Y tanto que llorabas ... ¿quedó algo de todo eso?
Erantzun moduan betiko isiltasuna besterik izango ez duen galdera astun hau ere gainean eraman beharra ... eta nola ... nola egin halakorik?
se ha olvidado de tí ... que se olvide de tí! D.D.Y tanto que llorabas ... ¿quedó algo de todo eso?
Erantzun moduan betiko isiltasuna besterik izango ez duen galdera astun hau ere gainean eraman beharra ... eta nola ... nola egin halakorik?
se ha olvidado de tí ... que se olvide de tí! D.D.
Nork: itxuragabeko izakia.2006/05/29 22:26:21.374 GMT+2
Etiketak:
denbora
amodioa
ahanztura
nigarra
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Entzun al duzue Doctor Deseo bilbotarren azkenengo diska? "detrás de los espejos rotos" du izenburu, eta ez direla bi aste dendetara iritsi zenetik, euskal herriko leku askotan agorturik da jada.
Hamargarrena dute, eta aurreko disken maila altua mantentzea lortu dute. Ez dago batere gaizki. Dena esateko, niri izugarri gusatzen zait. Erritmo berriekin egin dute proba -tangoa, tex-mex, rap-a-, eta oso ondo atera zaie.
Letrek betiko bidetik jotzen dute, baina igartzen da denbora aurrera doala eta ez dituztela jada hogei urte. Bizitzaren garai bakoitzari, forman behintzat, gai ezberdin eta propioak dagozkio. Benetan azpimarragarria "vale ya" kantua, baina, batez ere, Lauaxetaren "jadetsi eziña" olerkiaren bertsio musikatua, "eta moxua hil atsekabez" izenburuarekin.
Diska gomendagarria benetan. Aurkezpen bira hasi berria dute. Diotenez, Bilboko Kafe Antzokiko kontzertuak mundialak izan ziren. Nik Iruñeako Artsaian ikusteko asmoa dut, maiatzaren hogeita zazpian. Kontatuko dizuet zelangoa izan den.
Informazio gehiago nahi izanez gero, http://www.doctordeseo.com
Nork: itxuragabeko izakia.2006/05/11 14:02:13.423 GMT+2
Etiketak:
deseo
doctor
musika
kontzertuak
lauaxeta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Argazkiak copyright-a dauka. Erabili nahi izanez gero, mesedez neurekin kontaktuan jarri. La foto está sujeta a copyright. En el caso de querer utilizarla, por favor póngase en contacto conmigo. Gracias.
Chileko lagun horri.
He estado pensando en lo que hablamos el otro día y, la verdad, no entiendo cómo he podido ser yo la única voz que has oído en favor de Bilbao. No sé, puede que yo tenga el gusto en el culo, pero a mí no me parece un sitio tan inmundo como dicen algunos. Un poco ratonera y triste sí que es, pero es que sino no sería Bilbao, sería otra cosa. Ni la persona más imaginativa del mundo podría haberse inventado nunca un sitio así.
En realidad es la única población de muchos kilómetros a la redonda que merece el apelativo de “ciudad”. No es que le tenga que gustar a todo el mundo, pero joder, tampoco es un pozo negro y mugriento “sin más cosa que el guggenheim”. No es la ciudad más atractiva turísticamente de la zona, pero es un sitio muy especial. Porque, vamos, barrios feos los tiene cualquier ciudad del mundo, pero la elegancia, sobriedad y atmósfera urbana local/europea del Bilbao decimonónico no se encuentra en ningún sitio al norte de Madrid.
Utilizando esa expresión tuya, de la que no estoy seguro de si es muy correcta, soy un poco “bilbópata”. Así que siendo sincero, por eso mismo es probable que mi opinión no sea del todo objetiva. Y a veces dudo de si no me gusta tanto precisamente porque todo el mundo habla mal de ella. Pero bueno, aquí se queda. Y perdona por la chapa que te he metido con estos comentarios un poco gratuitos. Queda un poco patético, pero es que me parece que te han transmitido una visión bastante estereotipada, antigua y sin fundamento sobre la niña de mis ojos.
Nork: itxuragabeko izakia.2006/05/11 13:41:02.809 GMT+2
Etiketak:
tristura
galtzailea
obsesioa
maitasuna
bilbao
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Kaixo, irakurle.
Ez nuen aurkezpenik egiteko asmorik, baina plataforma hau publikoa denez, egin beharrean sentitu dut neure burua.
Honako hau blog bat egiteko nire ez dakit zenbatgarren saiakera duzu, baina azkenengoa izan dadila espero dut.
Orain arteko saiakeren porrotaren zergatiaren inguruan pentsatzen hastean, beti ondorio berdinera iristen naiz: ez daukat interesgarria suertatu daitekeen deus kontatzeko. Baina, egiaz, ba al du inork halakorik mundu honetan?
Egia esan nire baitan aspaldi erori zen mito hura, pertsonen indibidualtasunarena, eta orain behintzat -bihar, ez dakit-, pertsonok, orokorrean, dirudiguna baino askosaz originaltasun gutxiago dugula pentsatzen dut. Gure baitako zati txiki-txiki bat besterik ez da originala. Beste guztia kopia -konszientea ala ez- besterik ez da. Horrek ez du esan nahi pertsonaren indibidualtasunak ez duela garrantzirik, baina ... hainbeste leku betetzeko? telebistan, kalean, blog-etan, lantokian, ni-ak besterik ez dira ikusten, ni-aren adierazpen ia pornografiko etengabeaz inguraturik bizi gara. Hori da gaur egungo geure mundua.
Eta noiz eta orain, munduan inoiz izan den baino pertsona kopururik handiena bizi den momentuan, oraintxe bertan sortu da blog-en moda hau, bakoitzak bere bizitza kontatu dezan.
Zertarako egiten ditu jendeak blogak? Neuk egia esan pertsonalki oso blogari gutxi ezagutzen ditut. Bakarra, baina oso gai zehatz bati buruzko blog informatiboa besterik ez da berea. Hortaz, ez dut kontuan hartzen.
Kontua da jada ez daukadala ezer berezirik sortzeko griñarik, eta, beraz, neure burua modu zintzo batean azaltzea erabaki dudala: putzu baten hondoan bizi den pertsona bat, blog bat sortu berri duena, orain arte noizean behin word-ean idazten zituen hausnarketak hemendik aurrera plataforma honetan idazteko.
Besterik ez da. Dena den, nahiz eta bakarrizketa moduan ikusten dudan jardun hau, iruzkinik edo baldin baduzu, irakurle, gustura irakurriko ditut, zer ere den idazten duzuna.
Nork: itxuragabeko izakia.2006/05/05 15:32:27.025 GMT+2
Etiketak:
aurkezpena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)