2007/10/10 13:24:14.392 GMT+2
obrak zelan
Nork: saihesbide.2007/10/10 13:24:14.392 GMT+2
Etiketak:
argazkiak
obrak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/05 18:13:17.504 GMT+2
3. asanblada
Asanbladan nagusiki hiru aspektu landu ziren:
- Batetik eta aurreko asanbladan konprometitutakoaren arabera kaleratu beharreko aldizkariaren zirriborroa erakutsi zan eta horren inguruan eztabaidatu.
- Bestetik plataforma bezala zein helburu markatzen dugun zehaztu zan.
- Azkenik, aldizkariaz gain aurrera begira plataforma bezala egin beharreko lanari buruz egin zen berba.
1- Aldizkaria
a. Aldizkariaren zirriborroaren esposaketan azaldu bezala, aldizkariak 3 atal izango ditu.
i. Sarrera gisa plataformaren aurkezpena eta aldizkariaren helburuak jarriko dira.
ii. Lehenengoa ikuspegi deskriptibo batetik obraren beraren ezaugarriak eta dimentsioa erakusten dituena. Atal hau ahalik eta grafikoena eta ulergarriena izatea komentatzen zan asanbladan. Argazkiak aprobetxatuz, fotomuntaiak egin posible bada, panoramika bat Lumentzatik,...
iii. Bigarren atala sahiesbide honen proiektuak sortzen dizkigun erreflexioekin joango da. Atal hau ere errez irakurtzekoa izatea hitz egin zen. Argazkia bidez, testu gutxi, dudak sortzeko galderak,...
iv. Hirugarren atal bat planteatu zan gehiago jakin nahi duenarentzat, anexo gisara, testu bidez aurreko atalak apur bat garatzeko tartea hartuz.
b. Aldizkariaren aurkezpen gisa, aurkezpen/hitzaldi bat egitea planteatu zen Urriaren 27rako. Aurkezpenari garrantzia eman zitzaion. Jende ezaguna edota baita jente anitza, sektore nahiz adin desberdinetakoa aurkezpenera joatea garrantzitsutzat ikusi zan aurkezpenari begira argazki txukun bat lortzeko.
c. Aldizkaria garatu eta ateratzeaz gain zabalpenerako planteamendu bat egiteko talde bat geratu zen.
2- Plataformaren helburuak
Interbentzio eta eztabaidaren ondoren hurrengo ondorioetara heldu ginen:
a. Bakoitzak bere arrazoiak bitarteko, plataforman batzen garenok sahiesbide honen proiektuaren kontra gaude.
b. Gisa honetako proiektuek herrian duten eraginagatik, herritarrok zuzenean proiektuaren inguruko iritzia emateko eskubidea dugu.
c. Hau ikusirik, plataformaren helburua sahiesbidearen proiektua gelditzea da.
d. Honetarako aldarrikatuko dugun bitarteko nagusia, herritarren hitza kontutan har dadin, herri galdeketa izango da.
3- Aurrera begirako lana
Aldizkaria kaleratzeaz gain bestelako ekimenak egitea ezinbestekoa dala ikusi zen. Horren harira ondorengo ideiak agertu ziren.
a. Nolabaiteko mobilizazioren bat egiteko beharrizana, kalera irteteko beharrizana. Jendea bildu eta baita jendearengana hurbiltzeko balioko duten elkarretaratzeak egitea proposatu zen. Kalera begira galdera ikurrak kaleratzeren ideia ere agertu zen. Mobilizazio jendetsuak ere ez direla baztertu behar komentatu zen. Taldetxo bat gelditu zen mobilizazioen inguruan planteamendu bat egiteko.
b. Sahiesbidea pasatzen den lurretatik mendi-martxa bat egitea proposatu zen. Urriaren 21ean egingo da.
c. Sinadura bilketarako proposamen bat zehazteko gelditu zen.
d. Aldizkariaren aurkezpenera begira HITZAn elkarrizketa bat egitea planteatu zen. Horren harira aurrera begira HITZAren edukiko dugun erlazioari buruz beraiekin hitz egiteko geratuz zen.
e. Saihesbidearen inguruko informazioa, aldizkaria edo bestelako kontuak interneti bidez jaitisi ahal izateko moduren bat herritarren eskura jartzea komentatu zen. Ez zen eze zehaztu honen harira.
4- Jarritako datak
a. Hurrengo asanblada, Urriak 20an 19etan Zahar etxean.
b. Urriak 21ean mendi martxa.
c. Urriak 27an, aldizkariaren aurkezpen/hitzaldia.
Nork: saihezbide.2007/10/05 18:13:17.504 GMT+2
Etiketak:
aktak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/05 17:54:07.233 GMT+2
2007/08/28 SAHIESBIDEAREKIN ADOS EZ GAUDEN HERRITARREN PLATAFORMAREN 2. ASANBLADA.
2007/08/28 SAHIESBIDEAREKIN ADOS EZ GAUDEN HERRITARREN PLATAFORMAREN 2. ASANBLADA.
Asanblada hasi aurretik aurreko asanbladan egindakoa azaldu zan apur bat. Aurreko batzarrean, sahiesbidearen ingururuan eztabaidatu zen. Modu berdinean informazio gehiago ekartzeko gelditu ginelarik eta proiektua zelakoa dan ikusteko ere bai.
