Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/30 00:50:53.342 GMT+2

MIKROANDOSILLOAK (2)

11- Mozkorren zotinetan ugaraxoak bizi dira.

12- Esan baliete Egiptoko faraoiei euren inperioa faszikulu bildumagarrietan salduko zela!

13- Zerura joaten bazara (eta ez zara joango), eta nire aita ikusten baduzu (eta ez duzu ikusiko), galdeiozu non utzi zuen aizkora.

14- Akelarreak ere instituzionalizatu ditugu!

15- Zerua konkistatzera abiatu gara, geure burua hondoratu ondoren.

16- Iparrorratz amnesikoak bihurtu gaitugu.

17- Gerezi hura oliba baten hezurra irentsita ito zen.

18- Bizitza soufle inorganiko bat da.

19- Zein da zure azken guraria? Galdera hori hil arte errepikatzea.

20- Azalaren kolorea ardura zitzaion, bihotzak huts egin zion.


Vittu Cherigan

Nork: txistuy.2009/06/30 00:50:53.342 GMT+2
Etiketak: aforismoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru