Badut lagun bat, gaztetako laguna izana, orain zeharo galduta dabilena, zintzilik, zeharo jota. Ikusi behar da ze begiratu izaten duen, izerdi batean, felizidade betean esango nuke nik. Engantxe izugarria die kontzertuei. Kontzertua datorrela eta zoroen pare ibiltzen da bezperatik jada. Besterik ez buruan, telefono dei piloa kolegak topetako, autoan cda buelta eta buelta (los cachitos de hierro y cromo, hasta que se gasten, yeh, yeh, Kikoren antzera ); sarrerak-eta lortzeko John Cale handiarenean gisara, bazter guztiak nahasi behar, aizu. Itzela da, Takolo, Pirritx eta Porrotx-en emanaldia ikusteko, baina. –Horreur!-. Errespetu pixka bat, txotxo! Esango lidake berak Pirritx, Porrotx eta Marimotots zuzenean ikusi al dituzu inoiz?
Mikel, aitaren eginkizun berrietan seko aldatua dago. Gabonak ziren eta Durangon egitekoa zen emanaldirako sarrerak lortu ala hil lelopean esnatu zen gure laguna. Lo-sakua hartu eta autoan gorde zuen, burutazio gazte-gera-gazte sasoiko senak bultzatuta.
Etxeko txikerra baino lehenago enteratu zen berau gabonetako emanaldiaz, eta pozarren lagun artean zegoela ostia de puta madre, natural-naturala irten zitzaion, lagunei zenbreza kontrako eztarritik ez joateko lanak izan ziren, alajaina, tuju-tujuka. Lehenbiziko sintoma.
Bigarrena: kontzertuaz geroztik elkar ikusi genuen batean a zelako kaparraldia eduki zuen, «egon al hintzan?» otzan baten atzetik nik «non?» inozoarekin erantzun nionean abarketa larrutu arte ekin zion, «ze ona, ze ona, ze ona, ikusi behar dituk, gustatuko zaizkik, ikusiko duk».
Hirugarren sintoma, seme-alabak gaixotuta ditu, ezin dute jasan aita eurek baino zaleago izatea, ahotik porrotx eta konpainiaren hitzak eta kantuak besterik ez izatea, itxura denez, pailazokeritako tonu altxatu hori ezin izaten du disimulatu.
Laugarren sintoma, emaztea asteburuero rock kontzertuetara joaten hasi zaio, bera etxean utzita.
Atzo berarekin hitzordua egin nahi nuen barruak askatzeak on egingo ziolakoan, eta gure gaztetako taberna zuloa egokia zitekeela esan nion. Berak erantzun: «Han? Hi jota hago!»
Desengantxe etxerik ezagutzen? Nora jo leike holakoetan?
Erantzunak
Nork: indezent.2007/01/18 12:36:40.819 GMT+1
Pirritx eta Porrotx forever! eta ikusiko duzue Takolo itzultzen denean...
Nork: tusfo.2007/01/18 15:11:59.688 GMT+1
Egia esan ez nuen uste sekula abesti batetan Rosendoren "picaporte" eta "solomillo" hitzak baino gauza "in"-agorik entzungo nuenik, errima bat amaitzeko, zer eta "patata-tortilla" entzun nuen arte.
puff! tremendo!!
Nork: borthuzai.2007/01/18 18:47:46.090 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik
Nork: indezent.2007/01/19 09:25:16.578 GMT+1
Pitxitxiren kanta euskal kantagintzaren gailur gorena? Ein??
Nork: morrosko.2007/01/19 10:30:06.971 GMT+1