Ezetz asmatu ba norena den Bisai berriak abestia? Kaben zotz, seguruenik azkarrak zarie ta artikulu honen izenburua ikusi dozue. Ez baduzue asmatu lerdoak zarie edo ez jatzue axola geure artikulua.
Abesti hau Bisai berriak du izenburu eta Berri txarrak taldeak ein eban. talde hau
Mendeetan barrena gordea Harri bat bihotzean Lan eginez herri bihurtua Taupada bakoitzean
Elorrixon zu ta ni Bi indar, bi argi Iraganeko bi zubi Ta geroaren irudi
Elorrixon zu ta ni Bi indar ta bi argi Zeru zati honetan Izarra bateginik
Bisai berriak ditu orainak Segitzeko ustean Iraultza baten zainak Kolore gorriz Haizeratzen hastean
Elorrixon zu ta ni Bi indar, bi argi Iraganeko bi zubi Ta geroaren irudi
Elorrixon zu ta ni Bi indar ta bi argi Zeru zati honetan Izarra bateginik
Asmo berri berritzaileen Lema gidatzeko asmoz Asmo berri berritzaileei Berriz ekiteko gogoz
Elorrixon zu ta ni Bi indar, bi argi Iraganeko zubi Ta geroaren irudi
Elorrixon zu ta ni Bi indar ta argi Zeru zati honetan Izarra bateginik
Zeru zati honetan bateginik Infernu zati honetan bateginik
Denok ezagutzen gogun pertsonaia famatu da eskuzabal honek, hau da, Kalkutako ama Teresak, hurrengo erantzunak eman zituen inkesta honi. Hamen daukazuez!!
Zein da egunik ederrena? GAUR
Zein da gauzarik alaiena?HANKA SARTZEA
Zein da oztoporik handiena?BELDURRA
Zein da hutsegiterik handiena? NORBERA ALDE
BATERA USTEA
Zein da gaitz guztien jatorria? NORBEREKERIA
Zein da distrakziorik politena? LANA
Zein da porrotik txarrena? ETSIPENA
Nortzuk dira irakaslerik onenak? HAURRAK
Zein da lehenengo premia? KOMUNIKATZEA
Zer da gehien pozten gaituena? BESTEENTZAT
BALIOGARRIA IZATEA
Danok dakigun lez, ugariak dira Euskal Herrian doguzan musika-taldeak. Batzuk beste batzuk baino gehio ezagutzen diez, halan da guztiz be, danak euki bi dabez lekutxo bat geure bedarritan. Oingo hontan, oso ezaguna ez dan talde on bat dakarkizuegu, SARKOR hain zuzen be. Esan beharra dago, Goizaldek da biok leku benetan haundie eskeini dotsegula geure bizitzatan, da baita geugez beraien kontzertute etorritako "fiera" guztiek bere, Ane Valencia, kasu. Talde hau 20 bat urteko lau mutil katxarroz osaturik dao, halan nola, Remen, Zabala, Musa da Gentza. Azken hau, baxua joz abeslari printzipala dana, benetan mutil parrandazalea da guapua dala onartu bi da (baietz, Goizalde). Txapa haundiagorik bota barik, hamen utzikotzuegu talde gernikar honen bideotxo bategaz. Ondo izen!!
Begirada bat (e)ta ezin dut gehiago ez.. Irribarre bat (e)ta ondatuta nago... Orain maitasunaren kalean oinez inongo norabide gabe.
Ez naiz ni hitz ederrekin trebea; ez dizut ilargia gaur ekarriko. baina gauza bat argi izan ezazu, begiratu zaidadzu ahaztezina izango dela.
Ez naiz zure printze urdina izango muxu batez esnatuko zaituena. Ez zaitez nire albotik urrundu ahaztezina izango dela.
Une guztiek abesti bat daukate, garai hobe bateko oroitzapena. Zure ezpainetara iristen banaiz ziur kantu hau ahaztuko ez duzula...
Bakarrik sentitzen naizen une latz gogorretan, zure aurpegia oroitzen guztia sendatzen da.
OHARRA: Abesti hau oso momentu politak eskeini zizkidan pertsonari esker ezagutu nuen. Nahiz eta abestia Goizaldek editatu, neuk pertsona garrantzitsu horri zuzendu gure deutsot, "ahaztezina izango dalako" Mila esker danagatik!! Musu haundi bat!
Boleibola sei jokalariz osatutako bi taldek jokatzen duten kirola da, ekipo batek baloia sare gainetik gorputzeko edozein atalez (normalean eskua edo besaurrea) joz bidaltzen datzana. Kontrakoak bidalitako baloia norberaren zelai-zatian lurra jo gabe itzuli behar da, hiru jokalarik segidan uki dezaketelarik.
Jokoa, denbora-pasa gisa, William G. Morganek asmatu zuen 1895ean Hlyokeko Kristau Gazte Asoziazioko Heziketa Fisikoako zuzendaria zelarik. Bere jokoa, hasiera batean mintonette deitua, segidan egin zen famatu ez bakarrik Ameriketako Estatu Batuetan bakarrik, baita mundu guztian ere.
Lehenengo aldiz Ekialde Urruneko jokoetan jokatu zen 1913an Filipinetan. Boleiboleko Federazio Internazionala (FIVB) 1947an sortu zen. Lehendabiziko munduko txapelketak 1949an jokatu ziren eta 1952tik aurrera lau urtez behin ospatzen dira. Bertako dominatzaile nagusiak SESB(bai mutil zein nesketan), Txekoslovakia (mutiletan), Japonia eta Txina (nesketan).
Kirol Olinpiko 1964az geroztik da. Europako txapelketak 1948tik aurrera, SESB osatzen zuten estatuek dominatuak izan dira. Lau urtez behin ospatzen den Munduko Kopa dago 1965az geroztik. Munduko Liga bat ere badago lehenengo aldiz 1990ean ospatua eta bertan hamar estatuk parte hartzen dute. 1993ean neskentzako Grand Prix bat sortu zen eta munduko zortzi selekzio onenek parte hartzen dute.
Boleibol taldeko 6 jokalariak hiru atakatzailek eta hiru defentsorek osatzen dute. Sakea duen taldeko jokalaria bere zelai-atzeko marraren atzealdean jartzen da eta sarearen gainetik pasarazten du pilota eskumuturraz edo eskuaz emanda. Sakean saialdi bakarra dago eta zelaiaren atzeko eskuinean dagoenak egin behar du. Kapitainak kolore desberdineko kamiseta du eta sakea ateratzen den momentuan jokalari bakoitzak toki jakin batean egon behar du kapitainarekiko.
Behin jokoa hasia dagoenean pilota sarearen gainetik pasa dadin gorputzeko edozein atalez eman daiteke (halere, ukitu mota nagusiak besaurrekoa, behatzetako eta matxakea dira), eta tantoa norbaitek huts egin arte irauten du, hau da, pilota ez bada itzultzen edo arauz kanpoko zerbait egiten bada. Talde bakoitzak pilota sarearen gainetik itzuli behar du gehienez hiru toke emanda(blokeoko ukitua ez da kontatzen) eta jokalari bakoitzak ezin du pilota bi aldiz jarraian ukitu. Jokalariek ezin dute pilota eutsi, ezta sarea ukitu baina beste taldearen zelai-jokora pasa daitezke.
Orain bi taldetako edozeinek egin dezake tantoa, lehen ordea ez. Talde bakek sakea berreskuratutakoan bere jokalari guztiek erlojuen orratzen norabidean errotatu beharra daukate, adibidez, aurreko eskuinaldean dagoena eskuin atzealdera pasako da eta horrela sei jokalariak.
25 puntu egiten dituen lehen taldeak set bat irabazten du, betiere biko aldea dagoelarik. 24ra berdinketa baldin badago jokatzen jarraitzen da talde batek bi puntuko aldea lortu arte. Mutiletan partidak bost set-etatik onenera jokatzen dira (hiru irabazi) eta nesketan hirura (bi irabazi).
Partidak epaile nagusi, laguntzaile, kronometratzaile, anotatzaile eta lineako epaileez kontrolatua dago.
Geure taldea G.B.T. (Galdakao Boleibol Taldea) da eta hamahiru pertsona gaude: Paula, Itziar, Irati, Ane A., Ane L., Irune, Oihane, Izaskun, Tamara, Nekane, Ane V., Naiara eta neu Goizalde.
Da orain, hamen utzikotsuegu 26 egin genduan "hanka-sartzearen" ondorioagaz..... Euskal Herriko 3.ak geratu giñan..........
Oraingoan bertsolaritzari buruz berba eingotsuegu. Danok jakin badakigu zer dan hau, baie zenbatek bultzetan dozue geure kulturaren hain adierazgarri dan hauxia?? Egie esan, Goizalderi ez iako askorik gustetan, baie neuk oso gustuko dekodaz. Parre itzelak botetan direz bertsolari da bertsoekaz. Hoxegatik dabiltza plazatik plazara, festaz festa kantetan, jendea entreteniduteko da denboraldi ederra eskeintzeko. Bilboko festatan eon ziran, adibidez, bai eta Galdakoko gaixetan bere. Bai batan da baita bestien be oso bertso alaiak eskeini ebezan, da publikoan geundenok parrez lehertu giñan behin baino gehiaotan. Baina, beno, eztot bertsolaritzari buruzko informaziorik azalduko, izan be, lan bat ein bi izan genduan Ani jaunagaz, da ganera eztot txaparik bota gure. Halan da guztiz be, norbaitek bertsolaritzaren inguruko informaziorik gurezkero, sar daitela "bertsozale.com" web orrialdean. Gai hori buruzko informazio piloa dao berton. Beste informazio iturri, Euskal Telebistaren lehen kanalean, domekero, ematen dabezan "Hitzetik Hortzera" saioa dekozue, bazkalorduan ganera!!! Besterik barik, nire bertsolaririk gustukuenak einiko bertso bategaz utzikotsudaz. BOTA BERTSUE, AMETS !!
Kamaleoia izatea da elearen balorea hondar artean hondarra eta lore artean lorea Ez da lege bat ezta guda bat ezta ere folklorea Gure lurrean euskara dugu azalaren kolorea !! Amets Arzallus
Hamen eskegiko dogu beste abesti baten letra. Orainguen "We are the world" izeneko abestia dugu. Oso balio handiko abestia da nitzako, esaten duenagatik, letragatik eta helburuagatik, izan ere, ONG baten abesti ezaguna da, USA for Africa.rena zehazki. Esan beharra dago nahiko abesti zaharra dala, baie politta bere. Beno, eztot txapa handirik sartu gure; hamen utzikotsuegu letra. Ondo izan!!
We are the world
Written and composed by Michael Jackson and Lionel Richie (Usa for Africa)
Lionel richie There comes a time when we heed a certain call Lionel richie & stevie wonder When the world must come together as one
Stevie wonder There are people dying Paul simon And its time to lend a hand to life
Paul simon & kenny rogers The greatest gift of all
Kenny rogers We cant go on pretending day by day
James ingram That someone, somewhere will soon make a change
Tina turner We are all part of gods great big family
Billy joel And the truth, you know, love is all we need
Michael jackson We are the world, we are the children We are the ones who make a brighter day So lets start giving
Diana ross Theres a choice were making Were saving our own lives Michael & diana ross Its true well make a better day Just you and me
Dionne warwick Send them your heart So theyll know that someone cares
Dionne warwick & willie nelson And their lives will be stronger and free
Willie nelson As God has shown us by turning stones to bread
Al jarreau So we all must lend a helping hand
Chorus: We are the world, we are the children We are the ones who make a brighter day So lets start giving
Bob dylan Theres a choice were making Were saving our own lives Its true well make a better day Just you and me
Michael jackson When youre down and out, there seems no hope at all
Huey lewis But if you just believe theres no way we can fall
Cindy lauper Well, well, well, well let us realize that a change can only come
Kim carnes When we stand together as one
Chorus: We are the world, we are the children We are the ones who make a brighter day So lets start giving
Theres a choice were making Were saving our own lives Its true well make a better day Just you and me
We are the world, we are the children We are the ones who make a brighter day So lets start giving
Theres a choice were making Were saving our own lives Its true well make a better day Just you and me
Danok dakizuen lez, LOR taldearen jarraitzaile amorratuak gara da hamen dogu gutzako oso garrantzitsue dan abestie. Oso momentu onak pasa doguz beagaz da izugarri anima gaittu. Da ganera.... zelan atara zan kontsertuen, eh Valencia??! Ba, zera, geur zuok danokaz parteka gure dogu, da horretako letra erakutsikotsuegu. Disfruta eizue, da entzun eizue, kristona da-ta!!
