Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/12 20:43:20.717 GMT+1

Goierri Irratia martxan!

 

Joan zen udan ikasketak amaitu nituen (bazen garaia…) eta merkatu laboralari heltzeko ordua iritsi zen. Gogoa nuen lanerako eta pasa den urtean Keler Nation irratsaioan izandako esperientzia eta gero garbi nuen nire ogibidea (hitz polita portzierto) irratian egon behar zena nahiz eta beste proiektuak ez baztertu.

 

Zortea izan dut Goierri Telebistak aurten martxan jarri duen Goierri Irratiaren proiektuan hasieratik sartzeko aukera izan baitut. Irailetik lanean jo ta su gabiltz eta azkenean, iritsi da benetako irrati-lana egiten hasteko unea, abenduaren 1a alegia.

 

Egun hauetan emisioa martxan jarri dugu musika jartzen ari gara egun osoan zehar irratia ezagutzera emango duten kuñak noizean behin tartekatuz. Irratiaren esistentzia soilaz gain irratairen izaera ezagutarazteko aukera ere ematen digu egun hauetako musikak horixe izango baita gure arma nagusia tokikotasunarekin batera. Musika ezberdina jartzen ari gara. Ez zait gustatzen “ezberdina” hori erabili beharra izatea bai nik eta baita zuetako gehienok ere, musika hau entzungo baiduzue etxean zaudetenean baina ziur nago, ez duzuela beste irrati batean entzuteko aukerarik izango saio berezi baten ez bada behintzat.

 

Musika, garrantzitsua izango da beraz Goierri Irratiak beteko duen 107.0 horretan baina ezin dugu ahaztu, lehen ere aipatu dudan tokikotasun horretaz. Tokiko irrati bat gara eta gure funtzioa zein den argi izan behar dugu. Tokikoak eta internazionalak izango gara aldi berean eta hori da intentzioa. XXI mendeko irrati bat izatea nahiz eta gure inguruko kontuetaz arituko garen.

 

Esan bezala, abenduaren 1ean hasiko gara programazioarekin eta hasieran mugatua izango da. Astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik 12etara (azkenean 12terdiak izango dira), egunon goierri magazina burutuko dugu eta iluntzeko zortzietatik aurrera errepikatu egingo dugu egunoff goierri lelopean. Horretaz gain, eta Goierri Telebistarekin lankidetzan 5-10 minutuko pieza informatibo batzuk osatuko ditugu egunero egunean zehar lauzpabost bat aldiz errepikatzeko.

 

Gogotsu nabil lanean eta benetan uste dut gure eskualdean irrati honetzako lekua dagoena. Beraz, zer gehiago esan denok Goierri Irratia 107.0an entzutera gonbidatuak zaudetela baino. Bitartean egonon goierri saioaren sintoniarekin uzten zaituztet.

 

Nork: indezent.2008/11/12 20:43:20.717 GMT+1
Etiketak: egunon_goierri irratia goierri_telebista goierri_irratia goierri | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

Errenferentziak:

...ala…) eta gaur egungo aurreakuntza teknologikoak erabili dituztela denboraldi berri hau aurrera eramateko.   Beste alde batetik ordea, Goierri Irratia martxan da dagoeneko eta azken bi asteetan lauzpabost bat em...

Erreferentzia: Geroh eta Son Goku edo gure gaztaroko ardatzak - The Indezents bloga >> 2008/11/27 12:29:38.364 GMT+1

...ta ez dut ezer gehiago egiteko ekaitzari itxarotea baino…   Horrelaxe sentitzen naiz gaurko egun honetan. Astelehenean hasiko gara Goierri Irratiko programazioarekin eta dena lotua eta gordea dago. Hastea besterik ez ...

Erreferentzia: Lasaitasuna ekaitzaren aurretik - The Indezents bloga >> 2008/11/28 11:44:17.287 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.