Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/22 09:56:38.082 GMT+1

Cabezafuego argia

Umekeria handia egin dudala blogarien artera sartzen? Horretarako da blog hau, umekeriak egiteko, eta asko lorrindu barik. Braust sartu naiz piszinan. Umekeriak eta nagusi-kontukeriak. Zein traje doakigun ondoen ikusiko dugu apurka-apurka, ez pentsa, beti berdin janzten garenik.

Atzo, taberna aparte batean, ez ohiko atsedena egitea otu zitzaidan, autobusetik jaitsitakoan, Autobusarena ez da lo on-ona izaten. Ebakia eskatu eta, ohikoa, bakar antzean periodikuari heldu nion, berria hartu nuen. Eguena zen, eta joño, hau suertea, musika orrialdetara jo nuen zuzen-zuzenean, ia zer dakarren.

Hara non, Iñigo Cabezafuego Atom Rumba ohiaren esaldia, orain Royal Canal taldeko buruak, nire barrua lasaitzen duen esaldi  biluzi batean: “helduon tontakerien aurrean, haurtzaroko ergelkerietan sinesten jarraitzeko xalotasuna aldarrikatzen dut

Ze ona, bi aldiz irakurri behar izan nuen.  Helduaroan zein haurtzaroan gauza bera egiten dugula esan nahi zuen, alajaina, beti tontakeriak egiten, behinke. Cabezafuegok, lelo aztarrenik izan ez, eta nahiago umetako lerdokeriak. Biba zu, buru argi hori.

Disko bat saldua daukazu, baiki.

 

Nork: morrosko.2006/12/22 09:56:38.082 GMT+1
Etiketak: ergelkeriak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso ona blogaren ideia!

Ziur naiz, nahi izan ezkero, egunero dozena bat post idazteko adina material aurkitzeko lan handiegirik ez duzula izango!

 

Nik ere Cabezafuego hori ezagutzen dut. Atom Rumbarekin ikusi dut mordoska batetan baina ez nekien zein izen zuen. Guk, gure artean “Brócoli” deitzen genion, eta mozkorraldi batetan, batek berari ere esan ez zion ba! Benetan! Ni ez nintzen han, baina ez omen zion grazia handiegirik egin!

 

Eman muxu potolo-potolo bat nire partez etxeko terremoto txiki horiei!

Nork: borthuzai.2007/01/04 16:05:43.230 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik

Borthuzai, eskertzen dizut erantzuna. Eta emango diot muxu potolo-potoloa etxeko terremoto txikiari. Zeure partez.

Nork: morrosko.2007/01/05 10:26:19.089 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru