Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/14

ikastaroak

Sukabi Gazte Lokalaren ikastaro deialdiak laster izango dira martxan

Laster Sukabi Gazte Lokalak aurreikusitako ikastaroak abian izango dira. Izan ere, urtarrilak 16an euskal dantzak zein photoshop ikastaroetan izena emateko epea amaituko da.

info gehiago: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=10104

Nork: sukabi.2008/01/14
Etiketak: sukabi | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez zait ondo iruditzen ikastaro horretara joateko bost euro ordaindu behar izatea. Kultura ez da saltzen. Badakit bost euro direla eta ia ia guztiok ordaindu dezakegula diru kopuru txiki hori eta sukabi gazte lokalerako dirua dela, baina nire ustez debalde izan beharko zen edota borondatearen filosofia gehiago erabili. Dirua ateratzeko beste era batzuk daude.

Nork: kapitalismoa akatu.2008/01/16 00:48:17.703 GMT+1

borondatearen filisofia ere bonolaguntzetan emoten da, pentza badaudela bonolaguntzak 5 eurongatik, ta nire ustez 5 euro horiek "bonolaguntza" bezala artuz gero gauza bera dela.

autogestiorako dirua ateratzeko modu bat baino ez da, ta guztiok aterako dogu probetzu horretan, batzuk ikasiaz eta gazte lokalak dirua lortuz.

pero vamos, que si te parece mal, tampoco compres bonolaguntzas que visto como lo ves tu,  es el mismo "capitalismo" del que presumes.

Nork: itziar.2008/01/16 15:39:17.112 GMT+1

Ni kapitalismoa akaturekin nau,ezin dogu kultura saldu, kultura herrikoia izan behar da,auzotik auzoarentzat.beste gauza bat izan ahal litzake norberaren buruaren gain ustea zeozer eman nahi duenik,nik adibidez 5 euro baino geio jartzea baina ez derrigorrezko gauza bat izatea,sinmas una reflexion.

Nork: b umea.2008/01/16 16:16:24.341 GMT+1

pertsonalki are kapitalistagoa iruditzen zait dirua ateratzeko edariaren prezio erreala bikoiztea edo hirukoiztea, ohituta gauden moduan herriko taberna edo txozna, baita gaztetxeetan ere katxi bategatik 4 edota 5 euro ordaintzea lotsagarriagoa iruditzen zait bestearen aldean. Txarto ikusita omen dago zerbait irakatsiko dizun zerbaitegatik 5 euro ordaintzea ta aldiz edarto iruditzen omen jaku "kultura herrikoia" edota neuronak suntzitzen duen edariagatik prezio errealaren hirukoitza ordaintzea... gaizki goaz orduan kultura defendatzeko.

Nork: kapitalismoa akatzekotan benetan akatu.2008/01/16 19:32:08.633 GMT+1

Ez dizut arrazoia kentzen,edariagatik prezioaren hirukoitza ordaintzea ez zait ondo iruditzen,baina argi dagona da autofinantzazioaren bidean iruditu zaigun bide bakarra dela,bestela jarri ahal duzu formula magikoa ta automakikoki ziur nau gaztetxe ta gazte asanbladek hartuko dutela bere gain.Ganera ezberdina da kontsumorako den zeozergatik diru ordaintzea ta kultura ta jakintasunagatik zeozer ordaintzea,kultura izan behar da askea ta nola ez herrikoia,ezer ordaindu gabekoa,bestela sistemaren kontraesanetan jauziko gara.Dena den errepikatzen dut ikastarogatik ez badozu jartzen diru kopurua baina esaten badozu borondatea onartzen dela gastuak ordaintzeko ta proiektua aurrera ateratzeko,ziur nau diru kopuru haundiagoa aterako zala.besterik gabe animatzea jende guztiari eztabaidan parte hartzen,Animo sukabi!AUTOGESTIOA TA ASANBLADA!

Nork: b umea.2008/01/16 23:18:25.197 GMT+1

Argitu behar dot "kapitalismoa akatu" izena erabiltzea izen bat erabiltzearren izan dela, ez dot esan nahi 5 euro kobratzeagaitik kapitalista utsak garenik ezta holakorik ere.

Azalpen hori alde batera utziz: Edariarena ezin da ikastaroekin konparatu. Noski txarto iruditzen zaidala edariaren prezioa bikoiztea edo hirukoiztea edo dana dalakoa eta guk, gainera, prezio horregaitik ordaintzea. Baina neuronak suntsitzen dituen edari horrek ez da ez kultura ez ezebez, ondo pasatzeko bizio edo droga bat da, ez da beharrezkoa.ez dizu zugan ezer positiborik sortzen eta zuk nahi badozu erosten dozu edo ez.
Euskal dantzetan oinarri bat eukitzea edota photosopean(ez dakit ezta nola idazten den) oinarri bat eukitzea pertsonarenganako edota gizartearekiko produktiboa iruditzen zait eta doakoa edo borondatezkoa izan beharko litzatekela.
Zuek jakingo dozue, nik baino hobeto, nola autogestionatu zuen lokala. Gaste asanblada batzuk era batez egiten dogu eta beste batzuk beste batez, bania sugerentzia bat da, sin mas, neure iritzia.

Nork: "kapitalismoa akatu" ordez nahi badozue "kultura sustatu".2008/01/16 23:20:43.553 GMT+1

Beno, peña, nere ustez, erabaki konkretu honi buruz hainbeste eztabaidatzea ez daukat zentzu askorik, filosofi baten garapenarako. Gainera erabakien inguruan egiten duzuen irakurketa erabat murriztuta dago, bakoitzak nahi duen arabera. Hau da, inork ez du azaldu erabakiaren erroa: argi dago, helburua ez zela dirua irabaztea, gutxi are, kulturaren salmenta bat burutzea, jajaja, ezta jarduera "kapitalista" bat martxan jartzea, menudo negocio que ibamos a emprender, urteko ikastaroak 5 eurogatik.. helburua zen, jendea modu iraunkorrean lotzea proposatzen diren ekimenei eta ikastaroak sortu daitezken behar ekonomieei erantzutea. Edonork ordaintzeko arazoak izanez gero, bakarrik komentatu beharko litzateke asanbladan eta konponbideak bilatuko dira: beherapen bat, beste norbait dirua berarengatik jartzea edota zuzenean ez ordaintzea, aldi berean, norbait 5 euro baino gehiago emon nahi badu, asanbladan komentatuz gero arazoa konponduko da. Argi, dago, kulturaren salmenta egunero pairatzen dugula (durangoko azokan, Topagunean ...), baina ez dut uste adibide bi honen helburua hau izatea ezta sukabiren filosofian hortan oinarrituta egotea.

Nork: Se nos está yendo un pokito.2008/01/16 23:44:22.634 GMT+1

Aupa ai!ke oxtias kapitalismoa akatu ondo esanda dau,kapitalismoa akatu behar dogulako ta guztioi pasatzen zaigu kontraesanak dekogula gure pentsaera eta gure ekintzen artean,ta zu ikusi badozu ordaintzea ikastarogatik kontraesan bat dela ba ondo iruditzen zait.Dena den kapitalismoa akatu behar dogu bestela gazte guztioi akatuko gaitu.

Dena den egia da, ez dogula esan 5 euru ordaintzen direla materialarako,ze bueno eztakit sukabiren egoera ekonomikoa ezagutzen badozu baina imaginatu dezakezu egin dogun obraren ostean nola dagoen, dena den espero dogu datorren ikasturterako ekonomia ondo egotea ta horrelako eztabaidak ez dezakela lekurik, ba hori esandakoa,zaindu guztiok ta ikusiko gara sukabin

Nork: gazte bat.2008/01/17 16:45:57.942 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru