beraiek dira etorkizuna, baina aldi berean gu beraiena! Gaur Himbak bideo hau bidali digu mezu honekin:
Krisiaren zantzuak atzematen hasi ginetetik, testuinguru berriak gizartean sortu duen ezinegonak eta komunikabideengandik etengabe jaso dugun datu mordoak, badirudi hiritar oro ekonomian pixkat bat adituago bilakatu gaituela. Bankuak eta bere jardute zitalak izan dira herritar xumeengandik kritika gehien pairatu dituzten erakundeak. Baina sasi artean noizean behin larrosaren bat jaiotzen da eta gaur "gipuzkoa aurrera" ekimenaren barruan Kutxa-k (gaur egun Kutxabank) parte hartzen duen webgunea hau aurkeztu nahi dizuegu:
Borondatea bada, guk daukagun denbora, jakinduria, zaletasuna, materialak partekatzea erraz bilakatzen da bertan. Mila formula dago eta bertan aipatzen den bezala: "GUZTIOK GARA LAGUNTZEKO GAI ETA GUZTIOK BEHAR IZATEN DUGU LAGUNTZA ALDI BEREAN" Masai
Notizi positiboek kolore argiak ipintzen dituzte bizi ditugun krisialdi egun ilun hauei.
Gauza guztiek dute beren alderdi positiboa eta negatiboa, eta sinistea zaila gertatzen bazaigu ere, banketxeak ere! Garai gogorretan, elkartasun izpiritua indartu beharra dugu, sastraka artean larrosa txiki bat bada ere haz dadin. Azken finean, pertsonita txiki askok, leku txiki askotan, eta gauza txikienak eginez aurrera pausu HANDIAK eman ditzaketelako!
Gobernuak funtzionarioei jazarri nahi dizkien murrizketen aurrean ordu batzutako greba eguna izan zuten atzo, Otsailak 9, berauetako askok. Gaur irratian entzundako GETARIAKO UDALEKO FUNTZIONARIOEN GREBA EKIMENA azaldu nahi dut, GREBA bera MOBILIZAZIO SOLIDARIOAN BILAKATUZ. Beraiek ere Grebaren aldarrikapenei atxiki ziren, baina lanuztea egin beharrean, LAN EGINAZ. Honela lanuztearen ondorioz goberuaren esku mantenduko litzateken diru hori, herriko Gizarte Ekintzaren batentzako bideratuz. Guztira 780,00 €.
BEJONDEIZUELA!
Masai
Bejondeiela bai!!
Greba edo geldialdi bat egiteko arrazoiak konpartitu arren, neri batzuetan greba edo geldialdi horiekin askotan lelo orokorren atzean babesten diren sindikatuen ordu sindikalak ordaintzen direnaren sensazioa dut! Getariko adibidea jarraituko bagenu, askotan geratzen zaigun tutun aurpegia irrifar batekin ordezkatuko genuke. Izan ere, lau orduko lanagatik langileen soldatan egin beharreko deskontuak suposatuko lukeen aurrezkia "irabazi" bihurtu dute Getariko langileek!!
Gaur ZAPALDUTAKO EMAKUMEEN AUSARDIAz hitz egin nahi nuke. Afrikako emakume asko bortizki kolpatzen dituen errealitatea da oraindik ere emakumeen mutilazio genitala. Eta ez pentsa Afrikako arazoa soilik denik, adibidez Espainian ere ematen baita. Kultura, tradizio, erligio, etabarren izenean onartezinak diren eta gizabanakoaren duintasuna zapaltzen duten ekintza hauek argitaratzeko ausardia behar da! Waries Dirie dugu horietako bat! Denok dugu ahotsa eta orainaldi duin bat bizitzeko eskubidea! Zailena bidea irekitzea da….
Bai Masai, arrazoi osoa. Pelikula ez det ikusi baina, ikusgarria dirudi, filmea oinarritzen den liburu autobiografikoa bezalaxe. Mutilazio genitalen aurrean tolerantziarik ez. Inolaz ere. Nik askotan ipintzen dut adibide hau, norbaitek tradizioak eta ohiturak beti egin diren moduan mantendu behar direla aipatzen didanean. Orduan diot, zer deritzozu mutilazio genitalari buruz? Hori ere tradizioa da? Ohitura? "betidanik" hainbat herrialdeetan oraindik egiten dena? Gehienetan erantzuna, ez dela berdina eta ezin dela konparatu da, baina neretzako, konparaketa horrekin, zapla erortzen dira tradizio, ohitura eta ikutu nostalgikoa duten argudioak. Gehienetan tradizioak mantentzea, polita da, beharrezkoa, poza, elkarbizitza, data historiko baten oroimena suposatzen dituelako eta kultura bultzatzen delako. Baina tradizio eta ohitura batek pertsona bat, kasu honetan emakume baten duintasuna eta bere eskubiderik oinarrizkoenak zanpatzen dituenean, argi dago nor atera behar den garaile ta nor gailtzaile. Baina garaile izateko, aurretik sufrimendu eta zailtasunekin borrokatu egin behar, indarra atea behar da norberaren duintasuna defendatu ta zurearekin, besteena eta giza eskubideen alde pausu garrantzitsu bat eman. Waries Difie, modelo famatua bihurtu izanak, dimensio handiagoa ematen dio aurrera pausu horri, baina bere bezalako zenbat emakume anonimo egongo dira, isilik, bere bidea egiten.
Waries Dirie, ederra da, barrutik eta kanpotik. Eta desert flower-ek beste pentsamendu bat ekartzen dit burura. Abesti eder bat, eta momentazo bat BEC-ean Sting entzun ondoren, Piruliyak , GI-ek eta nik, nere plateritoan bolumena igo ta zorionez kantatu genuena! Sweet dersert rose.. eerreeei eree!!
POZitiBAI: Masai-k, Himba-k eta Boskimano-k, irakurle oro positibotasunez sendatzeko asmatu duten birus kutsakorraren izena.
--------------------------------------------------------
Gure ingurunean gertatzen diren, ekimen, proiektu, albiste, ikuspegi...POSITIBOAK argitaratu nahi ditugu. Egunero POZIK BIZItzeko mila arrazoi baitaude.