Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/12/23

Urtarrilaren 17an denok Urbinara!!

 Datorren urtarrilaren 17an manifestazioa egingo da Urbinan AHTren aurka. Dagoeneko urte bi joan dira Urbina aldean AHT eraikitzeko txikizioa hasi zutenetik, eta hango bizilagunek egunero jasaten dituzte lanak eta lanak kontrolatzeko poliziak.

Audio honen bidez Urbinara joateko deialdia zabaldu gura dugu. Entzun eta bidali lagunei! Eta batez ere, zatoz urtarrilaren 17an Urbinara! Denon artean lurra berreskuratuko dugu!

Audioa entzuteko egizu klik hemen eta deskargatu gure webgunetik (berehala deskargatzen da): http://www.durangokoelkarlana.info/2008/12/23/urtarrilaren-17an-denok-urbinara/

Zabaldu audioa irrati libreetara mesedez. Eskerrik asko

AHTrik EZ!! TXIKIZIORIK EZ! AMALURRA BIZIRIK!

(Indymedia e.h.-tik hartuta)

Nork: sukabi.2008/12/23
Etiketak: aht gelditu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru