Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/24 11:28:31.688 GMT+1

NEURRIZ BEHETIK

Bi kilo eskas izan zituen jaioberritan, gaur, berriz, ...

Medikuarenerako bisitak sarriak izan genituen hasieran, batez ere pisu neurri ofizialetik behera zegoela. Ez zen larritzeko konturik baina medikuaren jarripenak erne egoten laguntzen zuen, asterik aste pisatu beharra, ondo jaten ote zuen ardura hartzen genuen,  ganoraz elikatua egon zedin ahalegintzen ginen guztiok, bai mediku eta bai gurasook.

Medikuen zereginen artean beste bat zen, etikaren logikak horretaratuta, eta jaioberrien inozentzia garbia eskutik.

 Zaharrago eta txarrago dio esaerak, izan ere, holaxe da, tamalez. Errurik baduzu, akabo, osasun erakundea epaile, gobernari eta polizien eskuin esku bihurtzen denean, ezagunak dira ondorioak: heriok zirri eta zirri egiten lagako dute X eta Yren diagramaren lerroak behea jo eta hautsi arte, edozein neurri eta pisu ofizialik ere egongo ez balitz.

Lerroak markatzen duen neurriz behetik zenbat beherago egon behar dugu kasu egiteko? Zein da neurri ofiziala?

Nork: morrosko.2007/01/24 11:28:31.688 GMT+1
Etiketak: mediku neurri elikatu pisu | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

   Ume txikien kasuan ez dakit zein den neurri ofiziala. Dena dala, ez egin jaramon handirik: ni neu bost kilogaz jaio nintzen eta orain ozta-ozta pasatzen dut  hirurogeiko marra.

   Diagramaren kontu hori, berriz, ez dut ulertu, ze demontre esan nahi duzu?

Nork: igerra.2007/01/24 21:16:49.931 GMT+1

Erraza da: X= pisua, Y= Luzera; batez bestekoak ematen du neurria, alegia. Jaiotzean neurria 2 kilotik behera inkubadorara ei da araua; nagusitan gose greba baten ostean (segun eta zer luzera duzun) 54 kilotan larrialdi larria. Bai?

Nork: braulio.2007/01/25 09:22:43.952 GMT+1

Brauliok ondo dio. Horixe zen.

Nork: morrosko.2007/01/25 09:51:31.209 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru