Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/08 19:59:35.917 GMT+1

berbenir otsailak 8

Gaur BERBENIR-en...............MILES DAVIS!!!

Nork: txapairratia.2010/02/08 19:59:35.917 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/01 20:24:47.141 GMT+1

berbenir otsailak1

3/4. Hau izango da gaurko  irratsaioaren erritmoa jarriko duen konpasa. Modal jazz estrukturaren barruan,Vals jazz-a deritzonaz gozatu ahalko dugu gaur, aintzindarien eskutik, hala nola: Max Roach, Lennie Tristano edo Yusef Lateef.

Nork: txapairratia.2010/02/01 20:24:47.141 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/25 20:03:00.055 GMT+1

Berbenir urtarrilak 25

Ezohizko doinuak izango ditugu bidelagun gaur BERBENIRen. Musikaren beste ikuspuntu bat ematen diguten jazz doinuez beste mundu batzutara habiatuko gara esperientzia berrien billa. Zabaldu garezurrak eta utzi musikari bere lana egiten.

Nork: txapairratia.2010/01/25 20:03:00.055 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/20 13:56:08.475 GMT+1

Kanpora Begira 2010-01-19

Atzo izan genuen 2010eko lehen irratsaioa, eta bertako sail nagusi moduan, Irati Anakaberekin elkarrizketa izan genuen. Irati, Bergaran elkarbizitzaren inguruan, ANITZAK eta Bergarako Udalaren eskutik egin den prozesuan lanean egon da, eta haren berri eman zigun.
Prozesuaren jatorri eta bilakaeraz gain, prozesuaren itxiera ekitaldiare barne, aste hontan egingo den jardueres ere hitzegin zigun.

Ayer tuvimos el primer programa del 2010, y entrevistamos a Irati Anakabe como aparatado central del mismo. Irati, ha estado trabajando en el proceso sobre la convivencia que se ha llevado a cabo en Bergara, de la mano del Colectivo ANITZAK y del Ayuntamiento de Bergara.
Además de los orígenes y la evolución del proceso, también nos informó sobre las actividades que tendrán lugar esta semana en el marco del acto de clausura del proceso.

Kanpora Begira 2010-01-19

·         URTARRILAK 21, osteguna.

18:30, Jardunaldien irikiera

Agurne Barruso, Bergarako alkatea.

19:00, HIK IKASI, GUK HASI, eta DENOK HAZI.  Hezkuntza, kultura eta hizkuntzei buruzko hitzaldia.

Iñigo Arregi (euskaltzalea)

Markos Nanclares (Aniztasunaren trataeran irakasle aditua)

Maitane Arizabaleta (Jardun euskara elkarteko kidea)

Tokia: Kultur Etxea

 

·         21 de ENERO, jueves.

18:30, comienzo de las jornadas.

Agurne Barruso, alcaldesa de Bergara

19:00, HIK IKASI, GUK HASI, eta DENOK HAZI. Charla sobre educación, cultura y lenguas.

Iñigo Arregi (euskaltzalea)

Marcos Nanclares (profesor especialista en el tratamiento de la diversidad)

Maitane Arizabaleta (miembro de Jardun euskara taldea)

Lugar: casa de cultura

 

·         URTARRILAK 22, ostirala.

18:30, HORRELAKOAK GARA,  Bergara eta Euskal Herriarean argazki sozial eta ekonomikoa. Egindako diagnostikoaren datuen aurkezpena eta irakurketa eta egoera sozioekonomikoaz mahai ingurua.

Pedro Albite (EHUko irakaslea eta Anitzak ekimeneko kidea).

Antxon Mendizabal (EHUko nazioarteko ekonomiako irakaslea)

Gloria San Pedro (Inclusion Bergarako kide bat)

Tokia: Kultur Etxea

 

·         22 de ENERO, viernes.

18:30, HORRELAKOAK GARA. Retrato social y económico de Bergara y Euskal Herria. Presentación y lectura de los datos del diagnóstico del diagnóstico realizado, y mesa redonda sobre la sitguación socioeconómica.

Pedro Albite (profesor de la UPV/EHU y miembro de Anitzak)

Antxon Mendizabal (profesor de economía internacional de la EHU/UPV)

Gloria San Pedro (Mienbro de Inclusión Bergara)

Lugar: casa de cultura

·         URTARRILAK 23, larunbata. ANIZTASUN EGUNA

12:00, perkusio eta txalaparta tailerra, Gaztetxean.

14:30, HERRI BAZKARIA. Jatorri ezberdinetako platerrak probatzeko aukera. Artetse elkartean. 3 € Txartelak salgai: Arranon, Pol Pol tabernan eta Kortazarren.

16:30, kafe-tertulia Jon Maiarekin. “Riomundo” liburuaren gaztelerazko argitalpenaren aurkezpana. Pol Pol tabernan

19:00, Kalejira Herrikoia, trikitixa eta afrikako perkusioak animatuta. Herriko plazatik abiatuko da.

22:00, Kontzertua eta ikuskizuna zabalotegi aretoan. Bumpada Sound-ek eta Euskal Herria anitza kolektiboak, “ANITZAK HITZAK” disko berria aurkeztuko dute: hip-hop, break dance, beat box, bertso hop, bideo,...

