Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/04 15:51:56.376 GMT+2

Aurkezpena

Hona hemen klasean egindako aurkezpenean erabili genituen diapositibak, GoogleDocs programarekin egina:

Nork: trikitilariak.2008/06/04 15:51:56.376 GMT+2
Etiketak: googledocs mendeberri aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/06/04 13:38:20.083 GMT+2

Trikiti doinua eta beroa protagonista Oñatin

Oñati 024

Pasa den apirilaren 26an ospatu da laugarren aldiz Debagoieneko Trikiti Eguna. Trikitilari gazteak animatzeko asmoz antolatu da Oñatin egun hau, aurreko urteetan Arrasate, Aretxabaleta eta Bergaran izan den jende mordoa kontutan hartuta, aurten ere ez zen trikitizale gutxiago espero.

Eguraldia lagun, 300 trikitilaritik gora batu ziren bertan, goizean, hamaiketakoarekin hasiera emateko. Batzuk soinua, besteak panderoa edota kriskitinak esku artean hartu eta kalejirari eman zioten hasiera. Trikiti Eskola bakoitzak ibilbide ezberdina egin zuen Oñatiko kaleetan zehar, herriko bazter guztiak alaitzeko.

Oñati 007

Kalejiraren ondoren, ikasle gazteek oholtza gainean urtean zehar ikasitakoa erakusteko beta izan zuten, eskola bakoitzetik bi kantu. Batzuk urduri, besteak lasaiago, eguerdiko hamabi eta erdietan eman zitzaion hasiera ikuskizunari. Soinujole gazteez gain, herriko beterano eta inguruko trikitilariak ere igo ziren pieza pare bat eskaintzera; hauen artean Oñatiko trikitilaririk zaharrena omendu zuten.

Eguna aurrera, eta bazkaltzeko garaia iritsi zenean, haur eta guraso, denak kiroldegian elkartu ziren; hango bero eta egarria asetzeko gogoz, gustura zeuden babesean.

Tripa bete ostean nahi zuenak kalejiran segi zezakeen eguna; tabernari eta herritarrak bazkalondoreneko festaren zain zeuden, eta horrez gain Trikizio taldea ere aritu zen plazan, eguraldiaz gozatzeko aukera ere eman zuen talde zegamarrak.

Trikitilariak Oñatiko elkartean bildu ziren berriro afaltzeko; hemendik aurrerakoa bakoitzari galdetu behar, eta erantzuten ere nahikoa lan batzuek. Egun zoragarria bertara bildu zirenentzat, eguraldi paregabea, jan eta edatekoa, eta trikitiaren doinua egun osoan zehar. Datorren urtean Antzuolan ospatuko da trikitizaleentzat hain ederra den eguna.


Oñati map

Nork: trikitilariak.2008/06/04 13:38:20.083 GMT+2
Etiketak: trikiti debagoieneko oñati eguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/16 21:11:34.999 GMT+2

Elkarrizketa - Ines Osinaga

1982an jaio zen Arrasaten. Naiararekin sortu zuen hainbat txapel lortzeko bide izan duen bikotea, 15 urterekin grabatu zuten maketa; beranduago (17 urte), Ekon taldean abeslari gisa aritu zen, eta egun hain ezagun egin den Gose taldeko abeslari eta trikitilaria da.

1.- Zer da, zuretzat, trikitia (instrumentua bera)?

Niretzat trikitia berba egiteko beste modu bat da, oso lotuta dudan zerbait; ez dago ezer bizitzan trikitixa baino momentu on gehiago eman didanik. Horrez gain, nire lan tresna ere bada, baina ez dut lan tresna moduan ikusten, komunikatzeko tresna gisa baizik. 

2.- Nondik sortu zitzaizun trikitirako afizioa (lagunak, familia, … )?

Trikitixa jotzen kasualitatez hasi nintzen; ez nuen panderoa jotzen zuen amamarik, ez eta soinua jotzen zuen aitonarik ere. Aitari esan nionean trikitia jotzen ikasten hastea nahi nuela esan zidan “triki… zer?”; eta banituen bi lagun (ahizpak) soinua eta panderoa jotzen zutenak, eta neu ere panderoa ikastera animatu nintzen. Garai hartan soinu handia jotzen nuen: handia, klasikoa, asko pisatzen zuen, oso zaila zen ikasteko, eta aspergarria zen, eta egun batean deskubritu nuen trikitia, ezagutu nuen Maixa (Maixa eta Ixiar) eta gaur arte.

