Anjel Lertxundi euskal idazle esanguratzuenetakoa dugu.
Noticias de Guipuzkoan kaleratutako elkarrizketan, orain idazten jarduten den
liburuari buruz hitz egiten du. Alemania nazian ambientatutako liburua hain
zuzen ere. Idazteko oso goiz jeiki egiten da, eta liburu artean inguratuta
ematen ditu orduak. Liburu bat idazteko informazioa izatea beharrezkoa baita,
istorioaren ildoa garatzen doan heinean han eta hemen irakurritakoak gogoratzen
baititu eta hauek liburu artetik berreskuratzen saiatzen baita. Duela urte
batzuk ikertzaile lan hura gogorragoa zen, nonbaiteko informazioa behar
izatekotan haraino joan behar zinelako. Baina orain, aurrerapen teknologikoak
direla eta, etxetik mugitu gabe lan egin dezake. Interneten agertutakoa ez da
beti fidagarria izaten, horregatik kontu handiz ibili behar da.
Aurrerapauso handia eman du Anjelek teknologia arloan, blog
pertsonal bat sortu baitu. Hasiera batean, egunkarietan argitaratutako
artikuluak sartzen zituen. Ondoren, artikulu periodistikoei zalantzak eta
iruzkinak barneratu zien. Euskararentzat internet entorkizun handiko tresna
dela dio. Bere blogeko materiala Leioako Kazetaritza Fakultatean oso
erabilgarria suertatzen zaie. Bertatik hainbat lan egiten dituzte. Gainera
lagunentzat lagungarria izaten da.