Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/05 20:22:43.608 GMT+1

Katutxo ttipi, bihurri eta ezikasia

"Eztakit zergatikan baño zementuzko errepidea eraiki zuten bere bidia zeharkatzen zuna eta hark nola jakingo ote zuen arriskutsua zala hortikan gurutzatzia. Bai, ttipiya zan eta autoak gauz urrunak zixkiyo, beste mundu batekoa, egiya esan. Beraz, atzo lau hankatxuak errepidian ipintzian etzegon bildur.

Bi saltoan hilzoriya bukatu zitzayon eta Heriyuak odolezko alfonbra prestatu ziyon atseden ona emateko. Eta han katutxoan gorputza geldittu zan, bizigabe, are ta hotzago, are ta grixago.

Autuak etziyoten pasatzeari utzi. Batzuk bere ondotikan, besteak bere gañetikan. Behin ta berriro, asfaltuan desagertarazi arte.

Lau hilabetekua omen tzan. Bihurri eta ezikasiya. Eta zementuzko errepidea eraikin zuten bere bidea zeharkatzen zuna."

Nork: trikuzaina.2006/12/05 20:22:43.608 GMT+1
Etiketak: herioa katutxo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.