3.- Hainbeste entzuten den trikitiaren gainbehera benetakoa dela iruditzen zaizu?

Ez dakit, ez dut trikitixaren gaia zehatz-mehatz segitzen eta ez dakit. Egia esan, soinua ikasten hasi nintzen arte ez nekien ia soinu txikia zer zen ere. Horrez gain, ez naiz oso trikitizalea den herri batekoa, ez naiz, adibidez, Azpeiti edo Azkoitikoa; herri horietan lehen ere baziren soinujole handiak, baina Arrasaten ez. Hortaz, nik ez dut ikusi ez hainbeste entzun izan dugun boom hori, ez eta gainbehera hori ere. Nik dakidana da gaur egun gure herrian ikasle asko dagoela, eta kopurua ez doala behera, gora baizik. Trikitixa aldatu egin dela? Dudarik ez; gizartea aldatu den moduan, noski. Nik uste dut edozein elementu kultural gizartearekin batera aldatu behar dela. Gainbehera izan dela? Agian geroz eta erromeri gutxiago dago, baina ziurrenik tabernetan geroz eta trikiti gehiago entzun daiteke, edo geroz eta gazte gehiagok jotzen du soinu txikia, edo geroz eta jende gehiagok daki zer den trikitia, edo interneten leku asko ikus dezakegu trikitiari buruzko zer edo zer azaltzen dena, horrek soinuaren osasun onari buruz esaten du zerbait. Nik uste dut gizartearekin batera aldatzen ari dela, eta hala ez balitz galdu egingo litzatekeela.  

4.- Egun, trikiti tradizionalak edo modernoak du pisu gehiago?

Zer da trikitixa tradizionala eta zer modernoa? Trikitixa modernoa trikitixa da, edo jada ez da trikitixa? Pisu gehiago? Bada… lekuaren arabera. Bi etxe, eliza eta frontoia dituen internet gabeko herri txiki batean tradizionalak izango du pisu gehiago; baina galde iezaiozu hori bilbotar bati. Egungo gizartea zer da, tradizionala edo modernoa? Askotan esaten da trikitiak egun ez duela osasun onik, jendeak ez duelako dantzarik egiten, ez dagoelako erromeriarako lehengoko grina hori, jendeak ez duelako dantzarik egin nahi. Agian ez da trikitiaren arazoa, jendearen dantzarako grinaren arazoa baizik. Herritarrek ez badute dantzarik egin nahi, ez dezatela egin. Uste dut soinu txikiak ez duela behar inongo faboritismo traturik, eta horrelako bitrina batean jarri eta museora eraman… ez, ez; trikitia bizirik dago; eta bizirik mantenduko da guk nahi dugun arte. Eta bidean inon geratzen bada… ba hori izango da bere patua. Teknologiaren aurrerakuntza ere hor dago; nahiz eta musika tradizionalak agian gainbehera izan interneti esker ezagutzen dugu musika asko, ez da musika tradizional purua  eta ez dakit on edo kalte egiten dion baina hori da bilakaera. Gaur egun, adibidez, Brasilgo musika inoiz baino gehiago entzuten da, edonon; ez da musika purua, baina ezagutzen dugu. Euskal Herritik kanpo ezagutzen dena trikitixa den edo ez? Hori jada norberaren esku dago.

5.- Zer deritzozu trikiti txapelketaz?

Gai horri buruz aldeko eta aurkako iritzia dut, ez naiz ados jartzen. Niretzat, pertsonalki, baliagarriak izan ziren, nire buruari jartzen nion erronka zen txapelketa bakoitza; hobetzeko izan zitzaizkidan baliagarri. Hori bai, aspertu nintzenean alde batera utzi nituen, norberaren erabakia baita txapelketa batean parte hartzea. Baina ez dut oso argi noren onerako diren txapelketak; nire ustez egokiak dira, edo on egiten die, trikitixa ikasten ari diren ikasleei edo trikitilariei, baina ez trikitia berari. Orain Trikitixa Txapelketa Nagusia antolatuko balitz txapeldun aterako zatekeenari on egingo ziokeen, baita finalera iritsitako zortzi trikitilari bikoteei ere. Baina txapelketa batean kontuan hartzen diren elementuekin ez nago guztiz ados; zeinek azkarrago eta fuerteago jo kontuan hartzea ez zait egokia iruditzen. Baina txapelketak horrelakoak dira, ados ez dagoena ez dadila joan. Nire ustez txapelketak trikitilarien onerako dira, baina ez soinu txikiarentzat. Trikitiak ez du txapelketarik behar, ez du gu bera salbatzera joaterik behar. Hori bai, irakasle naizen aldetik, ondo datorkit nire ikasleek txapelketetan parte hartzea, beraiei ondo baldin badatorkie. Adibidez, garai batean EITBk antolatzen zuen Pieza Berrien Trikiti Txapelketan trikitilariek beren pieza egitea zuten erronka nagusi, eta hori beti iruditu izan zait positiboa dela. Baina hor ere baziren ika-mikak: “Zer da trikitixa eta zer ez?”, “Zer da tradizionala eta zer modernoa?”, konpas kopurua, erritmo mota… Hau guztiaz gain, esan behar dut, beste alde batetik, zenbait ikasle mikrofono aurrean jartzeko modu bakarra dela. Agian hortxe egin behar litzateke hausnarketa. Argi dut behintzat txapelketak trikitilariarentzat direla onerako.

6.- Gose = iraultza?

Hori askotan esan izan digute; baina nik uste dut iraultza oso hitz potoloa dela, eta nik soinua jo besterik ez dut egin. Iruditzen zait historian zehar iraultza egin dutenek guk egin duguna baino gehiago egin dutela. Bai, agian soinua jotzeko edo sentitzeko beste modu bat da, beste ikuspegi bat; gauza da guri instrumentua gustatzen zaigula, eta ez hainbeste txistorra, abarkak eta ganadu feriak. Goseri gustatzen zaio Maurizia, baina gustatzen zaio Prodigi; Goseri gustatzen zaio Maixa eta Ixiar, baina gustatzen zaio Garbage; azkenean Gosen pertsonak biltzen gara eta gustuko dugun musikaren influentzia begi-bistakoa da. Alde batetik Maurizia eta bestetik Sakabi gustatuko balitzaizkit Aristerrazun arituko nintzateke soinua jotzen seguruenik. Azkenean gustuko dudan musika da, egin nahi dudana; barruan dudana ateratzeko bidea da. Horrez gain, esan beharra dago, egun ordenagailuek gugan duten influentzia izugarrizkoa dela; ni lagunekin ordenagailu bidez komunikatzen naiz, arropa ez baina beste gauza asko internet bidez erosten ditut, egunero pizten dut ordenagailua, tresna bat da gure bizitzan, gure belaunaldikoak ordenagailu batekin jaio gara; horregatik, nola ez du bada eraginik izango musika egiterako unean? Naturala da.

Honez gain, egia da taldea osatzen ari ginela galdetzen geniola gure buruari ea zergatik ez duen lehenago inork trikitia elektronikarekin “nahastu”. Funtzionatuko ez zuela uste zelako, agian? Gertatzen dena da Euskal Herritik kanpora, Espainian, adibidez, ez dutela trikitiarekiko aurreiritzirik, beraientzat infernuko hauspoa un acordeón pequeñito da. Hemen, berriz, soinu txikiarekiko beste ikuspegi bat dugu, eta, Italiatik iritsi den instrumentua izan arren, uste dugu gurea dela. Hori bai, argi dago guretzat beste esanahi bat duela eta gure herriaren nortasunaren zati dela; nahiz eta abarkak janzteak ez duen euskalduna zarenik esan nahi. Guk nahi genuena gustuko musika egitea zen, trikitia biluztu eta hauxe lortu dugu.

  • Gose-ren Bondage abestia

Nork: trikitilariak.2008/05/16 21:11:34.999 GMT+2
Etiketak: gose trikitia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/07 14:28:15.283 GMT+2

Hauspoa ireki eta itxi

Soinu txikia, akordeoi diatonikoa, trikitixa, trikitrikia, farrea, filarmonika, pilarmonia, esku-soinua… hamaika modutara deitu izan diote XIX. mende bukaeratik gurean dabilen tresnari. Trikiti hitzari buruz, berriz, Juan Mari Beltranek esana du pandero hotsaren onomatopeiatik datorrela bere ustez. Eta esku soinua aipatuta, panderoa ere aipatu egin behar. Duela oso urte gutxira arte, panderoa dantzarako pizgarri moduan erabili izan da Bizkaian, eta pandero-joleak koplak kantatuz janzten zuen musika. Horregatik, gaur egungo panderojole-soinujole bikotea han sortu zela diote adituek. Akordeoi diatonikoari buruzko lehen datu idatzia 1889.urtekoa da. Bertan Juan Carlos Guerrak Urkiolako erromerian kokatzen du “novismo acordeón edo akordeoi diatoniko berri bat” deitzen duena. 1890.urtean Altsasun ateratako argazki batean ere soinu txikia azaltzen da.

zdt10[1] 

1936ko gerrak, gainerako guztiei bezalaxe, astindua ekarri zion trikiti munduari ere. Herriz herri, erromeriaz erromeria trikitia jotzen aritzen zirenak lehendik ere gaizki ikusiak baldin baziren, gauzak ez ziren batere aldatu gerra osteko urteetan. Are gehiago, euskaraz kantatzea debekatu egin zuten agintariek eta dantza lotua debekatua zen lehendik herri askotan. Erromeriak musikatzen jarraitu zuen trikitiak, eta 60ko hamarkadarekin berriro irauli zen soinu txikiaren mundua. Hirira egin zuen salto pixkanaka, Arrate eta Loiola irratiei esker, batez ere.                                                                  

Elgetak, Jacinto Rivas trikitilari donostiar ezagunak, sostenidoak erantsi zizkion soinu txikiari eta horrela soinu txiki jotzaileek beren aukerak handitu zituzten nabarmen. Soinu txikiak halere bazuen nolabaiteko konplexutasun bat soinu handiarekiko, eta horregatik soinu txikirako pieza asko soinu handia jotzen zutenek egin zituzten: Gelatxo edo Pepe Yancik, adibidez. Pieza batzuk propio eskatu edo enkargatzen ziren eta beste asko ezkutuan grabatu, ikasi eta norberaren errepertoriora gehitu. Laja, trikitilari azkoitiarrak, kontatzen duenez, “Elgetak asto gainean ekarri zituen arropak gurera, ia lau hilabetez bizi izan zen gurean, eta sukaldera sartu bezain laster soinua jotzeko eskatu eta batere jakin ez banu hobe nuela esan zidan; ordurako bi urtean nenbilen erromerian, gaizki jota ere balekoa zen eta. Asko ikasi nuen berarekin; bi ordu edo egiten genituen soinu jotzen”.

 

elgeta[1] 

Trikitilariek bertsolari jakinei enkarguzko lanak eskatzen hasi ziren gerora, batzuetan gaia emanda (neska laguntzeak, ehiztariak, pilotariak…) eta beste batzuetan libre. Ohitura horrek gaur arte iraun du eta kasu gutxi batzuk kenduta piezen hitzen sortzaile ez da trikitilaria izan.

1970ean Euskadiko Trikitilarien lehendabiziko txapelketa antolatu zen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Joxe Mari Iriondo kazetariak dioenez, “1969an txapelketa egiteko asmoa zen, baina 70ean egin genuen azkenean, eta Donostiako Trinitate Plaza jendez bete zen. Lehenengo urte hartan jende asko gerturatu zen “a ver la aldeanada que van a presentar estos”, baina handik atzera soinu txikia ibili zen Donostiako kalejira guztietan”. Gatazka faltarik ere ez da izan harrezkero trikitiaren ibilbidean; eskola zaharra eta berriaren arteko polemika piztu zen Kepa Junkera eta Joseba Tapiak txapelketara eraman zuten estiloa zela eta ez zela. Eskola zaharrean hazitako zenbaiten ustez hura ez zen trikitia, dantzarako ez zuela balio esan zuten.                              

1992tik aurrera trikiti bikote asko talde bihurtu ziren; horren adibide dira Imuntzo eta Beloki, Gozategi, Maixa eta Ixiar, Iker eta Larraitz edota Zabaleta eta Imanol. Trikitixa eskolak ugaritu eta instrumentuak berak nolabaiteko euskalduntasun musikalaren erreferentzi papera hartu zuen, eta bikoteak,  ordu-arte erromeri talde zirenak, plaza talde bihurtu ziren. Beren sormen lanak pieza tradizionaletatik pop-rock inguruko piezak egitera eraman zituzten; mota guztietako talde eta bakarlariekin hartu du parte trikitixak. Horrez gain, trikitixa taldeen beste adar bat udako abestiarena izan da; Tapia eta Leturiak band formatuan, Alaitz eta Maiderrek, Maixa eta Ixiarrek, Gozategik eta Etzakit taldeak sortutakoak dira aipagarrienak.

Soinu txikiaren historian Arrasateko Gose da infernuko hauspoa musika elektronikoarekin uztartzen, erritmo gogorrekin nahiz gitarra biziekin nahasten,  ausartu den lehen taldea. Bi disko plazaratu dituzte, eta lortu dute, bai, entzulerik, kritikak era guztietakoak jaso badituzte ere, eta betiko trikitiaren aldeko askok onartu ez arren. Agerian da soinu txikiak urte gutxian izan duen eboluzioa.

gose_2[1]                                                                                                      

Nork: trikitilariak.2008/05/07 14:28:15.283 GMT+2
Etiketak: iturbide txikia laja landakanda tapia soinu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/25 15:26:22.726 GMT+2

San Josetako Trikitixa Jaialdia ospatu da

Urtero egiten den Azpeitiko trikiti jaialdia aurten martxoaren 16an ospatu da. Azken urteotan soinu txikiak izan duen gainbeherari buelta eman, eta trikitixa indartu eta hedatzeko asmoz egin da San Jose Trikiti jaialdia Azpeitiko Izarraitz frontoian.

Emanaldia EITBk antolatu izan duen arren, iaz, lehen aldiz, eta baita aurten ere, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Azpeitiko Udala aritu dira emanaldi hau aurrera ateratzeko lanetan.

Sei taldek hartu dute parte: Kupela taldea eta Furundarena; Allur anaiak; Eneko Etxabe eta Oihana Irastortza; Maixa, Ines eta Maite; Koldo Iturbe, Xabi Aburruzaga eta Joseba Urrutia; eta Tapia eta Leturia.

ines_maixa_maite

Aurtengoan Aiako San Pedro auzoan dagoen Aristerrazu trikiti-plaza omendu da; eta, besteak beste, Aristerrazun urteetan dantzan ibilitako jendea gonbidatu nahi izan dute zenbait pieza dantzatzera.

Duela 70 urte hasi ziren erromeriak antolatzen Aristerrazun, eta Elgeta, Kaxiano, Sakabi eta Maltzetaren gisako izen handiko trikitilariak alaitu izan dute San Pedro auzoa. Trikitilari gazteagoen artean, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia, Izer eta Alabier, Zabale anaiak, Etxabe anaiak, Jagoba eta Amets, Eneritz eta Edurne. Hamaika erromeri eta txapelketa antolatu izan dira bertan. Era batean, soinu txikiaren ezinbesteko bilgune bilakatu da trikitixazaleentzat hain kuttuna den Aristerrazu plaza.

dantzan

Nork: trikitilariak.2008/04/25 15:26:22.726 GMT+2
Etiketak: jose san kupela jaialdia azpeitia trikitixa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/17 14:59:10.945 GMT+2

The evolution of the trikitixa

Trikitixa is a Basque diatonic accordion with right-hand rows keyed a fifth apart and twelve unisonoric bass buttons.  It is played with the tambourine, and normally it is accompanied with voice.

Trikitixa’s first written evidence is attested in 1889, when diatonic accordion was used for music in a popular pilgrimage festivity of Urkiola (Bizkaia). In 1890, a trikitixa appears in a picture taken in Altsasu (Nafarroa). The diatonic button accordion itself was devised in Vienna in 1829, expanding thereafter all over Europe. In the Basque Country trikitixa had been expanded from Bizkaia to Gipuzkoa, and little by little to all the Basque provinces.

Some of the most important trikitixa players were Elgeta, Sakabi, Epelde, Auntxa, Laja, Gelatxo and Maltzeta. In the past the trikitixa festivals were very popular; and for most of the trikitixa players playing trikitixa was their job. And some of the most important tambourine players have been Juliana Esnaola Muxillo, Egañazpi, Iturbide and Landakanda.

The way of playing did not change up to the 1980s when Joseba Tapia and Kepa Junkera started to develop unprecedented ways of playing trikitixa. They caught on both styles, traditional and modern trikitixa; both performers remain nowadays key figures of this instrument, like Maixa Lizarribar, Alaitz Telletxea, Iker Goenaga or the Catalan Carles Belda.

AgarraoPinturaArrue

Nork: trikitilariak.2008/04/17 14:59:10.945 GMT+2
Etiketak: evolution junkera country tapia trikitixa basque tambourine | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/16 15:47:37.863 GMT+2

La trikitixa: Una costumbre reducida a afición


La trikitixa, al igual que el resto de instrumentos tradicionales vascos, no pasa por su mejor momento. Pese al impulso que se le intenta dar a la cultura desde algunas instituciones y asociaciones, como, por ejemplo, la Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, desde hace algunos años el acordeón diatónico está relegado a un segundo plano en el panorama musical y no parece que eso vaya a cambiar en caso de mantenerse la tendencia actual.


