156 lagun, San Silbestre lasterketan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2006-12-31 00:00

Atzo, abenduak 31, San Silbestre lasterketa korritu zen Elgoibarren. Gure herrian lehenengoz, urte zaharra agurtzeko lasterketa herrikoia antolatu du Urgazi triatloi taldeak eta harrera ezin hobea izan du. Eguraldia lagun izan genuen eta 156 bat lagunek eman zuten izena. Guztiek amaitu zuten gainera ibilbidea eta oso giro polita sortu zen herrian. Lehenengo urtea izan da eta zenbait akats izan zen. Nolanahi ere, datorren urtean sortu berri dugun tradizioari eusteko asmoa dugu eta aurtengotik abiatuta hutsak zuzentzen ahaleginduko gara. Eskerrik asko udaltzainei, lasterketa antolatzen lagundu zenigutenoi, opariak eman zenituztenei (Garate Jantzi-Denda, Eroski, Iriondo Kirolak, Mintxeta A.T, Pitxintxu, Eiker) eta parte hartu zenuten guztioi. Urte berri on!

Argazkiak: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00/

Urgazi Triatloi Taldea


Utzi iruzkina: