"Azken plazak" edo "azken lekuak" jartzea bururatu zitzaidan lehenik. Baina, berehala, berriki Juan Garziak mintegi batean esandako gauza batez oroitu naiz: gaztelaniazko halako izen-sintagma indeterminatuak, funtsean, esaldiak izaten dira, aditza eta gainerakoak isildu eta izen-sintagmaz mozorrotuak.
"Indeterminatu" esatean, esaten ari gara ez dela ageri, adibidez, las últimas plazas, baizik últimas plazas. Eta azpimarratzekoa de gauza bat eta bestea ez direla euskaraz berdin-berdin adierazten, berez.
Hitz bakarreki adibide batekin oso argi ikus daiteke kontua. Errotulo batean Silencio jartzen badu gaztelaniaz, zer jarriko genuke euskaraz?
a) Isiltasuna.Errotuluan jartzen duena ez da "el silencio", "isiltasuna". Hor, hitz bakar horretan, mezu hau dago trinkoturik: (Guarden) silencio (por favor). Euskaraz, gutxi gorabehera, (Egon/ibili) isilik (mesedez). Hitz bakarrean ematekotan (ez da nahitaezkoa), isilik hartuko genuke.
b) Isilik.
Hizpide dugun kasuan, modu bat baino gehiagotan formula genezake gaztelaniazko bi hitzen atzean dagoen mezua (esaldi osoa egitea erabakiz gero). Hona hemen bi modu, aski diferenteak.
a) Sólo quedan algunas plazas.Eta euskaraz? Egoki ote da, ulergarri ote da "azken plazak/tokiak" jartzea, ala esaldi-tankeran eman behar ote genuke mezua?
b) Aún hay plazas.
a) Plaza/toki gutxi gelditzen dira.Zer iruditzen zaizue? Interes handia dut puntu honetan zer iritzi duzuen eta zer formulazio aukeratuko zenuketen jakiteko. Mila esker.
b) Plaza/toki batzuk badira (oraindik).
c) ...
...
Erantzunak
"Mugi, plazak amaitu baino lehen!". :-)
Konforme nago zure hariarekin, funtsean zer esan gura den geureganatu, eta euskaraz zer kendu dezakegun hausnartu behar dela. Eta hemen nabil, hausnarrean. Txiklea jaten, egia esan. :-)
Hauek baino ez zaizkit bururatu.
Eta alde positiboa aipatzekotan, ez zait bururatzen laburbiderik:
Karteletako berbakera dela eta, irakurtzen dudan bakoitzean deserosotzen nauen bat ekarriko dut hona: "Kamioien irteera". Kamioien irtengunea markatzeko, tira, egokia litzateke. Baina kontua da normalean obra lekuetan ipintzen dutela, kamioiak dabiltzala ohartarazteko. Hori irakurriaz batera, hauxe etortzen zait burura: "Kamoiak sartu-irtenean". Zer diostazu, Patxiku?
Nork: Iratxe.2008/02/02 15:54:45.713 GMT+1
Nork: Solasturi.2008/02/04 07:47:13.406 GMT+1
http://www.blogak.com/solasturi