2 elgoibartar, Chamonix-Zermatt trabesia ikusgarrian

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-04-12 00:00

Aste Santuko oporrak leku paregabean igaro dituzte Joseba Elustondok eta Arkaitz Iruretak; Alpeen erresuman, alegia.

Alpinismoaren bi hiriburuak (Chamonix eta Zermatt) lotzen dituen mendi ibilbidea egin dute bi elgoibartar gazte hauek. Josebak berak esan digunez, Alpeetako bi tontor sonatuenen arteko lotura ere bada ibilbidea, Mont Blanc ezagunaren eta Cervino handiaren artekoa.

1900. urte inguruan egin zen lehen aldiz eta ordutik oso trabesia ezaguna da. Izan ere, ingurua bera oso famatua da turismoak, mendiak, eskiak eta argazkilaritzak, besteak beste, jende andana erakartzen baitu bertara. Glaziar amaigabeak, bailara zabalak eta 2.000 metrotik gorako jaitsierak aurkitu dituzte bidean. Orotara 90 km-ko zeharkaldia da eta elgoibartarrek 70 bat egin dituzte. Lehen etapa (Argentiere-Trient aterpea) autoz egin behar izan zuten eguraldiak lagundu ez zielako. Lau saiotan osatu zuten bidea:

1. zatia: Bourg St Pierre-Valsorey aterpea (5 ordu)

2. zatia: Valsorey aterpea-Sonadon gaina-Charrion aterpea (7 ordu)

3. zatia: Charrion aterpea-Portons gaina-Arolla tontorra-Vignettes aterpea (9 ordu)

4. zatia: Vignettes aterpea-Eveque gaina-Valpelline gaina-Zermatt (8-9 ordu)

Paisaia eta esperientzia aberasgarriak eta ikusgarriak izan direla esan digute bi protagonistek.

 

Chamonix-Zermatt

Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00


Utzi iruzkina: