Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/05/20 12:28:57.780 GMT+2

Marroia lurpeko kolorea da

Marroia lurpeko kolorea da

jaio gabeko loreak bezalakoa.

Bada dioenik

gaua azentuz  jantzitako telegrama dela

eta zer hobeto

horrela

ehun aldiz hiltzea baino.

Zerra gorgarri hori

gure aharrausiak harrikatzen,

zer gutxi falta den

ibilbide berberak berriz zapaltzeko

eta zer esango dute gutaz

irakurri gabeko liburuek.

Hondorik gabeko ahanztura,

horixe dugu zain

kikildutako igelak lako morroi domestikoak

garenok.


Ron Sniakin

Nork: txistuy.2011/05/20 12:28:57.780 GMT+2
Etiketak: poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru