Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/08 13:37:54.094 GMT+1

Zaharrak gazte, gazteak ume, umeak ...?

Inork ez dugu adindu nahi, eta ez gara konturatzen seinale ona dela zahartzea, asko zahartu baino lehen joaten direlako.

Zuberoako gazteen artean entzuna nago, aspaldi, Biba zaharrrak! Hegoalde honetan horrelakorik ez dago, deus ere.

Beharko genuke harrotasunez zahartu, ez duzue uste? Badugu barruraino sartua gaztetasunaren mitifikazioa: 80 urte eta gazte egotea , 40 urte eta 20koaren pare, 20 urte izatea eta 15ekoaren umekeriak egitea (txepetxak baino buru gutxiago izatea...), 15ekoak 5 urtekoarena egitea...

Lagun batek kontatua dakit  70 urteko batek 45 zituen beste baten huts egitea arindu nahian beste hirugarren bati zelan esaten zion: "itxixok,  umie dok eta!"

Alderantziz askoz gutxiagotan gertatzen da. Hots, 15ekoak 20koaren pare nahi, 20koak 40koarena, eta 40koak 80 urteko nostalgikoak bezala eguna ematea. 

Zer nahiago duzu, umetu, gaztetu, zahartu, ...?

Nork: morrosko.2007/02/08 13:37:54.094 GMT+1
Etiketak: gazteak umeak zaharrak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gazte izanaz zahartu

Nork: indezent.2007/02/08 16:45:02.507 GMT+1

# "Beharko genuke harrotasunez zahartu, ez duzue uste?" Bai horixe! zenbat eta zaharragi izan, orduan eta garbiago deritzot. :-D

Nork: tusfo.2007/02/16 16:35:50.093 GMT+1
www.blogak.com/tusflog

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.