Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/29 20:47:58.203 GMT+2

Egungo sistemaren funtzionamendua

Egungo sitemaren funtzionamendua ulertzeko bideo benetan interesgarria. Oso modu didaktikoan eginda. Benetan erraza ulertzeko, eta bide batez, ingelesa ere praktikatzeko. Azpitituluak ditu erdaraz. On egin!

Nork: ppdi.2008/06/29 20:47:58.203 GMT+2
Etiketak: bideoa sostengarritasuna ekologia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/04 19:32:49.954 GMT+1

Nora goaz horrela?

Berriro ingurumenari lotutako albiste batekin nator. Oraingoan, hiru adibide besterik ez ikusteko non gauden eta nora goazen. On egin!

Nork: ppdi.2008/03/04 19:32:49.954 GMT+1
Etiketak: sostengarritasuna ekologia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/04 19:20:53.162 GMT+1

Zaborraz inguraturik

Benetan harrigarria albiste honetan irakur daitekena. Itsas Barean , Japonia eta Kaliforniaren artean, gutxi gorabehera Estatu Batuaren azalera duen zabor-eremu bat antzeman  daiteke. Horrek darion kiratsa laster ailegatuko zaigu!

Nork: ppdi.2008/03/04 19:20:53.162 GMT+1
Etiketak: sostengarritasuna zaborrak ekologia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/12 17:43:26.507 GMT+1

Mito batzuk apurtzen edo?

Ikerketa berri batek jakinarazi duenez, ahaideekin elkartzeak abantaila ebolutiboak eskain ditzake. Gizarte ugaritan familiakideekin gurutzatzea gaizki ikusita egon den arren, Johann Sebastian Bach, Edgar Allan Poe edo Albert Einstein moduko pertsonaia famatuak lehengusinekin ezkondu ziren.

Nork: ppdi.2008/02/12 17:43:26.507 GMT+1
Etiketak: populazioa eboluzioa biologia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/12 09:19:42.463 GMT+1

11Sren gaineko gezurrak

Lotura honetan 11-Sren gaineko bideo ikusgarria ikusi eta aztertu ditzakezue. On egin!!

Nork: ppdi.2008/02/12 09:19:42.463 GMT+1
Etiketak: terrorismoa politika 11s globalizazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/11 10:14:46.393 GMT+1

Elektrizitatearen norbanako kontsumoa neurtzen

Nahi duzu jakin zenbat elektrizitate gastatzen duzun? Zure eguneroko kontsumoa eta ingelesa apur bat jakin behar duzu. Sar zaitez hemen eta erantzun galderei.

Nork: ppdi.2008/02/11 10:14:46.393 GMT+1
Etiketak: sostengarritasuna tresna elektrizitatea ekologia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/08 12:17:02.698 GMT+1

AHTa, garraioa eta Eusko Jaurlaritzaren "prebisioak"

Gereñu anderearen "erasoa" dugu berriro ere aipagai. AHT GELDITU elkarlanak, bere web orrian jasotzen duen artikuluan adierazten duen bezala, Gereñuk hipotesiak besterik ez ditu erabiltzen, errepideetan garraioek duten zama nola gutxituko den demostratzeko.
Gaur goizean Euskadi Irratian gai honen inguruan entzun dudan albistean, hamar bat aldiz errepikatu dute zifra bat. %400an gutxituko da garraioen presentzia. Ordea, behin bakarrik aipatu dute gutxitze hori 2015rako (?) igartzen hasiko garela. Zenbat da %400 hori? Zazpi urteetan garraioak izango duen gorakada (egungo erritmo basatiari jarraituz gero) aintzat hartzen da? Ezer zehatzik ez!!!

 

Nork: ppdi.2008/02/08 12:17:02.698 GMT+1
Etiketak: sostengarritasuna garraioak ekologia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/31 12:13:49.771 GMT+1

Norberaren aztarna ekologikoa kalkulatzen

Zein den zure aztarna ekologikoa jakiterik nahi? Hemen duzu programatxo bat kalkulatzeko. Animo, ez da oso zaila eta nahiko baliagarria da egunero egiten dugun horretaz hausnartzeko.

Nork: ppdi.2008/01/31 12:13:49.771 GMT+1
Etiketak: aztarna ekologia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/31 11:48:58.243 GMT+1

Noiz arte garapen erritmo honekin?

Bideo interesgarria Lurraren mugak non dauden ikusteko, baita une honetan garapenari begira non gauden ikusteko ere. On egin!

Nork: ppdi.2008/01/31 11:48:58.243 GMT+1
Etiketak: sostengarritasuna bideoa ekologia hazkundea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/18 09:31:10.332 GMT+1

Konpainia elektrikoen jarduera kutsagarria

Nondik datorkigu kotsumitzen dugun argi indarra? Zentral hidroelektrikoetatik? Zentral nuklearretatik? Nondik? Oso zaila egiten zaigu hori jakitea, jasotzen ditugun faktura agirietan ez baita inongo zehaztapenik ematen horren inguruan. Kontua da elektrizitatearen kontsumoa gora doala eta, argi indarraren ekoizleek
ez dituztela behar besteko neurriak hartzen ekoizpen prozesuak ahalik eta garbienak izateko. Hori dio WWF/ADENAk gai honen inguruan eginiko ikerketa batean oinarrituta.

Nork: ppdi.2008/01/18 09:31:10.332 GMT+1
Etiketak: energia elektrizitatea ekologia ingurumena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)