Koadrila asko txosnarik txosna, dantzan ibili direnik ere izan da, baina lehenengo gau honetan poteo giroa dabil gehien bat. Salbuespenak salbuespen trankil dabil jendea, gustura, berbetan, batari eta besteari "epa!", "gero arte!", "eneeeee!", "aspaldiko!",...
Txikiteoa beraz, goizeko 5ak arteko txikiteo luzea, baina iribarrea nagusi. Lehenagokoek esango luketen modura "anbiente sanoa".
Igual Basarrateko argiekin ingurukoak ez ditut ondo ikusi izan, baina botelloneroak, non daude? Santutxuko jaiak ez dira boteloirik gabeko lehenengo jaiak izango? Plastikozko botilaren bat topatu dut, baina uzten duten boltsen eta botilen betiko arrastozarrik ez dut ikusi. Txikiteoa dator bueltan? Botiloia gainbehera?




Erantzunak
Nork: parrandero.2006/07/12 10:55:44.824 GMT+2