00:00, Aniztasunaren jaia   DJrekin Pol Pol tabernan

 

·         23 de ENERO, sábado. DÍA DE LA DIVERSIDAD

12:00, Taller de percusión africana y txalaparta, en el gaztetxe.

14:30, COMIDA POPULAR, con platos de diferentes lugares. Lugar: Sociedad Artetse. 3 €. Tickets en venta en Pol-pol, Arrano y Kortazar

16:30, café tertulia con Jon Maia. El escritor y bertsolari zumaiarra va a presentar la edición en castellano de su libro “Riomundo”.Lugar: Bar Pol Pol

19:00, Kalejira popular, animada por la trikitixa y percusión africana. Comienzo desde la Plaza.

22:00, Concierto y espectáculo en la sala zabalotegi. Bumpada Sound y Euskal Herria Anitza Kolektiboa presentando el nuevo disco “Anitzak Hitzak”; hip-hop, bertso hop, beat box, break dance,... 

00:00, DJ  y fiesta en la taberna Pol Pol

 



Nork: txapairratia.2010/01/20 13:56:08.475 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/19 19:46:54.065 GMT+1

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:URTARRILAK 30 LARUNBATA :HOT DOGS ETA ADI HOLDEN

Txapa irratiak urtean zehar antolatzen dituen kontzertuen barnean,datorren Urtarrilak 30ean HOT DOGS eta ADI HOLDEN taldeak izango ditugu Bergarako gaztetxian gaueko 22:30 etatik aurrera.

HOT DOGS taldea  Urretxutik datoz beraien zuzeneko azken lana aurkeztera.Zuzeneko bortitza duen taldea izanik ,ezin izango dezute aukera hau galdu.

                                    

ADI HOLDEN rock taldea 2007an sortu zen Bergaran. Bizitza laburra izan arren, taldearen partaideek musikan esperientzia zabala dute. Alex, Txarli eta Ruben Cool Panicen ibiliak dira.Txarli Gospel Killers hardkore taldean ere aritu da, eta Arturo denbora luzez jardun da gitarra jotzen hainbat taldetan.

 

 Gure eraginak desberdinak dira: rock klasikoa, punka, hardkorea eta postrocka musika estiloak oso gustukoak ditugu. Zenbait talde eta kantari aipatzeagatik, hurrengoak hartu ditzakegu eredutzat: Neil Young, Screaming Trees, Sonic Youth, Cancer Moon, Mikel Laboa eta abar.


       


2008ko Danbaka Maketa lehiaketan “Debagoienako talde onena” saria eskuratu zuten. Laster, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik, kalean izango da beraien lehen disko luzea.



Kontzertua zuzenean entzuteko aukera Txapa irratian FM-ko 97.25ean eta internet bidez http://www.txapairratia.org/ webgunean.

Nork: txapairratia.2010/01/19 19:46:54.065 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/18 20:01:21.232 GMT+1

berbenir urtarrilak18

Emakume arean igaroko dugu aste hontako gure ordua. Cesaria Evora, Concha Buika eta Mercedes Sosa izango dira euren musikarekin BERBENIR alaitzen.

Nork: txapairratia.2010/01/18 20:01:21.232 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/11 19:52:56.446 GMT+1

Berbenir urtarrilak11

Hotza hau gainditzeko jazz musikako jefe batzuei eskatuko diegu laguntza aste hontan BERBENIRen. Horretarako 4 herrialde desberdinetako maisuez baliatuko gara: Euskal Herritik; Pedro Iturralde, Poloniatik; Krysztof Komeda, Estatu Batuetatik; Ron Carter  eta azkenik Argentinatik Gato Barbieri handia.

Nork: txapairratia.2010/01/11 19:52:56.446 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/04 19:43:55.519 GMT+1

Berbenir urtarrilak4

Urtia ongi hasteko, azkenaldian eginiko erosketatxo batzuk entzuteko erabiliko dugu tartea. Euskal Herritik irten gabe, bertako artisten disko berrienak entzun ahal izango ditugu BERBENIRen. Besteak beste: Ruper, Zura, Audience...

Nork: txapairratia.2010/01/04 19:43:55.519 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/28 20:56:17.632 GMT+1

Berbenir abenduak28

BERBENIRen aste hontan hiru orkesta desberdin entzungai izango dira: Tokyo ska paradise orchestra Japoniako skajazz talde mitikoa, Diablo swing orchestra, Suediatik datorkigun eta jazza, swinga, opera eta beste hainbat estilo tartekatzen dituen metal taldea eta azkenik Brian Setzer Orchestra, Strai Cats talde mitikoko gitarjole oiharen banda handia.

Nork: txapairratia.2009/12/28 20:56:17.632 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/12/18 10:07:53.240 GMT+1

TRANSEXUALITATEA KOLAX IRRATSAIOAN

Entzun abenduaren 17an grabatutako,transexualitateari buruzko saio monografikoa. Errespetuz taldeko Ixotz eta Mirenarekin elkarrizketa.
 Kolax irratsioa ostegunero 21:00etatik 22:00tara.
Sakatu lotura honeta entzun nahi baduzu:

http://kolax.blip.tv/file/2987144/

Nork: txapairratia.2009/12/18 10:07:53.240 GMT+1
Etiketak: errespetuz txapa transexual irratia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)