Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/01 09:46:57.696 GMT+1

EZ IZENAK

Evaristok ze izen jarri ote dio bere seme-alabei?

Sotila eta ohikoa, euskalduna edo erdalduna, barrokoa edo modernoa, ulergaitza edo ulerterraza, aitita-amamarena edo atzerrikoa…

 Jakina, Evaristo diodanean, estima diodalako diot, eta jada, horrelako izenik ikusten ez delako gure gazteenen artean. Izan ere, zer gertatzen da izenekin? Hain garrantzizkoa al da? Zu zeu, gustura zaude zeure izenarekin ala jarria dizuten edota zeure buruari jarritakoa (blogariak lantxerik) nahiago duzu ez-izena? (Nik neuk ponte-izena fosila legez gordetzen dut, karnet eta holakoetan)

 Egia esan aitita-amamek ezin dute izen berriekin. Argudio merke hori erabiltzen du hainbatek seme-alaben izena euskarazkoa ez izateko.

Aitita-amamei izen-berrigintza kontrako eztarritik joaten zaienez,  iloba edo dena-delakoari ez izenez deitzea natural-naturala egiten zaie, guraso modernoen amorraziorako: mutiko, poxpolin, anderetxo, mariapain, ...

 Berria izan beharra patetikoa gerta daitekeen arren, badu ondorio positiborik: edadekoek izen snob hori ahoskatu eta gogoratu ezinez, bestelako izen zerrenda luzea eskaintzen dizute. Belarri erne ibili ezkero, poltsiko bete berba berri urteteko aukera ematen du.

 Beraz ba, jarrai dezagun Jonathan, Zuhaitz, Ihintza, Iskander, eta holakoak izendegietan aukeratzen, nagusi zaharrek ez-izenak ekarriko dizkiote-eta: ziripot, prontxio, potolo, pottoka, morrosko, txantxagorri, ugerra, …eta horrrelakoak. 

Nork: morrosko.2007/02/01 09:46:57.696 GMT+1
Etiketak: snob izenak patetiko berria | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Niri gauza xelebre xamarra gertatzen zait izenarekin, dirudienez ”Aitor” aurpegia dudalako. Nire izena oso ohikoa da, baina bistaz soilik ezagutzen nauen jendeak, nire arrebaren ezagunek, irakasleek kurtso hasieran oraindik izenak ondo oroitzen ez dituztenetan... denek ”Aitor” deitzen didate. Norbaitek izena galdetzen badit, ”zer iruditzen zaizu zuri?” galdetu, eta askok (denek ere ez dut esango, baina askok) ”Aitor” esaten didate. Benetan! Bistan da nire gurasoek ez zutela asmatu. (beno, berez izena nire amonak aukeratu omen zuen gainera...! :-)

Nork: borthuzai.2007/02/01 15:24:33.356 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik

Aitor, barkatu, Borthuzai, eta zure ez-izena gustuko duzu? Aitortu behar dut, exotikoa dela, tarteko h horrekin, zuberoerazko kutsua, ... eta oso indijena. Baina, zuri gustatzen zaizu? Egunen batean elkar ezagutzen badugu, zu Borthuzai izango zara, niretzat, argi izan.

Nork: morrosko.2007/02/01 16:18:49.196 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.