Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/06/29 16:10:39.564 GMT+2

Bera eta berdina

Edozein hizkuntzatan saiatzen naiz zuzentasuna ahal dudan neurrian mantentzen, idazterakoan batik bat. Euskaldun askok nahastu ohi ditugu antzeko esanahia duten bi hitz: bera eta berdina.

Bera
Ama eta amona etxe berean bizi dira. Hau da, etxe bakar batetan bizi dira, etxe berean. Ingelesez, the same.

Berdina
Amak daraman soinekoa amonaren berdina da. Hots, amak eta amonak soineko bi daramazte jantzita, baina itxuraz berdin berdinak dira, ingelesez, they are identical.

Orain ez nazazue ortografiaren taliban deitu, soilik zuzentasunez idaztea (eta irakurtzea) gogoko duen pertsona bat naiz. Gainera, ez al daramagu euskaldun orok filologo txiki bat geure barnean?

Posted by: superandoni.2009/06/29 16:10:39.564 GMT+2
Tags: euskara | Permalink | Comments (1) | References (0)

2009/04/23 09:28:56.215 GMT+2

HTC G1



Azkenik iritsi zait HTC G1 mugikorra. Mugikorra, zeozer esateagaitik, ia-ia ordenagailu baten mailara iristen baita aparagailua. Uste baino txikiagoa eta arinagoa, nahiz eta bestelako mugikorrak askoz txikiagoak izan. Egun bi ibili naiz gora eta behera trastuarekin eta hasierako balorazio bat egingo dut. Abantaila nagusi bi ditu nire ustez:

Alde batetik sistema eragilea irekia da, Google-ren Android plataforma, infinitu aukera eskaintzen dituena, programatzaileen buruetan dago muga bakarra. Google-k berak aplikazioak programatzeko SDK aspaldi askatu zuen eta sari ugari eskeiniz, garatzaile asko ekarri zituen Android ingurunera, honela, lehen Android mugikorra irten zen egunean, aplikazio ugari aurkitzen ziren Android Market-ean. Azken hau Google-k kudeatutako aplikazioen "merkatua" da eta edozeinek igo ditzake berak kodeaturiko programak, musutruk ala prezio bat ezarriz.

Beste aldetik, hardwareari dagokionez, HTC fabrikatzaileak G1 telefonoa goitik behera hornitu du. 320x480 pantaila taktila dauka, iPhone-aren antzekoa, tamainua eta erresoluzioa egokiak dira, oso ongi ikusten delarik. QWERTY teklatu bat ere badu, aparatua horizontalean hartu eta pantaila gora mugituz agertzen dena, idazterako orduan gauzak asko errazten ditu. Sentsore ugari ere baditu: iparrorratza, giroskopioa, azelerometroa eta GPS bat. 3 megapixeleko kamara ere, kalitate onekoa. Momentuz bideorik ez du grabatzen, baina Android-en hurrengo bertsioan edota kanpoko aplikazio batez egin ahalko den. Hauez gain, ohikoak diren Wifi eta Bluetooth aukerak ere baditu. Proxy-rik ezin da zehaztu oraindik defektuz, baina ikusi ditut honetarako hainbat aplikazio, inbestigazio pixkat egin beharko dut.



Puntu negatiboak ere baditu, ez oso nabarmenak, nire ustez bi hauek: bateriaren iraupena ez da oso luzea, batez ere wifia, bluetooth, gps eta beste gauzak aktibatzen badira. Pizten ez baditugu eta mugikor normal bat bezala erabiltzen badugu, egun askotako iraupena du. "Hegazkin modua" aktibatuz uhin komunikazio dena eteten da, eta 8 ordu ostean %1 soilik jeisten da bateria. Bigarrenez, ez du kamera frontalik, bideodeiketarako. Agian ez da hainbesterako, nik ez dut inoiz bideodeiketarik egin, hala ere webcam bezala erabili ahalko litzateke edukiko balu, baina agian asko eskatzea da...

iPhone-arekin alderatuz, baliteke oraindik berde xamar egotea sistema. Market-eko aplikazio kopurua handia da gaur egun, baina Apple-en mugikorrak baino gutxiago ditu. Hala ere, sistema irekia denez eta bertan programatzeko eta publikatzeko eskaintzen dituen erreztasunak kontuan izanik, nire apustua iPhone-a denbora gutxitan gaindituko duela da.



Amaitzeko, Google-ekiko lotura handia da, mugikorra aktibatzeko zure kontua sartu behar duzu, bertara lotuta geratuko dena. Abantaila ala desabantaila? Norberak ikusi dezala. Baliteke Google Anai Handi berria izatea, baina eskeintzen dituen zerbitzuak oso onak dira, eta momentuz ez zaie ikusi ezer txarrik egiten. Gai honek beste post oso bat okupatuko luke, beraz hemen utziko dut.

Nire hasierako balorazioa oso positiboa da. HTC G1 mugikorrak aukera mordo bat eskeintzen ditu, ezbairik gabe hurrengo hilabeteetan biderkatuko direnak. Adibidez, atzo, Arrasatetik Eibarrerako bidea MyTrack aplikazioaren bidez grabatu nuen eta Google mymaps-era igo. Aukera baten sakatuz mapa hori elkarbanatzea posible da (benetako integrazioa!) twitter edo email bidez. Twidroidekin arazotxoak izan nituen, URL txikitzaileengatik uste dut, baina azkenean lortu nuen. Baliteke SDK deskargatzea eta aplikaziotxorenbat idazten animatzea. Ideia on bat behar orain. Norbaitek? :)

Edit: Bueno iPhone-ari mila buelta ematen detzalari buruz Iñaki lagunak idatzi desta, eta bueno, alkartzen garanerako utzikou debatia ^^

Posted by: superandoni.2009/04/23 09:28:56.215 GMT+2
Tags: android htc g1 | Permalink | Comments (2) | References (1)

2009/02/12 13:32:36.416 GMT+1

GTA Eibar


Eibartarrak posta zerrendatik heldu jata mezua, norbaitxek Eibar mapia GTA jokuan sartu dau, MOD bat ein dau egixa esan. Gure counter-strike garaixetan esaten gendun askotan kaña bat izango zala jolastia Eibar representatzen zeban maparen baten. Urte batzuk beranduau hau heldu jaku. Se sale!

Posted by: superandoni.2009/02/12 13:32:36.416 GMT+1
Tags: gta eibar auto untzaga theft grand | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/02/06 21:59:07.874 GMT+1

Kontsumismoa Ana Rosa-ren programan


Penagarria gizarte honetako batzuk errealitatetik at nola bizi diren, beraien diruz betetako munduan. Halakoek burmuina zeharo usteldua dute eta ahal izango banu, nik neuk "mileurista" egingo nituzke denboraldi luze baterako. Pertsona hauek guztiz amorratzen naute!

sindinero.org-en ikusia

Posted by: superandoni.2009/02/06 21:59:07.874 GMT+1
Tags: ana lequio rosa sindinero konstumismoa basurama kapitalismoa | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/01/28 09:29:54.420 GMT+1

SEMI

Superandoni ere, SEMI-rekin bat. Nazkauta Reggetoia bezelako zarata higuingarrixak gaztetxo batzuen mobiletik kaletik entzutiaz!

Posted by: superandoni.2009/01/28 09:29:54.420 GMT+1
Tags: segapotoa mugikorra mobila semi zarata | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/12/10 18:48:51.055 GMT+1

Doom-ek 15 urte


Gaur DOOM jokuak 15 urte bete ditu. Gaur egun 20-30 urteen bitartean gaudenon askok gozatu genuen bere garaian, eta baita orain, joku honekin. Handik gutxira bigarren zatia eta beste hedapen asko egin ziren.

id Software-ren DOOM jokuaren merkaturatzeak mugarri bat suposatu zuen bideojokoen munduan. Ordurarte sinesgaitzaik ziren irudiak bizi bizian ikusteko aukera ematen zuen. Irudi bizi hoietako asko nahiko odoltsuak ziren eta gizarteko sektore batzuen gaitzespena sortarazi zuten.

1997. urtean id Software berak, jokuaren iturri kodea askatu zuen lizentzia aske baten bidez (bi urte beranduago GPL izatera pasako zena). Horrez geroztik mod (modifikazio) eta hedapen ugari sortu zituzen jokuaren jarraitzaile amorratuenek. Hemen deskarga daiteke.

Posted by: superandoni.2008/12/10 18:48:51.055 GMT+1
Tags: urte doom 15 urtebetetze | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/11/06 11:37:28.512 GMT+1

Eibartarrak posta zerrendan

Eibartarrak posta zerrendako kide izatera pasau nai gaur. Bada denbora luze bat zerrendan berri nekala baina gaur arte enai sartu. Ia ze moduzko anbientia dauen bertan :)

Bueno, bloga eguneratzeko aitzakixatxua, behintzat hautsa kentzeko edo...

Posted by: superandoni.2008/11/06 11:37:28.512 GMT+1
Tags: eibartarrak eibar posta zerrenda | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/06/28 03:27:59.043 GMT+2

Publizitatea blogak.com-en

Zerbitzuaren baldintza eta konpromezuetan argi agertzen zen, iragarkiak sartzeko eskubidea ematen zeniola blogak.com-eko arduradunei.
Duela egun batzuk jarri zituzten adsense iragarkiak blogak.com-eko blog guztietan. 4 astetako proba bat dela dio luistxok, eta hala izatea espero dut. Internet erabile askok iragarkiak gorroto ditugu, iragarki intrusiboak eta eskatu gabekoak gehien bat. Beste blog plataformek doako zerbitzua eskaintzen dute eta iragarkirik gabe. Blogak.com ere halaxe izatea espero dut, bestela laster hanka egingo dudalakoan nago.

Posted by: superandoni.2008/06/28 03:27:59.043 GMT+2
Tags: adsense blogak publizitatea com iragarkiak | Permalink | Comments (3) | References (0)

2008/06/16 15:18:46.112 GMT+2

Sanjuanak.com martxan!


Martxan dau sanjuanak.com! Bertan sanjuanei buruzko informaziñua, berrixak eta argazki eta bidixuak sartzen juango gara. Egitaraua be bertan juango da, bai txosnena, bai GASTE-na eta baita udalekua be. Eibartar guztixendako dau sortuta weba, eta mota guztixetako iradokizunak bidaltzera animatzen zaitxugu.

Eta kitto!-kin hitzegin eta gero, bertan igotako argazkixak be (batzuk imaginatzen dot) Bixamonan juango dia, sanjuanen osteko urteroko aldizkarixa. Zure argazkixak igotzeko, sanjuanak.com-en argazkiak atalian sartu, klik ein argazkixak igotzeko link-an eta handik gutxira jarriko dira.

Besterik ez, sanjuanak.com-en 2008ko Eibarko San Juan jaixei buruzko informaziño dana eukiko dozue. Zeoze aportau nahi badozu mesedez idatziguzu, bai neri blog honetan, sanjuanak.com-en edo bestelakorenbaten.

Gora Eibarko Sanjuanak! :-D

Posted by: superandoni.2008/06/16 15:18:46.112 GMT+2
Tags: jaiak gaste eibar sanjuanak | Permalink | Comments (2) | References (0)

2008/06/12 15:46:06.943 GMT+2

Firefox deskarga eguna

Download Day - English
Badatorrela badatorrela! Ekainaren 17an Firefox nabigatzailearen hirugarren bertsioa kaleratuko da. Hobekuntza ugari, askok jadanik gozatzen ditugunak, beta bertsioak erabiltzen baititugu.

Hobekuntzen artean garrantzitsuenak web maltzurrak blokeatzea google-ren datu basearen laguntzaz, memoria gutxiago erabiltzea eta Firefox 2-a baino azkarragoa izatea dira.

Kaleratzearekin batera mundu guztiari erronka egin dio: programa baten 24 ordutan deskarga kopuruaren errekorra ezartzea. Helburu bezala 1'6 milioi deskarga finkatu dituzte.

Eta zergaitik Firefox?
  • Software librea da, mundu guztiak partu har dezake bere hobekuntzan, eta ez da zentimorik ordaindu behar beragatik.
  • Internet Explorer ez bezala, ez dago sistema eragileari lotua non, bata jausiaz gero, bestea botako duen.
  • Sistema eragile ia guztietan funtziona dezake, bai Windows, Linux edota MAC OSX-en.
  • Ordainketak eta erosketak egiten badituzu, askoz seguruagoa da Firefox.
  • Gehigarri eta plugin ugari instalatu ditzakezu, Firefox zure gustura izateko.
  • RSS-etara erraz harpidetu zaitezke, honela ez duzu web-ak banan banan bisitatu behar.
Hau dena esan ondoren, zurea da erabakia! Historiaren parte izan nahi?

Download Day

Posted by: superandoni.2008/06/12 15:46:06.943 GMT+2
Tags: firefox librea record deskarga errekorra download world software day eguna | Permalink | Comments (5) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco