Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/25 19:17:38.919 GMT+1

Elurra!!!

Gaur goizien Elgetara bidien topau doguna...

 

elgetara bidian lanean elurretan elurra

Nork: nerediamond.2007/01/25 19:17:38.919 GMT+1
Etiketak: elurra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/25 16:52:50.500 GMT+1

Odeo probatzen

Odeo probatzen berriz...

 


powered by ODEO

Nork: nere.2007/01/25 16:52:50.500 GMT+1
Etiketak: odeo | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/01/25 16:30:17.281 GMT+1

Gu internetaren jabe?

Orain arte Web 2.0ko klasean eman ditugun hainbat programei (Youtube, Flickr, Del.icio.us...) buruzko artikulu bat irakurri behar izan dugu. Bertan programa hauei buruzko hainbat hausnarketa eta hauen sorreraren aldaketa interneten azaltzen du.

Internetak azkenengo 40 urtetan izan duen aldaketa ikaragarria izan da. Garai batean gutxi batzuen esku aurkitzen zen interneta. Gaur egun, ordea, edozeinek izan dezake interneta etxean. Interneta etxean izatetik aparte gaur egun sortu diren programa guzti horiekin erabiltzailea internetaren "parte" da berak ikusi nahi duena aukeratuz, publikatuz...Programa berri hauen bitartez erabiltzailea protagonista bihurtzen da.

Gauza askotarako baliagarriak dira aipatutako programa horiek. Myspace-ak adibidez talde ugarik dituzte. Beraien musika ezagutzera emateko bide oso ona dela iruditzen zait. Bertan beraien abestiak, argazkiak, eta bideoak ere txertatu ditzakete eta mundu osora zabaldu.  

Nork: nerediamond.2007/01/25 16:30:17.281 GMT+1
Etiketak: internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/25 16:11:37.624 GMT+1

Diamond Dogs

Sekula ahaztuko ez doten beste kontzertu bat gaurkuan...

 

Nork: nerediamond.2007/01/25 16:11:37.624 GMT+1
Etiketak: diamond dogs | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/01/24 22:46:12.618 GMT+1

Anari

Gabon denoi. Gaurko egunari agurra emateko sekula ahaztuko ez doten momentu bat.

Eta baita erreportajetxo bat ikusteko aukera.

Gabon danoi.

 

object width="425" height="350">

Nork: nerediamond.2007/01/24 22:46:12.618 GMT+1
Etiketak: anari | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2007/01/24 22:28:16.618 GMT+1

"Tiene 30 mensajes no deseados"

Emaila zabaldu orduko mezu sorta ikaragarria. Eta pentsatzen duzu: "ea nork idatzi didan!". Baine ez! Mezuak irakurtzen jarri eta erdiak baino gehiago, denak ez esatearren, norek bidali dizunik ere ez dakizu. Erakunde ezberdinak, unibertsitateak, eta beste hainbat lekutatik bidalitako emailak. Spam emailak dira horiek.

Aitor Gorrotxategik idatziatko artikulu bat irakurri dut Spam horiei buruz eta arrazoi osoa dauka. Norberak ez ditu Spam mezu horiek jasotzeko eskatzen. Ez du inun izena eman edo emaila bidaltzeko eskatu. Baina internet munduak iruditzen zait hori daukala. Gure izen abizenak, non bizi garen...internetak dena daki. Gure datu pertsonalak mundu osoaren aurrean plazaratzen ditugu. Hori da internetek eskaintzen diguna. Niri egia esan larregi gustatzen ez zaidana.

 

Nork: nerediamond.2007/01/24 22:28:16.618 GMT+1
Etiketak: spam | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/01/24 18:08:54.317 GMT+1

Gaurko kantua...

Euskal Herrian egun dauen bi musikari handi elkarrekin batera kantu baten!!! 

Anari ta Petti, asperkeria

Entzun! Kristona da!

 


powered by ODEO

Nork: Anari ta Petti.2007/01/24 18:08:54.317 GMT+1
Etiketak: entzun | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/24 17:37:39.701 GMT+1

Firefox

Firefox sortu zenetik pasa da denboratxo bat. Gogoratzen dut lagun baten gomendatu zidala etxean instalatzeko. Explorer inperioari aurre egiteko eta beste hainbat arrazoiengatik firefox instalatzeko gomendatu zidan.

Halaxe da, firefox software libre bat da eta ez dago inoren menpe. Horretaz aparte beste hainbat abantaila ere baditu. Interneteko orria zuk nahi bezala antolatu zenezake. Goiko partean gogokoen dituzun web orrien liankak koka ditzakezu. Euskera hutsean erabiltzeko aukera ematen du firefox-ek eta seguratsunari dagokionez internet explorera baino fidagarriagoa da.

Abantaila ugari ditu firefox-ak, baina aipatu beharra dago oraindik badirela web orriak firefox bidez martxan ezin direnak jarri. Huheziko korreora sartzeko adibidez ezinbestekoa da internet explorera, firefox-ekin ez baitoa aurrera.

Aipatu, Goiena bezalako enpresek jada firefox bidez soilik funtzionatzen dutela. Goiena diot aurten bertan praktiketan hasi eta firefox gehixago ezagutu dudalako.

Nork: nerediamond.2007/01/24 17:37:39.701 GMT+1
Etiketak: firefox | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/01/23 22:17:32.740 GMT+1

Are you ready?

Are you ready??? Datorren barikuan, otsailaren 2an, bi talde handi taularatuko die Arrasateko 3.60 aretuan. Thunderbolts eta Sexty Sexers.  

Thunderbolts Dictatorseko eta Manowar taldean esku hartutakoek eta Sex Museum taldeko Fenando Pardo eta Miguel anaiek osatzen dute. Thin Lizzy taldearen bertsioak egiteko batu ziren eta talde mitikoaren abestiak zein beste hainbat abesti mitiko entzuteko aukera izango da.

Sexty Sexers, berriz, ezagunak egin dira jada Euskal Herri osoan zehar. Iluntze berri baten bila diskarekin Euskal Herriko bazter guztiak astindu zituzten pasa den urte osoan zehar. Otsailaren 2 honetan diska berrian bilduko diren hainbat abesti entzuteko aukera izango dugu.

Hementxe, ikusiko dugunaren zipriztin bat:

 

Nork: nerediamond.2007/01/23 22:17:32.740 GMT+1
Etiketak: musika | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/01/23 21:51:03.746 GMT+1

Luistxo Fernandez gure artean

Gabonetako oporrak atarian genituela Luistxo Fernandez izan genuen gure artean hitzalditxo bat eskaintzen. Bera bezain bitxi izan zenhitzaldia. Hitzaldi amenoa eskeini zigun Luistxok.

Lehenik eta behin, Aurki bilatzailearen jatorria azaldu zigun Luistxok. Bere enpresa osatzen duten talde batek sortu zuen hasiera batean aisialdi erara. Gaur egun, ordea, euskal bilatzailerik garrantzitsuena bihurtu da.

Beste aplikazio berri bat euskaraz kaleratzea ere lortu du Luistxok. Tagzania du izena eta mapak aurkitzeko eta leku zehatzak bilatzeko web gunea da.  Munduko edozein puntu aurkitu dezakezu bertan eta mapen bitartez adierazita ikusi.

Luistxo Fernandezen pasioa da interneta eta bertan aurkitu daitezkeen baliabide guztiak. Ideia berriak izanik interneten nahi izanez gero proiektu horiek aurrera eramatea posible dela argitu zuen Luistxok. Eta euskara hutsean interneten zerbitzu berriak sortzea posible dela argi utzi zigun Luistxo Fernandezek. Zorionak eta eskerrik asko, beraz, maisu honi!

Nork: nerediamond.2007/01/23 21:51:03.746 GMT+1
Etiketak: luistxo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)