La trikitixa es un acordeón diatónico, pero también se utiliza este término para designar un baile o estilo de música. Normalmente se toca junto al pandero, y aunque actualmente se toca casi exclusivamente en el País Vasco, todo apunta a que procede de Italia.

triki4Vantiko copia

El ejemplo de la alboka refleja un problema similar. El número de personas capaces de hacer sonar correctamente este instrumento es cada vez menor, y también el número de albokaris de renombre. Mientras que antes eran varios los que atraían la atención del público, hoy día esa atención se ha monopolizado, siendo Ibon Koteron el mayor exponente de la alboka. En la trikitixa, este papel recaería sobre Kepa Junkera. Este cambio podría atribuirse tanto al individualismo de la sociedad del siglo XXI como a la tendencia a crear ídolos y modelos perfectos en ámbitos como la música o el cine. No obstante, grupos como Exkixu o Urgabe hicieron o hacen actualmente esfuerzos por introducir la alboka en el panorama actual mezclando música tradicional y moderna, del mismo modo que Gozategi, Tapia eta Leturia o Alaitz eta Maider  lo hacen con la trikitixa.

Viendo la cantidad de personas y grupos que se esfuerzan por quitar las telarañas a los instrumentos tradicionales, puede dar la sensación de que la situación no reviste tanta gravedad, pero el mayor problema se encuentra en la decadencia del relevo generacional. Si hacemos caso a los datos, las escuelas y academias de estos instrumentos han crecido durante la última década, al igual que el número de jóvenes que se anima a aprender a tocar uno de ellos. Sin embargo, al igual que sucede en muchas otras actividades extraescolares, muchos de ellos acuden tan solo para pasar el rato, a modo de hobby, por curiosidad, o en el peor de los casos, obligados por sus padres. En consecuencia, no ven esa actividad como un proyecto de futuro al que dedicar su vida, y la mayoría de ellos, al acabar las clases y cursillos, abandona su instrumento, si bien  años más tarde les entrará la nostalgia y dirán aquello de “yo de joven sabía tocarlo, pero ahora…” que ya se puede escuchar actualmente.

DSC04378

También hay quien achaca esta desaparición progresiva a Internet y más concretamente a las descargas de música. Este comportamiento, sin embargo, viene motivado por los intereses de ciertas personas que se lucran con el negocio de la música. De hecho, las descargas de música realizadas a través de Internet han sido un empujón valiosísimo para muchos grupos vascos, y muchos de ellos cuelgan sus canciones en sus webs. Saben que de esa manera no ganarán dinero, pero dándose a conocer por todo el territorio, no tardarán en comenzar a tocar en gaztetxes o fiestas populares. Y sobra decir que muchos de estos grupos introducen instrumentos tradicionales en sus repertorios.

En cuanto a la trikitixa, y para finalizar, es difícil extraer unas conclusiones claras, pero vemos necesario seguir animando a los jóvenes para que recuperen los instrumentos tradicionales y no los abandonen, ya sea por los estudios o el trabajo. La trikitixa, la alboka y el resto de los instrumentos podrían llegar a ser parte de su vida, recuperando así las viejas tradiciones de este pueblo,  y evitando que caigan en el olvido y se pierda una parte importante de nuestra cultura. Y como dijo, refiriéndose al futuro de la trikitixa, el estrambótico Joseina Etxeberria “a partir de aquí ya se trata de gustos, de meras aficiones.”  Breve pero exacto.

Videoclip de la canción Bok Espok, del trikitilari Kepa Junkera:

Nork: trikitilariak.2008/04/16 15:47:37.863 GMT+2
Etiketak: alboka junkera alaitz gozategi leturia vasco tapia kepa trikitixa folklore maider | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/04/04 15:42:27.654 GMT+2

Ongi etorri!!


Ongi etorri trikitilarien blogera!

HUHEZIKO Ikus-Entzunezko Komunikazioko hiru ikasle gara (Iraia, Itziar eta Jon) eta oraingo honetan trikitixari buruz arituko gara.

Bigarren lauhilabeteko Mendeberri proiektua blog bat egitean datza eta gogotsu hasi garenez lan ona egingo dugulakoan gaude. Animo guztioi!!

Nork: trikitilariak.2008/04/04 15:42:27.654 GMT+2
Etiketak: etorri artikulua lehen ongi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)