Gasteiz, larunbat arrtsaldea. Jende andana handia gerturatu da Buesa Arenara, 8000 pertsona inguru. Dena prest dago aurtengo freestyle ikuskizuna hasteko. Hondar gainean, sei pilotu: Dany Torres (Esp), Jeremy Lusk (AEB), Stefano Miguzzi (ITA), Eigo Sato (JAP), Manu Troux (FRA) eta Drake Mcelroy (AEB).
Froga nagusia irabazteko faborito nagusia Dani Torres gaztea bada ere, nik Luskengan ditut jarrita esperantzak. Lehen itzulia bukatu ostean, argi geratu zen Torresek eta Luskek beste maila bat dutela. Ondoren, eguneko albiste onena: Carmen Segura; Europan freestylean aritzen den emakume bakarraren showa ikusteko aukera izan dugu. Hori guztia eta gero "best trick" delakoaren ordua heldu da: pilotu bakoitzak bi aukera ditu bere truko edo abilezia onena egiteko. "Best trick" delakoaren garaipena Luskentzat izan da. Arratsaldeko lehen txapela, beraz, AEBra doa. Tarte txiki baten jarraian, Freestylearen bigarren itzulia hasi da; oraintxe erabakiko da nor izango den garailea. Motorgidarien saltoak bukatutakoan, emaitza: Dany Torres garaile. Niri hala ere, hobea iruditu zait Lusken jarduna, baina adituek nik baino gehiago dakite, beraz… Aipagarria da baita, Freestyle ekitaldi guztia argi eta soinu ikuskizun paregabearen laguntzaz burutu da. Azkenik, arratsaldeko txarrena aipatu nahi dut: Drake Mcelroyk erakutsi duen maila apala.
Mexikoko Rallya, Rallyen Munduko Txapelketako laugarren froga, Sébastien Loeb (Citroen) frantsezak irabazi zuen. Bigarren eta hirugarren postuak Gronholm eta Hirvonen pilotu finlandiarrentzat izan ziren, Ford eta bere pilotu ofizialak sasoi onean daudela argi utziz. Dani Sordo gazteak ere maila ona eman zuen Mexikoko errepideetan eta laugarren postuan bukatu zuen Mexikoko Rallya.
Rallyaren azken eguna emozioz beteta egon zen, batez ere, hirugarren eta laugarren postua eskuratzeko lehian. Sordok eguna hirugarren hasi bazuen ere, ezin izan zion Hirvonenek jarritako erritmoari azkarrari jarraitu, eta azkenean, Hirvonenek aurrea hartu zion kantabriako pilotu gazteari Mexikoko Rallyko sailkapenean.
Munduko Txpelketako sailkapenari dagokionez, Gronholmek jarraitzen du lider eta lau puntura dago Loeb. Liderraren taldekidea den Hirvonen da hirugarrena sailkapen nagusian, liderrarengadik sei puntutara.
Iragan asteburua hasi zen Euskal Herriko motor denboraldia Mungiako Rallysprintarekin. Eguraldiak lagundu ez arren, ikusle asko bildu ziren denboraldi berriko lehen zitan. Rallysprintaren hasieran Joseba Zapirain (Seat Cordoba WRC) izan zen liderra, baina azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Lasterketaren irabazlea Santi Artetxe (Peugeot 307 WRC) izan zen, baina bere pilotaje maila apalaren erakustaldi berri bat eman zuen: nola liteke gainontzeko pilotuek baino ehun aldiz kotxe hobeagoa edukita hain juxtu irabaztea lasterketak? Irabazten dituenean, noski. Hala ere asunto hori beste baterako utziko dugu… Hirugarren postua Ricardo Triciorentzat izan zen.
Junior Txapelketako garaipena Alex Bengoetxearentzat izan zen eta bere atzetik Arkaitz Uranga eta Gorka Antxustegi sailkatu ziren hurrenez hurren. Laburbilduz, beraz, 1 klasean Gorka Antxustegi izan zen garaile, 2 klasean Aingeru Castro, 3 klasean Inigo Alustiza, 4 klasean Rikardo Tricio, eta azkenik, 5 klasean Santi Artetxe. Lasterketa bukatu ezin izan zutenen artean daude Joseli Zurbanobeaskoetxea, Damian Sainz, Daniel Bandera eta Iker Castro.
Bukatzeko aipatu ikusle bat erietxera eraman behar izan zutela Ramon Apalantzaren autoak kolpatzean arinki zauritu zelako eta lasterketaren aurretik gertatutako bi auto istripuren ondorioz lasterketaren ibilbidea laburtu egin zuten antolatzaileek.
Berandu bada ere, hemen nator Norvegiako Rallyaren berriekin. Autozale guztiok dakigu pilotu nordikoak direla jaun eta jabe beren lurretan korritzen diren lasterketetan eta Norvegiako Rallyak jakintza hori berresteko (jada nahiko berretsita badago ere) balio izan du. Norvegiako Rallya (aurtengo WRC txapelketako hirugarren lasterketa) Ford etxeko Mikko Hirvonen suediarrak bereganatu zuen eta bigarren, berriz, bere taldekide eta herrikide den Marcus Grönholm sailkatu zen. Bi pilotu horiekin batera Henning Solberg (Ford) norvegiarra igo zen podiumera, bere anaiarekin izan zuen borrokan garaile atera ostean. Gauzak horrela, sailkapen nagusian Grönholm da liderra 24 punturekin. Sailkapen nagusiko bigarren eta hirugarren sailkatuak Hirvonen (20 puntu) eta Loeb (18 puntu) dira hurrenez hurren.
Oraindik goiz da ondorioak ateratzen hasteko, baina Norvegiako Rallya amaitu ostean zenbait zalantza sortu zaizkit: nola da posible Fordek Hirvoneni irabazten uztea? Ez al da ba Gronholm Ford taldeko liderra? Forden barruan gauzak aldatu egin ote dira? Loeb gai izango ote da aurreko urteetan emandako mailari eusteko? Aurten ez al da Forden urtea izango? Sordo gai izango al da bere inguruan sortu diren espektatibei erantzuteko?...
Epsilon Euskadi taldeak pilotu gazteak behar ditu “Epsilon Euskadi Karting Team” delakoa osatzeko, zein Epsilon Euskadik patrozinatuko duen. Talde horrek Kataluiniako eta Espainiako 2007ko Karting Txapelketetako lasterketa guztietan parte hartuko du.
“Epsilon Euskadi Karting Team”en sartzeko aukeraketa frogak egingo dira martxoaren 4an, Alcañizko Karting Ciudad del Motor de Aragonen. Izena emateko azken eguna otsailaren 24a da.
Pilotu gazteen aukeraketa horretan parte hartu ahal izateko baldintzak:
Kartingean federatuta egotea edo federatuta egondakoa izatea.
Euskal Herrian bizitzea edo euskal lizentziarekin korritu izana.
2007an 11-15 urte betetzea.
Interesatuta zaudetenok sartu www.epsiloneuskadi.comweb orrian eta bertan aurkituko duzue informazio gehiago eta izena emateko bete behar den formularioa. Apuntatu nahi duena azkar ibili dadila, laster amaituko baita izena emateko epea. Froga horietarako aurkezten zaretenoi zorte ona opa dizuet!
Txikia gustatu izan zaizkit Audi eta BMWren autoak; nire txikitako ametsetako bat zen nagusitan marka horrelako auto bat izatea. Oraindik ere, eta luzaroan, ametsak amets izaten jarraituko du, baina esperantza ez dut inoiz galduko. Zergatik gustatzen zaizkidan auto-etxe horien autoak? Erantzuna oso argia da: auto azkar, potente eta segurak egiten dituztela.
Audi eta BMWren autoek lasterketetan ere oso emaitza onak eman izan dituzte betidanik eta hori bada zerbaiten adierazgarri. Duela gutxi auto lasterketa bat ikusten nenbilen telebistaz eta auto eder bat deskubritu nuen: Audi R8 autoa.
Asteburuan ospatu zen Euskadiko Automobilismo Federazioaren asanblada eta bertan hainbat gai jorratzeko eta eztabaidatzeko parada egon zen. Asanblada horretan aurtengo Euskal Herriko lasterketen behin-behineko egutegia ere aurkeztu zuten. Gure errepideetako lasterketen denboraldia uste baino beranduago hasiko da, izan ere, Idiazabalgo Autokrossa atzeratu denez (oraindik ez da zehaztu noiz izango den) otsailaren 24an korrituko den Mungiako Rallysprintak emango dio hasiera 2007ko Euskal Herriko denboraldiari. Lasterketa asko gehituko zaizkio oraindik egutegiari, Slalom Txapelketa, Autokross Txapelketa eta Karting Txapelketa programatzeko baitaude. Hona hemen behin-behineko egutegia:
Txus Jaio berriz ere bueltan. Espainiako Rallyetan bi aldiz txapeldun (2002 eta 2003an) izan ostean, oraingoan BMW 325 autoagaz parte hartuko du Atzeko Trakziodunen Kopan. Martxoaren 11n Gabirian hasiko da Atzeko Trakziodunen Koparen hirugarren edizioa. Iazko edizioaren irabazlea Iñigo Alustiza legazpiarra izan zen BMW M-3 batekin..
Gabirian hasiko da txapelketa, baina guztira zortzi hitzordu izango dira: Azpeitiko rallysprinta martxoaren 21ean, Nafarroako RAC Rallya maiatzaren 19an, Egues bailarako Rallya ekainaren 16an, uztailaren 28an jokatuko den Lekunberriko Rallysprinta, irailaren 15ean Hondarribian lehiatuko den Rallysprinta, Gernika Lumon BBK Rallya urriaren 13an eta Bizkaiko Begiratokiko Rallya azaroaren 24an. Oraindik ez dute ziurtatu egunak horiek izango direnik, eta akaso beste probaren bat ere sortuko dutela azaldu dute antolatzaileek. Momentuz, hamaika gidarik eman dute izena txapelketan; tartean, Markina-Xemeingo Txus Jaiok.
Iragan asteburuan korritu zen Suediako Rallya eta irabazlea Gronholm (Ford) finlandiarra izan zen. Bigarren postua Loeb (Citroen) frantziarrarentzat izan zen eta hirugarrena Mikko Hirvonen (Ford) finlandiarrarentzat.
WRC txapelketako lasterketa eder eta zailenetako bat da Suediako Rally berezia. Berezia zergatik? Elur-gainean korritzen delako. Elurretan gidatzea oso zaila da eta superfizie horretan esperientzia handia exijitzen dio Suediako Rallyak lasterketa irabazi nahi duenari. Datu bat: Suediako Rallyaren 55. edizioa izan da aurtengoa eta edizio guztietan pilotu nordikoak izan dira beti garaile; salbuespen bakarra dago, 2004. urtean Loebek irabazi zuenekoa.
Niri asko gustatzen zaizkit elur-gainean korritzen diren rallyak eta zuei? Erantzuna baiezkoa bada, albiste on bat daukat zuentzat: aurtengo urtetik aurrera Suediako Rallyaz gain, WRC txapelketan beste rally bat ere korrituko da elurretan: Norvegiako Rallya, zein datorren asteburuan korrituko den. Horren berri, ordea, datorren astean. Bitartean, hona hemen iazko Suediako Rallyaren bideo bat:
Oraindik motor munduko txapelketa denak hastear daude, WRC izan ezik. Guzak horrela, ez dago kontatzeko gauza askorik eta bideo eder hau ikustean zuei erakustea bururatu zait; batez ere, txmin hoodi eskaintzen diot Abaden bideo eder hau. Aupa Abad! Ea aurtengo denboraldian ere gure errepdieetan espektakulua ematen ikus zaitzakegun!
Blog hau motor eta gurpilak dituen edozeren inguruan hitz egiko da, beraz, egin zure aportazioak! Albisteak zabaldu, karreren datak jakinarazi, lasterketak komentatu, etab.