2008/04/09 20:07:04.024 GMT+2

Azken urteotako
euskal foroen iraultza azpimarragarria dela aipatu zidan
Manuelek, Donostiko informatika fakultateko irakasle batek. Ez nion sinistu, ez zidan arrazoi argirik eman. «Ikusiko duzu» zihoen.
Nik arakatzeari ekin nion; googleri hauts pittin bat atera, eta
pila bat euskal fororekin aurkitu nintzen: phpBB, SMF, [...] bidez kudeatuak gehienak. Eta interesak jota Manueli egin nion deitxoa, arrazoi zuela esanaz eta
zerbait berria proposatzeko asmoz. Baina lanpetuta omen zebilen, han eta hemen, «irakasleen kontuak, badakizu» (barrabilak ukitzeaz hari ote zinen, Manuel? jeje).
Euskal foroen bilgune bat nahi nuen sortu, sistema bat hain zuzen, foroak sortzen zituena; blogak.com moduan, baina foroena. Eta bigarren deia egin nuen, aspaldiko lagun bati. Honek baiezkoa eman zidan, zerbait egin dezakegula. Tipo hau,
Asier, beste proiektu bat garatzen zebilen:
EuskalSoft.org. Software eta webgunegintzaren kudeaketaz arduratzen dira
EuskalSoftekoak, eta Asierrek bere esku uzteko esan zidan.
Egunak joan eta etorri,
2007ko abenduan izan nuen bere berri. Lortu zuen, bai. Webgune bat osatu zuten EuskalSoftekoek, eta nire proiektua plazaratzeko prest zeudela esan zidan. Ikusteko aukera nuela eta,
sorpresa galanta hartu nuen: «FOROAK.COM jaio dela, Iñaki» ohiu egin zidan.
[...]
Hainbat pertsona batu eta ehunka foro sortu ziren gure webgunean - denborarekin, noski. Eta orain arte. Orain
webgunea eta sistema aldatzen ari gara, phpBB2 bertsiotik phpBB3ra pasatu nahi dugu eta orrialdea guztiz aldatu.
Zaila dut onartzea, baina Manueltxo izan da den honen errudun. Bere filosofadek ekarri digute, bai guri eta bai euskaldun askorei,
euskal foroen bilgune bat sortu eta gozatzeko aukera. «Foroen euskal ganbara», dio Asierrek.
·············································
Webgunea:
www.foroak.com·············································
Nork: Iñaki.2008/04/09 20:07:04.024 GMT+2
Etiketak:
euskaraz
com
saretxo
foroak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/08 21:07:31.373 GMT+2
Arraroa bada ere, internet erabiltzaile diren euskaldunen %86ak, seguru, ez dakiela zer den Web 2.0 -a; eta gehiago esango dizuet, seguru ez duela inoiz entzun.
Atzo, arratsaldez, duela sei urte klasekide izan nuen lagun batekin egon nintzen hizketan. Nire harridurarako, ingeniaritza informatikoa egiten ari dela esan ez zidan, bada. Hirugarren urtean omen dihoa, momentuz, ez du bat ere suspenditu. Eta ni, bazter nahastaile naizenetik, Web 2.0 -ri buruz hasi nintzaion hizketan: zer iruditzen zitzaion, ea garatu duen aplikaziorik izaera honetan, [...]
Hizketan nengoela, harridura aurpegia antzematen nion; bai antzeman ere. Ez zidan galdetu, bada, zertaz ari nintzen hizketan?
Ez da kasu bakarra izan, eta ez da izango. Egungo pertsona askok, informatika aukeratzen dute etorkizuneko errealitate gisa. Baina seguru nago, horietako gehienak, ez dakitela edo ez dutela ordenagailu batekin informatika deritzona inoiz garatu. Ondoren, horrela agertzen dira unibertsitatera: informatika, ordenagailua hartu eta jostatzea da; ezer ez egitea, hain zuzen.
Karrera bat hautatu behar baduzue, tentu izan zer datorkizuen ondoren: informatika hartuaz, nahiz eta ikasi eta hau gainditu, etorkizunerako esperientzia eskatuko dizue lanean eta hori zeuke lortu beharko duzue. Unibertsitatean basea besterik ez da erakusten, zailena zuen lana da, erakutsi dizuten hori guztia praktikan jartzea.
Ez ezazue uste, artikulu honekin ezjakin deitu nahi diodanik inori. Soilik egun gertatzen dena islatzea nahi izan dut, ez besterik.
Nork: Iñaki.2008/04/08 21:07:31.373 GMT+2
Etiketak:
sarean
web2
informatika
ingeniaritza
0
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak