Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/11 17:04:47.552 GMT+1

Como esta el patio... Hamburguesa Vegetal

Hitzik gabe, horrelaxe geratu naiz talde honen Fosforo hit-a entzun dudanean, hitzik gabe. Gure artista Imanolen flogean nebilen eta Hanburguesa Vegetal izena daraman talde honen bideoetara lotura bat aurkitu dut bertan.

Hitzik gabe geratu naiz, badakit behin eta berriz errepikatzen ari naizena baina ezin dut askoz gehiago esan. Alde batetik, Kea talde beasaindarra Euskadi Gaztea maketa lehiaketako finalera sailkatu zenean, frenopatiko biztanle potentzial hauek ere han zirela eta beste alde batetik, mezuaren tag-ak jartzerakoan, musika tag-a jarri edo ez, zalantzan egon naizela.

Gauza bat onartu beharra dago ordea; moldeak hautsi dituzte, hori ziur.

Pieza hauen pieza gehiago nahi izanezkero, hemen. Eta gauza bat... niri bakarrik iruditzen zait edo ZZtop estetika xelebre bat dute? ...ni izango naiz. Igandea, badakizue...

Nork: indezent.2007/11/11 17:04:47.552 GMT+1
Etiketak: klipak bitxikeriak hamburguesa_vegetal musika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.