LOR- IZAR BERRI
Hainbat urtez zauriak zabaltzen lege arrotzez nortasuna ukatzen gazteok eraikitako bide luzea zapaltzen.
Zenbat urtetan amorru gosez
zuen armekin kolpez elikatzen
zarete gure gorroto guztiaren jabe, jabe
Segi dezagun aurrera adorea galdu gabe!
Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure ohiuak, gure ohiuak
Elkar ditzagun indar guztiak
lortuko dugu ta denok batera, denok batera
Bortizkeri zikin guzti honek
inoiz baino gehiago elkartzen gaitu
itxaropena ez dugula sekula galduko, galduko
Idei gorri bat itzaliz gero
desira berri bat izango da piztua
indar berrituz inoiz aldatuko ez dena
Segi dezagun kolpeka adorea galdu gabe!
Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure ohiuak, gure oihuak
Elkar ditzagun indar guztiak
lortuko dugu ta denok batera, denok batera
Gure gorroto guztiaren jabe zarete.....
Gaur iragana kiskaliko dugu azkenean
Etorkizuna argitu dugu
Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure ohiuak, gure oihuak
Marraztu dezagun zeru gainian
disdiratzen duen izar gorri bat
Apur ditzagun hesi guztiak
entzun ditzatela gure ohiuak, gure oihuak
Marraztu dezagun zeru gainian disdiratzen duen izar gorri bat, izar gorri bat........
Ia ba, oinguan zenbaki bat buruz berba eittea toketan iakule esango nuke. Zein eta.................. 3.a!! Hoixia da-ta nere zenbakirik gustukona (Wasaldena beste bat da, 8.a hain zuzen be, baie, ia imiñi eizue hiru zenbakia bere simetrikoaren onduen da..... 8 bat lortukozue!! jejejeje). Egia esan, betidanik gustuko izan dot zenbaki hau, txiki-txikia nintzanetik, pilo gauza omen egoazan zenbaki honekaz. Horiek diez ba, hamen agertuko dodazanak:
Hirua "Fermat".eko lehen zenbaki lehena da
Bigarren zenbaki triangeluarra da, 1 zenbakiaren atzetik da 6aren aurretik doiana
"Triangelu" izeneko hiru erpineko poligonoari izena emoten dotso
Edozoein zenbaki hiruaren multiploa izango da, zenbaki horren zifren batura 3gatik zatigarria danien
Zenbaketa mayan hiru puntuz adierazten da zenbaki hau; eta erromatar zenbaketan hiru makiltxokaz
Iraultza-frantseseko leloak hiru xede zituen: askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna
Literaturako trilogia ugari daude: esaterako, Paul Auster edo William Burroughs.ek idatzi ebezanak
Zinemara eroandako fim askok bere trilogia bateko partaide direz: hots, Regreso al Futuro, El señor de los anillos, El padrino,...
Hiruko erregela "wicca".ren printzio bat da
Vietnam.en hiru pertsonako argazkiek zorte txarra dakartela uste dabez
"Blind Melon" rock taldeak "Three is a magic number" izeneko abestia egin eban
Gudatan 3.ak zorte txarra dakarrela esaten da, izan ere, 3 zigarro piztu ondoren, etsaiak zure kokagunearen berri izan dezake (hauxe izan zen Mr David Henderson.ek bere klase horietako batien azaldu oskune....oroitzen zaretenontzat jeje)
Kristau-doktrinan bere berezitsua da 3 zenbakia, izan ere, Jesus bi lapurren artean izan zen gurutzatua eta hirugarren egunien berpiztu zan
Nazi.ek "Tercer Reich" izena jarri otsien Alemaniari, "Sacro Imperio Romano Germanico" eta "Prusia".ren ondorengoa.
"Mosku" "hirugarren Erroma" izenaz bere ezaguna izan zen "zare"en artien
Plano batien puntu bat aurkitzeko hiru erreferentzia-puntu behar diez
Hiru puntu behar dira plano bat zehazteko
Hiru dira kolore-lehenak: horia, magenta eta ziana
Hiru Errege-mago daude
Erdi-Aroko kristau-kulturan, 3.a zenbaki perfektua da, etengabeko mugimendua eta bukatutakoaren perfekziñue sinbolizetan dau.
Blog guztiek sarrera artikulu bat izan bi dabez. Halan be, aspergarriak diez edo balio gabeko informaziñue emoten dabez gehienetan. Geure kasua horren adibide izan ez daiten, artikulu interesgarri batekin emango deutsuegu agurra.
Geure blogeko lehenengo artikulua MUSIKAren esparruari dedikakotsegu, izan ere, zer izango litzake geure bizitza musikarik barik??
Musikak, ganera, ezagutzen diren zazpi arteen zerrendan parte hartzen du. Zegaitik, bada? Balio handikoa dalako. Egun alaietan poztu egiten gaitu gehio; egun tristeetan animau eitten gaittu; lasaitzeko ere oso lagungarri dogu; eta abar, eta abar, eta abar,...... Beno, musikaren inguruan txaparik emon beharrean, geure kulturan gero eta ezaguno eitten ari dan taldea adierazikotsuegu, Wasa da neuri gehien guztetan iakun taldeari!!...........(portzierto, geuizan giñan talde hau entzuten lehenak!!!) Da kriston talde hau nor dan jakiteko irrikaz eongo zarie ezta??...
1998. urtean Elorrion sortutako talde bizkaitarra da. Rock talde honetako partaideak, Lander Irazola (kitarra eta ahotsa), Kimetz Blanco (baxua), Kimetz Zenitagoia “Dumy” (kitarra eta ahotsa) eta Ramiro Untzeta (bateria) dira. Urte berean, 14 urte zutelarik, Elorrixoko Gaztetxeak antolatutako ekitaldi batean eskeini zuten beraien lehen kontzertua.
Hortik hasita, mutil hauek kontzertuak ematen pasatzen zuten denbora librea, baita hainbat musika lehiaketetan partez hartuz. Honela, 2001. urtean Berrizko Gaztetxeak antolaturiko sortzaile berrientzako “Aldapa” musika lehiaketara aurkeztu eta lehen saria irabazi zutenez, 2002.urtean, Lorentzo Records estudioan maketa bat grabatzeko aukera eman zieten. Bertan, Aitor Ariñok ekoiztu zuen bost kantuz osatutako maketa, eta autoekoiztutako lana kaleratu baino lehen Gor zigiluaren proposamena jaso zuen taldeak. Hortik aurrera Lor taldea diska propioa sortzen jartzen da eta hilabete batzuen buruen, berriro sartzen dira Lorentzo Records estudioan Aitor Ariño eta Beñat Agirreren eskutik. Sei kanta berri grabatu eta maketakoak berriro nahastuaz, 11 kantuz osatutako eta taldearen izen bera duen lehen diskoa kaleratzen dute, “LOR” (2003).
Urte betez ibili ziren diskoa aurkezten ibili ziren eta jendearen erantzun ezin obearen ondorioz, Gor zigilu Nafarrak beste disko bat grabatzeko proposamena egiten dio LOR.eri. Gauzak horrela, taldea kanta berriak sortzeari ekiten dio. Denbora aurrera zihoan bitartean, kanten melodikotasunaz konturatu zen taldea, eta zenbait ahots proba eginez Landerren kantatzeko era nabarmentzen zela konturatu ziren. Talde erabaki baten ondorioz, ahots nagusiaren papera Landerrek hartu zuen. Kantak jorratuz eta moldatuz 2005ko udara heltzen da. Garai honetan LOR-ek bere bigarren lana kaleratzen du “Bakoitzari berea” (2005) izenekoa, 9 kantuz osatutako lana gehi aurreko lanaren bi moldapen dituelarik.
Iepaaaaaa!! Azkenean sortu dogu geure bloga. Hamen gaude Naiara, musikaren lagunik onena, da Goizalde edo Wasable, hori naiz ni. Hau da geure txokotxoa; hamen geure pentsamenduak, ikuspuntuak, istoriak, musika etabar agertuko dira. Goxa eizue!!!