Aurkezpena

sanjuandegi 1456152634466 Sanjuandegiko Festa Batzordea | 2008-05-18 20:18

Ekitaldiz betea aurkezten dira Udaberri Jaiak

 

Sanjuandegiko Festa Batzordeak aurkeztu berri du 2008.urteko Udaberri jaietako egitaraua. Era guztietako emanaldiak daude bertan adin guztikoen gustura.

 

<SFB>Denon gustura prestatzea zaila dela bazekiten SFBkoek. Baian aurtengoan esfortzu handia egin dute biztanle gehiengoarengan iristeko. Gazteei festak erakargarriago egitea izan da lan ildoetako bat.

Taldeak eta ikuskizunak kontratatzeko orduan azpeitiarrak izatea erabili dute irizpide bezala. Hala ere, zenbaitetan oso zaila egin zaie. Beste urteetatik desberdintasun ugari daudela azpimarratu dute, nahiz eta ezarriko diren berezitasunak urteen poderioz galdutakoak izan. Ahalegin handia egin da ohitura zahar horiek errekuperatzean. Besteak beste, Judo Klub Kimurak erakustaldia eskainiko du ekainaren 7an udal igerilekuan. Umeen krosera apuntatzeko epea ere zabalik dago eta herritarren parte-hartzea potentziatu nahi dute.

 

Larunbata, indar-gunea

Ekainaren 7a izan da jaietako aurrekontutik kopururik handiena eman duen. Elvisabuelo taldeak emaitza onak eman ditu pasaden urtean eman dituen kontzertuetan. Azpeitiar talde honetan eta Emonen eskutik gau giroa bermatu nahi izan dute batzordekoek. Baina gaua markatzeko EziƱean taldeak bere diskoaren aurkezpena egingo du. Azpeitiar talde gazte honek bere bigarren diskoa kaleratu berri du. Arrakastaren olatuan punta-puntan egon dagoen talde honek horrela jarraitzea nahi du, horretarako erritmoz beteriko Cda eta kontzertua eskainiko du Udaberri Jaietako larunbat gauean.

 

Bestetik, urtero bezala igandea euskal giroz jantziko da. Dantzari txikiak, sokamuturra edo herri kirolak egongo dira. Prueba mistoa izango da azken hau, Goenatxo II eta III harri-jasotzaileak edo Biurri  eta Mugerza aizkolariak ikusteko parada izango da besteen artean. Aurrekontuekin beste urteetan baino arazo gehiago izan badira ere azkenean jai borobilak irtengo direlakoan daude batzordekoek. Azpeitiko zein kanpoko jende guztia dago gonbidaturik jaietara. SFBkoek Udaberri Jai onak opa dizkiete denei.

Azkenik, uztarriak SFBarentzat egin duen bloga ere aurkeztu zuten: www.uztarria.com/blogak/sanjuandegi


Utzi iruzkina: