Zientzia eta Teknologiaren printzipioak

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-03-06 14:01

Azkenengo artikulua idazten ari nintzela nire buruari lan bat jartzea erabaki dut: Zientzia eta Teknologia lagungarri izan daitezen kontutan izan beharreko printzipio batzuk jaso eta ikertzea.

Dagoeneko, bi printzipio agertu dira idatzitako artikuluetan:

1.- Teknologia berak badu pertsonen askatasuna errazteko ahalmena. Norberak teknologiaz egiten duen erabileran dago gakoa.

2.- Zientzia edo Teknologia jakin baten arrakasta baldintza jakin batzuen baitan dago. Baldintza horiek ematen ez badira, teknologiak ez du askatasuna errazteko ahalmenik izango. Beraz, baldintzak jorratzea da lehentasuna, eta hau ez dago teknologiaren baitan, gure baitan baizik.

Eta hona hemen hirugarren bat, nire ustez oinarrizkoena:

3.- Zientzia eta Teknologia, zertarako askeago egiten ez bagaitu?

Nire buruari jarrio diodan lana da baina zuek denok gonbidatzen zaituztet parte hartzera. Ea zientzilari eta teknologoentzako dekalogo dexente bat burutzen dugun, hauek ere zer esan handia daukate eta munduaren gora-beheretan.

 


Utzi iruzkina: