Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/06 11:12:27.406 GMT+2

Utzi zak, utzi zak joaten...

Utzi zak, utzi zak joaten, etorriko dittuk gehiago. Bazekiat hau baino hoberik etorriko ez dekela iruditzen zaikena baina utzi zak, utzi zak joaten, etorriko dittuk eta gehiago. Bazekiat kontue ez dekela azken trena iruditzen zaiken edo ez, bazekiat kontue, hire trena hau ziala iruditzen zaikena dekela baina utzi zak, utzi zak joaten, etorriko dittuk gehiago. Ez duk xamurra izango ez, baina utzi zak, utzi hiok joaten, inork etzian esan erraza izango zianik, eta ez dek ez. Esaiok agur irriparre bat ahoan dekela, horixe dek eta oraintxe hitaz behar dikena, utzi hiok, utzi hiok joaten.

Benetan maite dek, bazekiat, eta horregatik horixe dek egin behar dekena, utzi hiok, utzi hiok joaten, etorriko dittuk eta gehiago. Baina hala ere, badek zerbait inolaz egin ezin dekena, inolaz ere etzak sekula ahaztu, etzak ahaztu. Gorde zak beti hire oroimeneko kaxoitxo batean, epel, hoztu gabe; bestela, hurrengoarekin ere berdina gertatuko zaik eta. Utzi zak…

Nork: indezent.2007/06/06 11:12:27.406 GMT+2
Etiketak: klipak testuak the_beatles | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.