1- Sahiesbidearen inguruko eztabaida.
www.bizkaia.net/Home2/Archivos/DPTO6/Noticias/Adjuntos/Lekeitio-Lekeitio-Oleta.pps
Goiko helbidean sakatu eskero (edo kopiatu eta pegatu) lekittoko sahiesbidearen proiektuaren inguruan diputazioak ematen duen informazioa dago, askok eskatzen zutena, nolako luzera, zabalera, presupuestua... hala ere, ez dot aurkitu egiteko arrazoien inguruan daturik.
Segidan bertan bota ziren ideia ezberdinak ipintzen saiatuko naiz:
– Sahiesbidearen istoria. Lekittoko udalak beti eskatu izan du saihesbide bat. Hala ere, diputazioaren erantzuna beti izan da berdina lekitto ez dela pasako herria zioen. Duela 2 legegintzaldi, 3 alderdiek (herri eztabaida gabe) saihesbidearen proiektua onartu zuten. Saihesbide hau askoz ere txikiagoa zen, herritik askoz hurbilago, latoneritik 3 bankuetara. Hurrengo legealdian, proiektu hau aldatu egin zan, eta zeuden lau aukeretatik, luzeena eta garestiena aukeratu zen. Zergatik?
– Sahiesbidearen inguruan ezjakintasun handia dagoela. Batez ere, zergatik egingo dutenaren eta nolakoa izango direnen inguruan datuak falta zaizkugu. Gainera, lurren expropiazioekin ere gauza beltz ugari daude, ez dakigu lurrak bueltatuko diren edo ez. Baserritarrei lurrak salduaraziz. Gainera ez dute, trafiko astunaren inguruko hazkunderik jartzen beraien predikzioan. Beraz, industri kopurua hazterik ez da planteatzen. Kotxeak, 5000tik 20000 igoko dira ordea, nora doaz horrenbeste auto??
– Ispazterreko herritarren asmoa zein dan jakitea ere jarrantzitsua dela badakigu. Bertatik pasatzen delako saihesbidearen ibilbidearen gehiengoa,
– Horrezgain, eragingo duen ingurumenarekiko kalteak izugarria izango da. Lekittarrok gure deskantsurako toki daukaguna guztiz aldatuz.
– Horrezgain, hainbeste izkutuko gauzek atzetik dauden interesen inguruko susmoak sortzen dituzte. Kirol portuaren proiektua, etxebizitza gehiago, merkatal zentroak.... azken batean lekeittoren herri izaera dago jokoan. Lekitto herri turistiko hutsa bihurtu nahi dabe. Bestelako herri garapenari inongo garrantziarik eman gabe.
2- Helburua
Argi ikusten zen plataforma bat izatekeran helburu bat izan behar genuela. Helburuaren inguruan eztabaida ugari egon ziren, eta azkenena hurrengo asanbladan argitzea pentsatu genuen. Ateratako ideia batzuk:
– Saihesbidea gelditzea izan behar da gure helburua.
– Jendearengan saihesbidearen kalteen inguruko kontzientzia zabaltzea.
– Herritarrok posizionatzeko aukera eukitzea, herri erreferenduma.
- ...............
3- Antolakuntza
Alde batetik, asanblada egongo da. Bertan erabakitzen direlarik gauzak.
Beste aldetik, asteazkenero batzen den talde dinamizatzailea dago, non egiten
duena gestionatzen duen. Horreazgain, egingo diren gauza ezberdinak egiteko
lantaldeak sortzea proposatzen dugu.
4-Aurrera begira
-Informazioa zabaltzeko aldizkari estiloko bat egitea. Horretarako jendeak ideiak baditu idatzi email honetara.
............. aurrera begira.
– Zornotza biziriken hitzaldi bat, beste bat, PTP (http://www.bizkaia.net/Hirigintza/lurraldeko_zati_egitasmoa/ca_ptp.htm) eta arau subsidiarioen inguruan, batez ere lekittori eta saihesbideari dagokionez.
–
Mobilizazioen behar izana ikusten da.
–
Firma bilketa bat egitea. Horretarako helburua
argitu behar da.
.......................... Okurriduten jakuzen gauzak ere bialdu, dirua
atarateko ta...
Irailaren 29an.
Nork: saihesbide.2007/10/05 17:54:07.233 GMT+2
Etiketak:
aktak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/10/05 17:45:17.042 GMT+2
Aurkezpena
Nortzuk gara?
Jende multzo zabala eta anitza gara. Ez daukagu partidu politikoekin zer ikusirik. Saihesbidearen inguruko informazio faltak eraginda gure kontura informazioa eskuratu nahi dugu.
Zer nahi dogu?
Herrian saihesbidearen inguruko debatea zabaltzea da gure helburu nagusia. Gure ustez, lekittarrok aukera eduki beharko genuke saihesbide honen inguruan iritzia emateko. Gure artean batu eta herri modura zerbait egin behar genukeela pentsatu dugu.
Nork: saihesbide.2007/10/05 17:45:17.042 GMT+2
Etiketak:
aurkezpena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)