Sanjuandegiko Festa Batzordea

Udaberri jaiak!!

Ekainaren lehen astean izango dira Sanjuandegiko jaiak   Ekitaldiz betetako kartela aurkeztu dute SFBko kideek. Aurreko urtean berreskuratutako ohiturak mantenduko dituzte. Zenbait aldaketa ere sartu dituzte kartelean. Berrikuntza gehienak igandean izango dira.   <SFB> Urtero legez eta udaberriarekin batera Sanjuandegiko jaiak antolatu dira. Sanjuandegiko Festa Batzordeak (SFB) Ekainaren 1etik ekainaren 7ra antolatu ditu aurten. Ekitaldi anitz eta ugari izango dira auzoan. Aurtengoa ez da urterik onena izan diru sarrerari dagokionez. Laguntzak jaitsi dira Festa Batzordearent...


Dagoeneko festa garaia gainean dugu. SFBk aurten ere ez da atzean gelditu eta bete-beteta dagoen kartela osatu du aurtengo Udaberri jaietako. Hala ere, jendea behar izaten da jaietako egunetan ekintzak aurrera eramateko eta elkarrik ongi pasatzeko. Eskertuko genuke zure laguntza. Laguntza eskaini nahi baduzu: cfb.sanjuandegi@yahoo.es edo 679695737an jarri gurekin kontaktuan. Aldez aurretik eskerrak emanez, Adiorik ez!  


“Auzotarren diruarekin egin genuen”   6 bat laguneko koadrila hasi zen Sanjuandegiko udaberri jaiak antolatzen. Ramon Pozo, Nerea Beltran eta Filo Perez-en eskutik jaso ditugu hasierako urteetako lekukotasunak.   <SFB>Sanjuandegi, orduan, auzo zabala bazen ere, taberna bakarra zuen. Txoko taberna hain zuzen. Bertan elkartzen ziren auzoko gazte koadrilak eta ez hain gazteak ere. Egunetan txantxetan ibili ondoren, beste auzoetako jaiez hitz egin eta “gureak ez zuen festarik ospatzen”. Jai eta parranda egiteko parada egokia zen horrelakoa antolatzea. Dudarik gabe eta gogoz bet...


Sanjuandegiko Festa Batzordeko bloga dinamikoagoa izateko. Festa Batzordean egon diren kide desberdinen lekukoak jaso eta erreportaje edo kronika txiki moduan argitaratzea erabaki dute SFBko kideek. Lantzean behin, leku berriren baten ahotik jasoko dugu Sanjuandegiko Udaberri jaiek historian zehar izan duten bilakaera.   Espero dugu gustuko izatea eta erantzunetan esatea .  


kaixoUretro bezala laster Sanjuandegiko Jaien datak gainean ditugu. Horren harira bilerak egiten hasi behar dugu Festen antolaketa markatzeko.Denak gara lagungarri eta denak beharrezko jaien antolaketan. Beraz bertaratzerik duen guztiok:Tokia: Katekesiko lokalak (Barrenetxe)Ordua: 20,00tanEguna: 2009/03/06 ostiralaBertan ikusiko gara!


Sanjuandegiko Auzo-Batzarraz Sanjuandegin auzo-batzarra egiteko deia luzatu diote hainbat eragileek Azpeitiko udalari. Euren artean, eta garrantzitsua, SFB. Bera izan baita proiektuaren eragile eta sortzaile nagusia. SFBrekin talde ugari agertu dira proiektua eta deialdia auzora zabaltzeko eta udaletxean entzuna izateko. Besteen artean: Bide-Ona kultur taldea, Merkatariak, elkarte gastronomikoak, Saloi dantza taldea... Deialdia beraz, ez da gauza bakartia. Publikoki abenduaren 10ean, asteazkena, 15,00tan egin da prentsaurrekoa Sanjuandegiko Txiki-Txoko ludotekan. "Famili"-argazkia Jose Ant...


SFBak biotzez ematen ditu eskerrak aurtengo jaiak aurrera ematen lagundu duten enpresa, talde eta norbanakoai. Zuek gabe ezin izango zen aurrera jarraitu. Mila esker,   SFB


Egunkaiak atari zabala eskaini diote Sanjuandegiko Festa Batzordeari (SFB) eta Udaberriko Jaiei. hemen besteak beste, El Diaro Vascok argitaratutakoak: 2008/6/6 Elvisavuelo taldeari 2008/6/8 2008/6/10


Azpeitian Zer? Azpeitiko Udal aldizkariak orri osoko albistea eskaini dio SFBko prentsaurrekoari eta Udaberri Jaiei. Ekaineko Alean.


Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaiei buruz argitaratutakoak: 2008/6/7 2008/6/1 2008/6/10


sanjuandegi 1456152634466

Sanjuandegiko Festa Batzoredearen (SFB) bloga da hau. Bertan, Sanjuandegi zein udaberri jaiei buruzko informazioa argitaratuko da. 679695737 da gure telefonoa.