Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/14 14:48:08.038 GMT+1

Iban Arantzabal

Barkatu Iban!! Zure hitzaldira joateko aukerarik ez nuen izan, anoetara joan bainitzen talde txuriurdina animatzera erregearen kopako norgeiagokan. Esan didatenez danbakako partaideengatik galdetu zenuen eta justu denak faltan.

Orain klaseko kideek pasatutako informazioarekin komentatuko dut hitzaldia. Iban Arantzabal elgetakoa da eta Goiena.net eta Sustatu.com webguneetan editore lanetan ibili zen. Orain berriz, arrasate irratian dago lanean.

Hitzaldiari hasiera emateko, editorearen lana zertan datza azaldu zuen. Gero internet munduko ate asko zabaltzen dizkigula azaldu zuen eta baita gure blogetan idaztera animatu gintuen.Hauen garrantzia azaldu zuen, edonork irakurri dezakeelako bertan idazten ditugun pentsamendu, artikulu, lan....

Beste aholku bat ere eman zigun. Internet explorer erabili beharrean Firefox a erabiltzera bultzatu gintuen.

Imanol

Nork: ima182.2006/11/14 14:48:08.038 GMT+1
Etiketak: arantzabal | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hurrengoan izan beharko. Txuri-urdinek ilusio piska bat piztuko balute sikiera... :-)  Animo blogarekin.

Nork: Iban Arantzabal .2006/11/16 18:40:02.556 GMT+1
http://www.goiena.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.