Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/07/07 09:57:40.012 GMT+2

itauna



— Nahi duzue beharrik egin gabe bizi? —itaundu zien Djehak oasiko biztanleei.

 

Gizon hark ospe handia zuen. Jakitun handitzat zuten.

 

— Bai! —oihu egin zuten haren inguruan bilduek.

 

— Bada, erantzuna jakiteko, zuetako bakoitzak dirham bat eman behar dit.

 

Denek eman zioten dirham bana, baita ume txikienek ere.

 

Orduan, Djejak astoari arre esan eta astiro-astiro urrundu zen oasitik.

 

 

(Joseba Sarrionandiaren Galdera ipuinaren aldaera)



Bernardo Kapanaga

Nork: txistuy.2011/07/07 09:57:40.012 GMT+2
Etiketak: mikroipuina | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru