Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/18 22:19:32.993 GMT+1

Neguzko logurea

Logurea iritsi zitzaion eta gorputza kiribiltzekoa zen edozein tokitan, ohean, egongelan dagoen alfonbran, haizeak kanpoan prestaturik duen hostozko habi batean.

Bere begi txikiek antzinako abestiak gogoratzen zituzten, sehaska-kanta haiek, bai, amak abestu zizkion haiek, oroimenaren haizeetan  zamalkatzen dutenak.

Modu honetan gertatu zen. Trikuak afaria mahaira zeraman eta urteroko neguzko belaino leuna eta maitagarriak zerbait xuxurlatu zion, lo-konplize.

Trikuak hasieran Sarrionandiaren bertso batzuk entzun omen zituen belarrien ondoan eta orduan, bat-batean, erori zen.

Negua hasia zen eta ametsek larre berdeetara, etxe zuri teila gorrietara Trikua eraman zuten, urtero bezala.

Nork: trikuzaina.2006/12/18 22:19:32.993 GMT+1
Etiketak: hotz logure negu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.