Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/22 15:48:44.731 GMT+1

Peachy Joke tolosarrek diska berria dute: Kidergarten's Flight

The Grey Reveille lehen lanarekin guztiok aho bete hortz utzi ostean Peachy Joke talde tolosarra lan berriarekin datorkigu.

Egia esan, desiatzen ginen lan berria esku artean izateko baina Martxoaren 27rarte lehen singlearekin konformatu beharko gara egun horretan akaleratuko baitute “Kidergarten’s Flight” izena daraman diska.

 

Berriz ere, Hans Krugerren eskutan jarri dute ekoizpena tolosarrek eta kanpamendu basea Bartzelonan kokatu dute orain urte batzuk Delorean zarauztarrek egin zuten moduan.

Doinu dantzagarriagoak topatuko omen ditugu bigarren lan honetan eta egia esan, Cold Tea lehen singlea entzun ondoren, pinta guztia du Kidergarten’s Flight honek zalego guztia dantzan jartzeko.

Hala ere, onartu beharrean nago (dena ezin da ona izan...) behin zuzenean ikusi nituela eta indar falta somatu nuela zuzenekoan. Ea bigarren lan honekin eszenatokietan ere diskako kalitate eta indarra mantentzea lortzen duten.

Esan bezala, diska osoaz gozatzeko martxoaren 27rarte itxaron beharko dugu. Bitartean, hementxe duzue Cold Tea lehen singlea.


euskaltube.com audioak | Izenburua: PJ | Erabiltzailea: indezent

Nork: indezent.2010/02/22 15:48:44.731 GMT+1
Etiketak: peachy_joke musika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...logak.com/theindezents/">The Indezents bloga >> 2010/03/18 12:27:58.754 GMT+1 Peachy Joke tolosarren bideoklip berria: Cold Tea Orain gutxi blog honetan aritu nintzen Erreferentzia: Peachy Joke tolosarren bideoklip berria: Cold Tea - The Indezents bloga >> 2010/03/18 12:34:33.134 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru