Amesgaiztoren batek esnatu du umea bart. Don Bildur izan da, arean baten. Horrekin bizi behar, amigo. Lagun handia da, izan ere, ausartegiarentzat beldurra, eta ume izuarentzat uxatu beharreko pieza, berriz.
Beldurra eta ikara aitzakia, Gasteizko Sokaren Etxean erakusketa dotorea jarri ei dute: umeak izutzeko pertsonaiak bildu dituzte bertara, baina nonbait erdal jatorrizkoak nagusitu zaizkie, Sacamantecas eta enparauak.
Izugile (sic) euskaldunak, berriz, inguma, ahaidea eta intxixua dira, eta erdal izugile haragizkoen aldean, gureak, euskaldunak iluntasunaren, zehaztugabetasunaren eta ilunabarraren irudipean sailkatu dituzte. Mamuak omen. Gure artxiboetan, ez jaiotza erregistroetan, ez omen dugu euskal izugile haragizkorik. Sekula halakorik!
Ez dugu oraingoan ere besteen mailarik eman. Lasai, normalkuntza garaiotan, izugilerik ekarriko digute berandu gabe mahai gainera, nahi adina plater gainera, batzuek eta besteek.
Baina, Itziar Zubizarreta ipuin kontalariak urtarrilaren zazpian berrian esan zuenez, beldurrak zuhurra izaten lagun dezake, eta izua, berriz, dibertigarria izan daiteke. Ipuinetatik honuntz ere bai?
Portzierto, ezagutzen ote duzue umeak izutzeko (dibertitzeko) euskarazko gizakirik?
Beldurraren inguruan: http://intza.armiarma.com/kon/beldurra.htm
Erantzunak
Euskal Herrian makina bat gizaki beldurgarri daude baina hobe izango da haurrak beste aukerarik ez dueneanerarte ez ezagutzea ;)
Asko irabazten du blogak itxura berriarekin
Nork: indezent.2007/01/10 16:23:45.588 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents/
Indezent hori, merci erantzunagatik.
Dena den, nola ostia aktiba ditzaket RSS horiek? Eta nola irudiak txertatu? Ein?
Nork: morrosko.2007/01/10 16:30:32.075 GMT+1
Nork: indezent.2007/01/10 16:41:38.619 GMT+1