Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/10/15 16:24:05.990 GMT+2

ingartsu

Indarraren arrazoia arrazoiaren indarrarekin batera datorrenean, ez dago eztabaidarik. Indarra bere bakarrean ez doa inora. Argudio baliotsuekin, noranahikoa da. Pisu handikoa. Perurena harri-jasotzailea bezalakoa. Badago inor oraindik ikusi ez duena Manu Redondo izeneko indarge hark egin zion elkarrizketa? Google-n Manu eta Perurena hitzak idatzita topatuko duzue. Bertan, nabarmen geratzen da bataren erridikulua eta bestearen arrazoien indarra. Bai, Perurena bere azalpenetan gizon ingartsua da.

INGARTSU: aldi berean indartsua eta gartsua den pertsona. Hedaduraz, arrazoiak egiaren indarraz esaten dituena.

 

Nork: txistuy.2011/10/15 16:24:05.990 GMT+2
Etiketak: ezberbak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru