Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/10/04 08:37:06.965 GMT+2

Arrain txikiaren betaurrekoak

Arrain txiki bat beti zegoen beldurrez, hain txikia izanda arrain handi batek jan egingo zuela eta.

 Egun baten, mutiko bat ikusi zuen itsasbazterrean, itsasoari begira. Eta, hara!, mutikoari betaurrekoak uretara jausi zitzaizkion! Arraintxoak betaurrekoak harrapatu eta jarri egin zituen.

 —Eneeee! Dena hamar bider handiago ikusten da eta!

 Orduan otu zitzaion arrainari zer egin: bere benetako itxura ikusteko beste arrainek betaurreko haiek jarri behar zituztelako zurrumurrua zabalduko zuen. Pentsatu zuen: Betaurreko hauek jartzen badituzte, pentsatuko dute hamar bider handiagoa naizela, eta, hala, beldurtu egingo dira.

 Handik egun batzuetara, arrain handi batek betaurrekoak hartu eta jarri egin zituen. Eta hauxe pentsatu zuen: Hara! Nik arraintxo hori egunero ikusten izan dut, baina ez diot sekula jaramonik egin, jan arren ere gosetuta jarraituko nuke eta. Horrexegatik uzten nuen bakean. Baina, betaurrekoak jarrita, hara ezustekoa!: nik uste nuena baino hamar bider handiagoa da eta! Jaten badut, tripa bete-bete egingo dut!

 Eta zer egin zuen? Arraintxoa jan!

 
 

Bernardo Kapanaga

Nork: txistuy.2010/10/04 08:37:06.965 GMT+2
Etiketak: ipuina | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru