Inurria eta txitxarra (3)

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2024-03-05 16:01

Neguko egun baten, txitxarra inurriarenera joan zen.

-Gosetuta nago. Emango zenidake zure biltegitik janari apur bat?

-Gustura emango nizuke, baina hutsik dago. Monsanto enpresari saldu nion udan bildutako guztia. Eman zidaten diruarekin, orain McDonald'sera joaten naiz bazkaltzera.

Bernardo Kapanaga

 


Utzi iruzkina: